Didactica General

Páginas: 25 (6087 palabras) Publicado: 10 de abril de 2011
DIDAKTIKA – LOE/HLO GALDERAK

AURRETIKO TITULUA

1- Zeintzuk dira LOEk proposatzen dituen hezkuntzaren printzipioak?

a) Hezkuntzaren kalitatea ikasle guztientzat, ikasleen egoera eta zirkunstantziak edozein izanik ere.
b) Ekitatea; aukera-berdintasuna, hezkuntzan txertatzeko aukera eta diskriminaziorik ezabermatuko ditu, eta desberdintasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak etasozialak (ezgaitasunen ondoriozkoak bereziki) konpentsatzeko tresna izango da.
c) Askatasun pertsonala, ardura, herritartasun demokratikoa, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, errespetua eta justizia bultzatuko dituzten eta diskriminazio mota oro gainditzen lagunduko duten balioen transmisioa eta praktikan jartzea.
d) Hezkuntza bizitza osoan garatzen den etengabeko ikaskuntza gisaulertzea.
e) Hezkuntza ikasleek dituzten gaitasunen, interesen, etorkizunerako aukeren eta premien aniztasunera, eta ikasleengan eta gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko malgutasuna.
f) Ikasleen hezkuntza-orientabidea eta lanbide-orientabidea, jakintzetan, trebetasunetan eta balioetan integrala izango den hezkuntza baterakobidea emango duen prestakuntza pertsonalizatua lortzekobeharrezko baliabide gisa.
g) Ikasle bakoitzaren ahalegina eta motibazioa.
h) Familiek, irakasleek, ikastetxeek, administrazioek,erakundeek eta gizarte osoak guztiek batera egindako ahalegina.
i) Estatuari, autonomia-erkidegoei, toki-korporazioei eta ikastetxeei dagozkien eskumenen eta arduren esparruan antolamendu-jardunak eta curriculumjardunak ezartzeko eta egokitzeko autonomia.j) Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea ikastetxeen antolamenduan, gobernuan eta funtzionamenduan.
k) Gatazkei aurrea hartzeko eta gatazkak era baketsuan konpontzeko hezkuntza, eta indarkeriarik eza bizitza pertsonalaren, familiaren eta gizartearen eremu guztietan.
l) Eskubide-berdintasunaren eta aukera berdintasunaren garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuneraginkorraren sustapena.
m) Irakaslana hezkuntzaren kalitatearen funtsezko faktoretzat hartzea, irakasleen lana gizartearen aurrean aitortzea eta lan hori babestea.
n) Hezkuntza-arloko ikerketaren, esperimentazioaren eta berrikuntzaren sustapena.
ñ) Hezkuntza-sistema osoaren ebaluazioa, sistemaren programazioari eta antolamenduari eta irakasteko eta ikasteko prozesuei zein horien emaitzeidagokienez.
o) Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza hezkuntza-politiken definizioan, aplikazioan eta ebaluazioan.
p) Hezkuntza-administrazioen eta toki-korporazioen arteko lankidetza hezkuntza-politikaren plangintzan eta inplementazioan.

2- Zeintzuk dira LOEk ezarritako hezkuntza xedeak?

a) Ikasleen nortasuna eta gaitasunak erabat garatzea.

b) Funtsezkoeskubideekiko eta askatasunekiko errespetuan, gizonen eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunean eta aukeraberdintasunean, eta ezgaitasunak dituzten pertsonen tratu-berdintasunean eta diskriminaziorik ezan heztea.

c) Tolerantzian eta askatasunean (elkarbizitzarako printzipio demokratikoen barruan), eta gatazken prebentzioan eta konponbide baketsuan heztea.
d) Norberaren erantzukizunean etameritu eta ahalegin pertsonalean heztea.

e) Bakerako, giza eskubideekiko errespeturako, elkarbizitzarako, gizarte-kohesiorako, lankidetzarako eta herrien arteko elkartasunerako prestatzea, eta izaki biziekiko eta ingurumenarekiko eta, bereziki, basoekiko eta garapen iraunkorrarekiko errespetua bultzatuko duten balioak eskuratzea.

f) Ikasleek beren ikaskuntza erregulatzeko, berengaitasunetan eta jakintzetan konfiantza izateko eta sormena, ekimen pertsonala eta espiritu ekintzailea garatzeko duten gaitasuna garatzea.

g) Espainiako hizkuntza- eta kultura-aniztasuna eta kulturartekotasuna errespetatzeko eta onartzeko prestakuntza ematea ikasleei, gizartea aberasten duten elementuak baitira.
h) Ohitura intelektualak, lan-teknikak eta jakintza zientifikoak, teknikoak,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Didactica General
  • Didactica General
  • Didactica General
  • Didáctica general
  • Didáctica General.
  • Didactica General
  • Didactica General
  • Didactica General

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS