Funky business el talento mueve al capital

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 10 (2466 palabras )
  • Descarga(s) : 9
  • Publicado : 17 de marzo de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
EUSKAL HERRIKO EKONOMIA

Euskal Herriko ekonomiak 2001ean izan zuen aurrerapena gero eta gehiago apaldu da urteak aurrera egin ahala, batez ere urtearen bigarren zatian. Beraz, gehikuntza tasa gehiago moteldu izanak maila %3,1 utzi du Euskal Herriko ekonomia. Joera horrek 2002. urtean sartuxea egon arte iraungo du, eta hazkunde tasa %2,2raino jaitsiko da. Ganbarek egiten duten EnpresenAurreikuspenen Inkestak ere baieztatu egiten du joera hori, eta negozioen kopuru osoa gutxiago handituko dela ere aurreikusten du.

Euskal Herriko ekonomiaren jardueraren bilakaera ez da berdina izan sektore guztietan. Sektore industrialak erabat jaitsiarazi du aldez aurretik zuen hazkunde tasa handia, eraikuntzak, berriz, hedatze erritmo handian jarraitzen du aurrera, eta zerbitzuek ere berenhazkundea murrizten ari dira, baina ez industriak bezainbat. Kanpoko merkataritzaren ahulezia barne eskariaren adinakoa da.

Nekazaritzaren eta arrantzaren sektorea aski hazi da 2001ean, 2000. urtean izan zuen beheraldi handiaren ondoren, %9,1. Ibilbide horretan aldeko eragina izan du mahatsondoen eta ardoaren alorreko jarduera suspertu izanak.

Euskal Herriko industriak oso moteldu dubere hazkunde erritmoa, eta, kalkuluen arabera, %3,5 ingurukoa izango da. Industriaren Konfiantzia Indizeak nabarmen egin du behera, eta harekin batera egin du behera ere Produkzio Industrialaren Indizeak. Eskabide-kartera guztiak okerrera egin du, eta, horrez gainera, produktu fabrikatuen stockak asko handitu dira, eta produkzio aurreikuspenak etengabe ari dira behera egiten. Kanpoko merkatuak,termino errealetan, atzera egin izanak eragin kaltegarria izan du sektore honetan, eta orobat izan du eragin kaltegarria barne merkatua ahuldu izanak, batez ere kapital ondasunetan eta bitarteko ondasunetan, eta, maila apalagoan, kontsumo ondasunetan.

Euskal Herriko Ganbaren Inkesta Industrialeko Euskal Herriko Industriaren Konfiantza Adierazleak 2001erako adierazi duenez, bi hilabetekoguztietan, moteldu egin da konfiantza hori; tasa positibo gero eta txikiagoak izan ditu urtearen lehenengo zatian, eta beheraldi garbia urtearen bigarren zatian.

Euskal Herriko industriaren jarduerak, Produkzio Industrialaren Indizearen bidez neurtua (PII), egonkor iraun du 2001 urte osoan, baina handitu egin zen aurreko urtean. Bilakaera hori Espainiakoaren adierazlearen beheraldia bainoneurritsuagoa izan da. Ondasun fabrikatuen helburu ekonomikoaren arabera, bitarteko ondasunen produkzioaren bilakaera izan da handituz joan den bakarra, nahiz hazkunde hori txikia izan den; kontsumoko ondasunetan, batez ere, produkzioa jaitsi egin da, eta ekipamendu ondasunena ere zertxobait jaitsi da.

Ganberen inkestaren arabera, lanean ari direnen kopuruak jardueraren moteltzea adierazi du.Izan ere, enplegu kopurua ez da aldatu urte osoan, baina 2000. urtean handitu egin zen kopuru hori.

Eraikuntzaren sektorea asko hazi da, nahiz eta Eustatek %5eraino murriztu izan. Etxebizitzen eraikuntzak bizitasun handia du oraindik ere; babes ofizialeko etxeen eraikuntzak bereziki izan du hazkunde handia 2001. urtean. Eraikuntza lan zibilek bilakaera onuragarria izan du, eta zementoarenkontsumoa %7,5 igo da, iaz baino bi puntu gutxiago.

Eraikuntzaren egoerari buruzko inkestak adierazi duenez, produkzioaren balioak %14,6ko igoera nominala izan du 2001ean, iazkoa baino kopuru apalxeagoa. Eraikuntza lan zibilaren bilakaera etxebizitzena baino hobea izan da. Gainera, inkesta horren arabera, lan egindako ordu kopurua %4,6 igo da, 2000.urteko ia portzentaia berbera.Zerbitzuen sektoreko hazkunde tasa moteldu egin da, baina sektore industrialekoa baino mantsoago moteldu da. Kalkuluen araberako gehikuntza %2,5-%3koa da. Jardueraren erritmoa apaldu izanak eragina izan du azpisektore askotan. Merkataritzako sektoreak, bai handizkakoak eta bai gutxikakoak, bizitasuna galdu du, argi eta garbi, bai Euskal Herriko Ganbarek eginiko Gutxikako Merkataritzaren Konfiantza...
tracking img