Contaminacion

Páginas: 7 (1507 palabras) Publicado: 11 de diciembre de 2011
E
kosistemetan eragin kaltegarria duten zenbait kutsadura mota mehatxu nabarmenak dira biodibertsitatearentzat. Kutsadura mota horien ondorio kaltegarri batzuk sotilak eta aztertzeko zailak izaten dira, beste batzuenak, berriz, oso nabariak. Azken horietako adibide argia da DDT intsektizidarena XX mendearen 60 hamarkadan masiboki erabilia. Animaliengan eragiten zuen kalteak nabarmenak izanziren: ugalketa eta garapenaren arazoak, sistema immunologikoaren eraginak eta heriotzak. Gainera, gantzetan disolbatuz gero animalien gantz ehunetan biltzeko joera du, kate trofikoetan gero eta kontzentrazio handiagoetan metatuz. Gaur egunean bere produkzioa, erabilera eta komertzializatzea debekatuta dago.

Marea beltzak

Lurrean edo itsasoan petrolioaren edo horren deribatuak direnproduktuen kantitate handiak isurtzen denean sortzen den kutsadurari esaten zaio, eta, oro har, igorle nagusiak petroliontziak eta petrolio instalazioak dira. Hidrokarburoz eragindako kutsaduraren iturri garrantzizkoena ez badira ere –isurtzen den guztizkoaren %5a baino ez da istripuen ondorioa- ingurumenean sorrarazten dituzten kalteak oso handiak dira, isurketa horiek petrolio orban oso handiak etaoso kontzentratuak eratzen dituztelako. Istripu batzuetan, Mexikoko Golkoko itsas plataforma baten apurketan adibidez, 400.000 tona isuri ziren 1979. urtean. Golkoko gerran, gerra ekintzen eta sabotajeen ondorioz, isurketa handiagoa izan zen. Beste kasu batzuetan, 1989.urtean Alaskan Exxon Valdezek egindako isurketan hain zuzen, orbana itsasertzera eta interes ekologiko handiko tokietara iritsizen, eta izugarrizko eragina izan zuen hegazti, foka, eta mota askotariko flora eta faunan

|35.0000 tona baino gehiagoko petrolio isurketa batzuk |
|Urtea |Istripua |Tokia |Isuritako tonak |
|1991 |Golkoko gerra|Persiako golkoa |816.000 |
|1979 |Ixtoc I plataforma |Mexiko |476 000 |
|1983 |Petrolio putzua |Iran |272 000 |
|1992 |Oliobidea |Uzbekistan |272000 |
|1983 |Castillo Belver petroliontzia |Hegoafrika |267.000 |
|1978 |Amoco Cadiz petroliontzia |Frantzia |234.000 |
|1988 |Odyssey petroliontzia |Kanada |146.000 |
|1976|Urkiola petroliontzia |A Coruña |95.000 |
|2002 | Prestige petroliontzia |Galizia |77.000 |
|1992 |Egeo Itsasoa petroliontzia |A Coruña |71.000 |

Petrolio kutsadura handienaistripuen isurketez gain, petroliontzien tangen garbiketa eragin du. Petrolioa hustu eta gero, itzulerako bidaian hain zuzen, ontzi handi horiek garbiketa egin ohi dute, eta horretarako tangak itsasoko urez betetzen dute, gero dena itsasora botatzeko. Horrela, erabili dituzten ibilbideetan ohikoak izan dira petrolio orban handiak. Azken urteotan, legedi zorrotzagoak eta zaintze eta salaketa sistemaegokiagoak murriztu dituzte praktika horiek, nahiz eta, arrazoi batzugatik edo beste batzugatik, petroliontziak, oraindik ere, kutsadura iturri garrantzizkoak izan.
Nolako ondorioak dituzte marea beltzek?

– Petrolioaren azaleko zabalkuntzak hasiera batean geruza opakoa eta iragazkaitza eragiten du, uretako ekosistemen garapenerako beharrezkoak diren argiaren eta gasen igarotzea oztopatuz....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Contaminacion
  • Contaminacion
  • Contaminacion
  • Contaminacion
  • La Contaminación
  • Contaminación
  • Contaminacion
  • La contaminacion

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS