Drogak

Páginas: 24 (5830 palabras) Publicado: 27 de diciembre de 2011
ZER DIRA DROGAK?

Droga substantzia bat da, edozein bidetatik organismoan sartuz gero nerbio-sistema nagusian asaldura bat eragiten duena (bere funtzionamendua bizkortzen duelako, erlaxatzen duelako edo asaldatzen duelako) eta gainera, mendekotasun psikologikoa, fisikoa edota bi eratakoa sortzeko gai da.
Definizio honen barruan sartzen dira bai sustantzia legalak (alkohola, tabakoa...) etabai ilegalak ere (kokaina, haxixa...).
Sustantzia hauek erabiltzeak ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak ekartzen dizkio hartzen dituen pertsonari.
Drogak sailkatzeko modu desberdinak daude: legezkotasuna (legalak/ilegalak), jatorria (naturala edo sintetikoa) eta arriskua edo eragina kontuan harturik (bizigarriak, depresoreak edo nerbio-sistema aztoratzen dutenak) sailkatzen direnak. Halaere, sailkapena egiteko modu honek nahasteak sortzen ditu drogak kalifikatzeko orduan, onak eta txarrak bereizketa egiten laguntzen baitu. Horrekin batera azaltzen den beste arazo bat informazio eskasa edo informazio eza egotea da.
Badira egoera batzuk (sentsazioak bilatzea, taldearen parte izateko desioa eta arazoak konpontzen ez jakitea) arriskua handitzen dutenak, kontsumitzen hastekoprobabilitateak areagotzen baitituzte.
Horri gehitu egin behar zaio zenbait drogak lehenengo faseetan efektu atseginak sortzen dituztela hartzen dituen pertsonarengan. Izan ere, deshinibitzen laguntzen dute eta bizigarriak izaten dira, eta hori, beste bideetatik egoera atsegin horietara iristen ez dakiten pertsonentzat nahasgarria izan daiteke.

Garbi eduki behar da, ordea, droga mota ezberdinakdaudela. Alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina, heroína eta beste substantzia asko dira drogak. Batzuk legezkoak dira eta beste batzuk ez baina guztiak dira substantzia psikoaktiboak, hau da, garunaren gain jarduten dute.

DROGA MOTAK

Drogen funtsezko ezaugarria jarduera psikikoan duen eraginkortasuna da, hau da, burmuinaren funtzionamendu normala aldatzeko duten gaitasuna. Ikuspuntu honetatik hirusustantzia-mota nagusi bereizten dira:
• Droga depresoreak: nerbio-sistema nagusia deprimitzen dute, hau da, horien eragina lasaitzea da, sentsazio atseginak sorraraziz. Droga horietako batzuk dira hauek: barbiturikoak, opiazeoak, (morfina, heroina eta metadona) eta alkohola.
• Droga suspergarriak: nerbio-sistema suspertzen dute hainbat sentsazio sorraraziz, hala nola euforia, erne egotea...eta beste batzuk murrizten ditu, esaterako, nekea eta gosea. Droga horietako batzuk dira honakoak: kokaina, anfetaminak, nikotina, kafeina eta teina.
• Droga haluzinagarriak: errealitatearen pertzepzioa eraldatzen dute, kontzientzia-egoera asaldatuz. Horien artetik aipatzekoak dira LSD, kanabisa, arnasaz hartzekoak (kolak eta lekedak) eta droga sintetikoak.
Bestetik, jatorria kontuan hartuta,hiru multzotan banatu ditzazkegu droga motak: naturalak, sasi-sintetikoak eta sintetikoak edo artifizialak.
• Naturalak: gordinak edo birfindurikoak izan daitezke. Gordinak landare batetik eratorriak dira (koka hostoak, opio amapola edo lo-belarra, cannabis sativa...).Birfindurikoak, aldiz, landaretik eratorriak dira, baina hauen printzipio aktiboa handitu egiten da laborategiko prozesu bat pasaeta gero. Hauts moduan aurkezten dira (morfina, kokaina eta meskalina).
• Sasi-sintetikoak: Birfinduriko drogen egitura kimikoan aldaketa batzuk egin ondoren sortutako substantzia berriak dira. Mota horietako drogak ondokoak dira: kokaina-klorhidratoa (kokaina baseari aldaketa batzuk egin eta gero kokaina klorhidratoa bihurtzen da, hau da, kalean dabilen kokaina), LSD...
• Sintetikoak edoartifizialak: Jatorrian ez dago inongo landarerik, zuzenean laborategian artifizialki sintetizatutakoak dira (anfetamina eratorriak edo estasia, speed, ketamina...).
Drogak giza gorputzean hainbat funtzio (pertzepzioa-hautematea, jokabidea, motrizitatea...) eraldatzeko sartzen diren substantzia kimikoak (naturalak edota artifizialak) dira, baina horiek sor ditzaketen efektuak, ondorioak eta funtzioak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS