Ezagutzaren Teoria Leibnizen Pentsamenduan

Páginas: 14 (3263 palabras) Publicado: 4 de enero de 2013
EZAGUTZAREN TEORIA LEIBNIZEN PENTSAMENDUAN

Jon Aguirre

FILOSOFIA 2. maila

SARRERA


Lan hau mahaigaineratzean, Leibnizen bizitzari buruzko zenbait datu ezagutu gabe, oso zaila izango litzatekeela Leibnizen pentsamendu filosofikoari gerturatzea ulertu nuen. Horregatik pentsatu nuen bere bizitzari buruzko hainbat informazio idazten hastea: bizitzan gertatutako garrantzi handiizan zuena, burutu edo gauzatu zituen hamaika proiektuen kontaketa, besteak beste.
Ondoren, Leibnizen pentsamenduari buruzko zenbait ideien laburpen txiki bat saiatu nintzen egiten, hau ulertu gabe ere, nire ustez, ezin izango genuke bere ezagutzaren teoria ondo ulertu.
Hirugarren zatian ezagutzaren teoria leibniarrari ekin nion. Inguratze hau ere, zaila da, Leibnizen garaianezagutzaren teoria ez zelako ikusten arlo bereizi bat bezala, eta Leibnizen ezagutzaren teoria nahastuta dago bere pentsamendu filosofikoaren artean.
Laugarren atalean Giza adimenari buruzko entseiu berriak Leinbizen lanaz aritu nintzen: Nola gauzatu zen, ezagutzaren teoriari buruz zer azaltzen du eta zertaz aritzen diren osatutako lau liburuak; batez ere, lehenengo liburua “sortzetiko nozioei”dedikatua dagoelako; nire ustez sortzetiko ideia klabeak direlako Leibnizen ezagutzaren teorian.
Bukatzeko, Leibnizi buruz, filosofo eta zientzia-gizona bezala, nire balorazioak edota iritziak luzatu nituen.
Hona hemen bada, nire lana.



GOTTFRIED WILHELM LEIBNIZ


Gottfried Wilhelm Leibniz Leipzigen jaio zen 1646an, familia-giro erlijioso, luterano, kulturadunean hazi zen.1667an Unibertsitatean Zuzenbide doktoregoa eskuratu zuen eta Alemaniako zenbait hiritan ibili zen (Jena, Altdorf, Nürenberg,Frankfurt, etab).
1668an Schönborn-eko Joan Felipe, Mainz-eko Printze Hauteslearen zerbitzura jarri zen. Honek Printzerriko Apelazio Goi Auzitegiko epaile izendatu zuen. Zenbait ekintza politikotan parte hartu zuen: Poloniako erregearen hautaketan, eliza kristauakbateratzeko lehen egitasmoetan eta, batez ere, Consilium Egyptiacum zeritzon egitasmoan.
Parisen ere ibili zen eta hiri horretan pertsonalki ezagutu ahal izan zituen garai hartako filosofo eta matematikaririk ospetsuenetakoak,: Arnauld, Malebranche, Huygens, Oldenburg, Hooke, Boyle, Pell, besteak beste. Paris zen memento horretan Europako hiriburu intelektuala.
1700ean Académie Royale desSciences-en partaide izanik aurkeztu zituen bere lehen
aurkikuntza zientifikoetariko batzuk, esaterako, zirkuluaren koadratura eta elipsea eta
hiperbolea serieen bidez, bai eta asmakizun tekniko batzuk ere (kalkulagailua, kronometroa, etab.)
Pariseko urteak emankorrak izan ziren eta hortik aurrera Leibnizek idazlan metodologiko, logiko, matematiko, zientifiko gehienak gauzatu zituen. Esate baterako,garai honetan finkatu zuen Leibnizek kalkulu diferentzialari eta integralari buruzko bere aurkikuntza, 1675ean zehazki, horri buruzko lehen artikulua.
1690etik aurrera Europa osoan ezaguna bihurtu zen Hannoverreko Sofia printzesaren eta haren alaba Sofia Karlota, Prusiako lehen erregina izatera iritsi zenaren babesari esker. Urte horietatik aurrera Europa osoan fama handiko jakintsua izan zen;zientzia, filosofia, politika eta diplomazia arloetan aholku eskatzen zioten.
Newtonekin eta honen jarraitzaileekin kalkulu infinitesimalari buruz izandako polemikak ekarri zion Leibnizi Hannoverreko Gortearen gaitzespena. Newtonek isilpean bultzatuta, zenbait matematikari ingeles maltzurki hasi ziren salatzen, Leibnizek Newtonen fluxioen kalkulua plagiatuz atera zuela bere kalkuludiferentziala, eta honek polemika mingotsa zabaldu zuen. Zientziaren historiak inongo zalantzarik gabe argi utzi du geroztik, bai Leibnizek eta bai Newtonek, biek ere, nork bere kalkuluak burutu zituztela, bakoitzak bere bidetik. Leibnizek bere aurkikuntza Newtonek baina zenbait urte lehenago plazaratu zuen arren, Newtonek aurkitua zuen.
Leibnizen gainbehera berehala etorri zen; hala ere, Leibniz...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • teoria de leibniz
  • La teoria de leibniz
  • pentsamendu
  • TEORIA DEL CONOCIMIENTO Gottfried Wilhelm Leibniz 1 1
  • Leibniz
  • Leibniz
  • leibniz
  • Leibniz

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS