Figuras retóricas

Páginas: 3 (599 palabras) Publicado: 29 de marzo de 2012
FIGURA ERRETORIKOAK

Figura erretorikoak hizkuntza era berezian erabiltzeko baliabideak dira (fonikoak, gramatikalak edo semantikoak), adierazkortasuna lortzearren. Sormen lanetan erabili ohi dira(literaturan, ikus-entzunezko lanetan...). Hona hemen erabilienetako batzuk.

ERREPIKAPEN FIGURAK

1) Aliterazioa. Antzeko hotsak errepikatzea: isilik zebilen zigi-zaga sugea.
2) Onomatopeia.Deskribatutako hotsaren antzeko hitza edo hitz-multzoa da: dinbi-danba egin zizkion hiru tiro.
3) Anafora. Hasierako hitzak-eta errepikatzea: Ez dut hori sinesten; ez dut horrelakorik amesten...
4)Epifora. Amaierako hitzak-eta errepikatzea: Itxaropen handiko hitzak esan zituen buruzagiak; / eginkizun latzak izango genituela abisatu zigun buruzagiak; / gutako bakoitzari begiratu zion, eta zeraesan zigun buruzagiak: / …
5) Anadiplosia. Amaierako hitzak-eta errepikatzea: gauez elkartzen ginen etxean, sekretu handiak kontatzen genizkion elkarri etxean...
6) Polisindetona. Juntagailu askoerabiltzea: Eta altxatu zen, eta haserrea erakutsi zion, eta sekulakoak esan, eta alde egingo zuela mehatxatu, eta...
7) Paralelismoa. Antzeko egiturak errepikatzea: Nik maite zaitut, zuk ez nauzu maite:noiz maiteko ote dugu elkar
8) Sinonimia. Esanahi bereko edo antzeko hitzak edo esaldiak errepikatzea: Handik lasterrera, apurka-apurka, poliki, astiro, hurbildu zen arrastaka.

OMISIOKOAK

9)Asindetona. Juntagailuak ezabatzea: Altxatu zen, haserrea erakutsi zion, sekulakoak esan, alde egingo zuela mehatxatu...
10) Elipsia. Egituraren bat ezabatzea: Nik ez dut hori sekula esan; zuk,batzuetan; haiek, beti.

KOKAPEN FIGURA

11) Hiperbatona. Esaldiaren ohiko ordena aldatzea:
Eta zaitut maiteko / laztana bihotzeko

ANALOGIAKO FIGURAK

12) Metafora. Bi ideia, pertsona, gauza…elkarren antzagatik zuzenean lotzea: Ordenagailuak jakintzarako leihoak dira gaur egun.
13) Konparazioa. Bi ideia, pertsona, gauza… elkarren antzagatik alderatuta lotzea: Ematen du Internet dela...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Figuras retoricas
  • Figuras retóricas
  • figuras retoricas
  • figuras retoricas
  • figuras retoricas
  • Figuras Retoricas
  • Figuras Retoricas
  • Figuras Retóricas

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS