Gran Torino

Páginas: 5 (1054 palabras) Publicado: 3 de mayo de 2012
GRAN TORINO: laburpena eta gogoeta.

Gran torinoren protagonistetako bat Walt Kowalski da, 1950ean hasi zen Korearen gerran ibili zen gizona. Gerra hura Ipar Korearen, komunisten, eta Hego Korearen, kapitalisten, arteko gatazken ondorioa izan zen.
Waltek garai haietatik garajean gordetzen duen gran torino autoa kontserbatzen du, bere altxor preziatuena bailitzan. Baina egun batean, berebizilagun berria den gazte bat autoa lapurtzen saiatzen da. Hala ere, gertakizun batzuen ostean, gazte haren familiak, heroitzat hartzen du Walt, eta nahiz eta, hark hasiera batean bizilagun berriak ez onartu kanpotarrak izateagatik, Hmong etniakok, azkenerako harreman ona lortzen dute.
Walt bere autoa lapurtzen saiatu zen gaztearen, Thaoren, lagun bihurtzen da eta hari bizitza ezinezko egiten harizaizkion nerabe batzuei aurre egiten laguntzen dio., egoera denek nahi luketen bezala bukatu ez arren.

Walt izatez, pertsona hotza eta hasiera batean desatsegina da, bizitzeko grinik ez duela ematen duen gizon bat. Izan ere, bere emaztea orain dela gutxi hil da, eta badirudi bera zela Walt ulertzen zuen bakarra. Hala ere, gizonak baditu bi seme, baina horiekin erlazioa ez da batere ona, horiekinteres jakinak bakarrik dituztelako aitarekiko, eta hura ere hotz azaltzen delako bere semeekin. Gainera, ez du ia lagunik, eta beti bakarrik egoten da. Beraz, besteekiko erlazioak ez dira oso onak, inguruko guztiari nazka diola ematen baitu. Ez duelako atsegina izateko asmorik, nahi ez duenekin, behintzat.

Baina hori guztia Koreako gerran egindako astakerien ondorio izan daiteke, pertsonaasko hiltzeko mandatuak zituelako eta mandatuak izan gabe ere, beste zenbait hil zituen sentsazioa ematen du. Azken finean, zailena ez delako esaten dizutena egitea, zeure kabuz egitea, baizik. Waltek dio, norbait hiltzearen sentsazioa inoiz izan dezakezun okerrena dela, eta berak barnean samin hori duela antzematen da, eta horrek eramaten dio besteekin horren hotz izatera. Horregatik ere, bereemaztea zenak elizako apaizari gertakizun guzti horiek konfesatzea nahi zuen, bere buruarekin bake sentsazio bat edukitzeko.
Bere jarrera hotzaren, adibide garbia da bere bizilagun berriekin duen erlazioa. Ezin ditu ikusi ere egin, badirudi nazka diela, Homong etniako familia bat izateagatik.
Lehen aipatu bezala, bere semeekin ere ez du harreman ona. Horiek ez dute harekiko inolako kezkarik etasemeek Walten zerbait nahi dutenean bakarrik kezkatzen dira. Pelikulan azaltzen den eszenetako batean, semea eta haren emaztea, Walten etxean agertzen dira bere urtebetetzea dela-eta. Baina, zahar etxe batera eramateko asmoa dute, gainetik kentzeko asmoarekin. Waltek ordea, ez du batere ongi hartzen badakizkielako horien asmo ezkutuak. Protagonistaren bilobak ere gran torinoa lortzea du helburubakarra. Bakoitzak bere interesak dituenez, familia hartan ez dago maitasunik.

Agian bere familiarekin ez du erlazio ona, baina bai bere bizilagun Thaorekin, autoa lapurtzen saiatu zen harekin. Esan beharra dago hasiera batean, ez zirela batere ongi eramaten, Thao pertsonalitaterik gabeko gaztea iruditzen zitzaiolako, baina pixkanaka gaztearekiko ikuspegia aldatzen joan zen. Izan ere, egun batean,bizilagunak herriko gazte taldearekin borrokan hasi ziren, Thaoren lehengusuak, hura beraiekin eraman nahi zuelako. Orduantxe, Walt azaldu zen bere eskopeta eskuan, eta gazte talde hori uxatu zuen. Familiak orduan, Walten etxearen aurrean haien esker ona azaltzeko gauzak uzten zizkieten, ziotenez, Thao gaztea salbatu baitzuen. Hala ere, bizilagunek, Thaok Waltekin lan egitea nahi zuten, gazteak berefamialiaren ohorea galdu zuelako autoa lapurtzen saiatzean. Harekin lanean hasi zen, beraz, eta Thaori laguntzen saiatzen zen, ondo eramaten baitzen gaztearekin, eta bere lehengusua eta haren lagun taldearekin liskar gehiago ez edukitzen laguntzen zion.

Thaoren arrebarekin, Suerekin, erlazioa ere oso ona zen. Sue oso eskuzabal eta atsegin azaldu zen hasieratik. Bere familiaren ospakizun...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Gran Torino
  • Gran Torino
  • gran torino
  • el gran torino
  • Gran torino
  • Gran Torino
  • El Gran Torino
  • Gran Torino

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS