Bizenta Antonia Mogel

Páginas: 2 (256 palabras) Publicado: 16 de abril de 2012
Mogel
Bizenta Antonia Mogel Azkoitian jaio zen 1782-7-6 (mila zazpiehun laurogeitabiko uztailaren seian), Urte bat zeukala, aita hil eta Markinara aldatu zen bere osabarekin, Joan AntonioMogel apaiz idazlearekin. Markinan igaro zuen beren umezaroa, eta Osabak   latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion. Latinaz ez ezik baita frantsesa, espainera, filosofia, eta, nola ez, euskaranere trebatu zen Bizenta.
Urteen joan-etorrian, Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen eta, azkenean azkena, alargundurik Abandon hil zen 1854-06-29 mila zortziehun eta berrogeita hamalaukoekainaren hogeita bederatzian.
Bizenta Antonia izan genuen euskal literatura idatziaren alorra gorritu zuen lehen emakumea. Garai hartan emakumeak nahikoa zuten irakurtzen ikastearekin, idazteakaltegarritzat zeukatelako.
1804an, 22 urte zituela, bere lehen liburua argiatratu zuen. Esopogandik hartutako berrogeitamar alegia euskaratu eta gipuzkeraz eman zituen Liburuaren izenburua: Ipui onac,zeintzuetan aurkituko dituzten euskaldun nekazari eta gazte guztiak erakaste ederrak beren bizitza zuzentzeko. Liburua gipuzkeraz idatzita dago baina gipuzkera horrek bizkaieraren ukitua du.Liburua gazteei eta nekazariei eskaini zien.  garaiko usteen arabera, ahozko tradizioko ipuinak ez ziren egokiak, hauek ez zirelako moralaren aldetik behar bezain zuzenak. Ipuinek balio didaktikoa beharzuten, onak izango baziren. Protagonistatzat animaliak zituzten alegia klasikoak ziren "ipuin onak", hauek "irakaste ederrak" ematen baitzituzten. Ipuin honen adibide dira  "Astoa ta leoia", "Otsoata atxurlaria", "Igela ta idia”. Lanak, merezi zuen bezala, harrera ona izan zuen. Hala ere, Bizenta Mogelek badu lan izkutuagorik. Gabon-kanta egilea ere badugu, Gabonetaco cantia Vizcaitarguztientzat deituriko lana idtzi baitzuen. Baina gabon-kanta horiek gorabehera, idazlanik ezagunena Ipui Onak da zalantzarik gabe, euskal literaturan goratu zen emakumearen lanik erakusgarriena.
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Antonio
  • antonio
  • Antonia
  • antonia
  • Antonio
  • Antonio
  • Antonio
  • Antonio

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS