Hezkuntza premia bereziak

Páginas: 45 (11230 palabras) Publicado: 12 de mayo de 2010
Bigarren Zatia

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Zenbait lege eta arauditan aipamen zuzena egiten zaie HPBak dituzten ikasleei eta horien hezkuntzari heltzeko modua zein den jakiteko orientabideak ematen dira. Hala, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Legeak Bigarren Hezkuntzaren oinarrizko irakaskuntza-izaera eta, beraz, bere izaeramuinbakarra definitzen du, eta ikaslegoari, oso anitza izan arren, prestakuntzarako aukera berdinak eta hezkuntza-esperientzia berak eskaintzen dizkie. Etapa hau HPBak dituzten ikasleen ezaugarrietara egokitzeko beharra ezartzen da. Aldi batean edo beti HPBak dituzten ikasleek hezkuntza-sistemaren barruan ikasle guztientzako izaera orokorrez ezarritako helburuak lortu ahal izango dituztelaadierazten da. Euskal Eskola Publikoaren Legeak hau dio: “minusbalio fisikoak edo psikikoak konpentsatuko dituzten neurri indibidualak hartzeko ahaleginak egingo dira. Hezkuntza-premia bereziei aurrea hartu, goiz antzeman, dagokien testuinguruan aztertu eta erantzun egokia emango zaiela bermatuko duten neurriak hartuko dira”. Neurri horietako bat etaparen Curriculum-Garapenari buruzko Dekretuan zehaztenda, honela dioenean: “curriculum-egokitzapenak egin ahal izango dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei begira, eta egokitzapen horiek curriculumaren edukinetatik eta ebaluaziorako irizpideetatik nabarmen aldendu ahal izango dira”. Ikastetxeen Partaidetza, Ebaluazio eta Gobernuari buruzko Lege Organikoak honela dio: “Hezkuntza-administrazioek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleakfondo publikoen sostengua duten ikastetxeetan eskolatu ahal izango direla bermatuko dute, eta beti ikasleen banaketa orekatua egingo da, ikasle horien kopurua eta zirkunstantzia bereziak kontuan izanik, hala, ideia integratzailea modu eraginkor batean garatzeko”. Gainera, ikastetxe horiek “aurreko puntuan aipatutako ikasleak Administrazioak zehaztuko dituen gehienezko mugen barruan eskolatzera”behartuta daudela adierazten da.

Aniztasunarekiko arreta hezkuntza-etapa honen lehentasunezko printzipio bat da, hezkuntza-erantzuna antolatzeko oinarritzat hartu baita. Hala, eskola-sistema ikasle guztien ezaugarrietara egokitzen saiatzen da, haien hezkuntza-premiei erantzutearren. Eta hezkuntza-premia horiek premia berezi gisa hartu ahal izango dira hezkuntza-prozesuan zailtasun handiagoakdituzten ikasle batzuen kasuan.

Hezkuntza-premia bereziak urritasunen batek (fisikoa, sentsoriala, intelektuala, soziala edo horien arteko edozein konbinazio) ikaskuntzan eragina duenean antzematen dira, eta beti ere hezkuntza-neurri bereziak, curriculumera sartzeko egokitzapenak edo curriculum beran aldaketa garrantzitsuak eta nabarmenak beharrezkoak direnean, hau da, neurri arruntak modu eraginkorbatean erantzuteko adina ez direnean. Ikaslearengan hezkuntza-premia bereziak honela antzematen dira: ikastea bere adineko gainerako ikasleei baino zailagoa egiten zaionean edo ikastetxeak eskaini ohi dituen hezkuntza-aukerak erabiltzea eragozten dion minusbalioren bat duenean (Warnock, 1981). Oztopo horien eragileak funtsean elkarreragileak dira (Wedell, 1981). Hau da, ikaslearen hezkuntza-premiaberezien jatorria “elkarreragilea” dela esaten denean, premia horiek “erlatiboak“ direla esan nahi da, hau da: ikasleak berez (“barruan”) dituen urritasunen nahiz ikaslea moldatzen den inguruneko (“kanpoan”) urritasunen menpe daude. Beraz, zenbait hezkuntza-premia berezi bihurtzea ikasle jakin baten egoera pertsonalaren, antzematen zaizkion arazoen, edo eskolatuta dagoenhezkuntza-testuinguruaren menpe dagoela esan daiteke.

Ikuspegi berri honetatik begiratuta, hauxe interesatzen zaigu: ikasleen hezkuntza-premiak ezagutzea estrategia egokienak garatzeko eta laguntza pedagogikoa emateko, ahalik eta garapen pertsonal eta sozial handiena lor dezaten.

HPBak continuum batean zehar agertzen dira, hau da, arinenetatik hasi -horiei curriculum arruntean aldaketa txiki batzuk eginez...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Hezkuntza Komunitatea
  • Premios
  • premio
  • Premi
  • premio
  • Premios
  • Premio
  • Los premios

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS