Historiografia - historia ekologikoa

Páginas: 21 (5153 palabras) Publicado: 11 de abril de 2010
XX. mendeko joera historigrafiko nagusiak

Sarrera:

XX. mendea hasterakoan, historialari profesionalen praktika historikoa, modelo enpiriko-positibistan eta historizismoan sendoki errotuta zegoen. Oinarri hauek ehun urte lehenago Alemanian ezarri ziren, Rankeren eskutik. Hala ere, garai hartan jadanik, Rankek proposatutako metodoak zituen premisa teorikoak eta emaitza praktikoakzalantza jartzen hasi ziren, bai profesioaren barrutik nola kanpotik ere. Egia esanda, XIX. mende erdialdetik tradizio horrekiko kritikari ugari azaldu ziren historialarien artean. Esanguratsuena agian, Jacob Burckhardt (1818-1897) suitzarra dugu, zeinek 1872. urtean Ranke maisuak utzitako katedran ordezkatzeko proposamenari uko egin zion metodologian desadostasunak zituelako. Bere esanetan, Rankekproposatzen zuen historiaren kontzeptua hotzegia izanik, kontaketa historikoa egiterako orduan subjektuak ezabatzen zituen eta arte literaiotik aldentzen zuen diziplina.
Estatu Batuetan, Frederick Jackson Turnerrek (1861-1932) ordurarte egiten zen historia diplomatiko-politikoa alde batera utziz, gaztea zen historiografia Estatubatuarra, osatu berriak zeuden zientzia sozialetara hurbildu zuen.Bere entsaio historiko famatuarekin mugaren esanahia amerikako historian (1893), garaiko darwinismo soziala eta geografiarekiko interesak, maila berdinean jartzen ditu. Bestalde, 1883. urtetik, Wilhelm Dilthey filosofoak dudan jarri zuen Rankek eratutako metodoa, non, ezagutza historikoaren zientifikotasuna beste zientzia naturalen mailan jartzen zen eta historialariaren objektibotasunaerabatekoa zen ikerketa prozesuan.
Aldi berean, mende honen azken laurdenetik Europan eta mendebalde osoan zehar sortu eta hedatzen ari zen langile-mugimenduak, marxismoaren influentzia handitzeak ekarri zuen, garaiko giza-zientzietan ekarpen handienak eskeiniz. Bai alde edo kontra egiteko, garaiko ikerlariek, ezin izan ziren tesi marxistetatik aldendu. Neurri handi batean marxismoak aurkeztenzuen interesa eta erronka, prozesu historikoei adiera global eta arrazional bat emateko ahalmenean datza. Honela, giza-zientzien ikerketetarako baliogarria zen eredu interpretatibo berri baten aurrean zeudela ulertu behar dugu, behin, aurreko metodo deskriptibo empiriko-positibista agortuta zegoelarik.
Marxismoak historiografian eragindako influentzia, bi diziplina historikoen kristalizazioanantzeman daiteke. Alde batetik, historia ekonomikoaren sorrera espezializazio bezala eta bestetik, ordurarte esangura gutxi zuen historia sozialaren eraketa izango litzateke.
Betidanik eskaini izan zaio ekonomiari atal bat ikerketa historikoetan, edo eta, historia sekzio bat ekonomialarien lanetan( Adam Smithen kasuan, nazioen aberastasuna liburuan), baina, XIX. mendearen azkeneko urteetan,kapitalismoaren transformazioen hedakuntza unibertsalarekin eta tesi ekonomiko marxisten difusioarekin, iraganari buruzko ikerketa ekonomikoak historia gremioaren diziplina autonomo bat bihurtu zen. Bere izaera propioa dela eta, historia ekonomikoa, hasieratik zentzagarria izan zen Rankek eratutako metodo historiografikoarentzako. Historia ekonomikoaren ardura nagusiak prezioak, produkzioa,jaiotzak eta heriotzak bezalako datuen bilakaerak ziren. Honela, denboran zehar egondako fluktuazioek, epe luzeko zikloen baieztapena eta azterketa enpirikoa ahalbidetzen zuten. Gainera, datu hauen izaera masiboa izanik, giza banakotasuna, taula eta grafiko estatistikoetan zaldu zitezkeen gizarte sistemen menpe gelditu zen. Hau da, historia ekonomikoak erakutsi zuena zera da, momentu historiko batenprezioen igoerak, batailla edo tratatu bat bezain garrantzitsuak zirela historia egiterako orduan.
Bestalde, historia soziala, talde sozialen ikerketa bezala ulertuta, mende aldaketa honetan eratu zen baita ere, eta historia ekonomikoa ahalbidetu zuen sustratu berean oinarritu zen: ekonomia mundiala eta ekonomia industrializatu batean sortzen diren
gizarte masak eratu ziren momentuan....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Historia de la historiografia
  • Qué es historia e historiografía
  • Historia,historiografia
  • historia historiografia
  • Historia y historiografia
  • Historia e historiografía
  • Historia e historiografia
  • HISTORIA, TEORÍA DE LA HISTORIA E HISTORIOGRAFÍA

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS