Hola

Páginas: 2 (368 palabras) Publicado: 8 de diciembre de 2012
EGUZKIAK ORTZI URDINEAN


Presebal, zaldun eta heroia, erromes agure itsu batekin doa bidean. Zalduna zaldi gorri baten gainean doa eta agurea berriz, oinez eta ortozik, baina makil batenlaguntzaz. Sagastira heltzean, sagar usainak agureari sagar bat jateko gogoa pizten dio eta honek zaldunari sagar bat arbolatik hartzeko eskatzen dio. Preselbal zalditik jaitsi eta arbolan gora doa.Hirugarren adarrera iristerakoan, ezustean animalia zuri bat ikusi du urrun. Adarbakoitza zen. Bien begiradak gurutzatzean animaliak ihes egin du eta zaldunak ere sagarrondoaren adarretik salto egin etabere atzetik abiatu da.
Arinean korrika egin dute biek baina animalia arinagoa da eta azkenean zalduna estropesu egin eta lurrera erori da, izerditan blai eta arnasik gabe. Konortea itzuli zaionean,emakume bat antzeman du bere ondoan. Dontzeila bat da, bere zaldi zuriarekin. Jaikitzeko ahalegina egin du Preselek, baina ezinean dago. Geroxeago ohantze bigunean esnatu egin da. Ohe alboan zegoendontzeila berari begira. Ordutik, Presebal dontzeila eta bere hiru nebekin gelditzen da bizitzen harrizko gazteluan. Dontzeilak eta bere nebek Adarbakoitza ehizatzen ahalegindu ziren baina ez zutenlortu. Geroztik, Presel eta dontzeila maitemintzen dira eta gauak elkarrekin pasatzen dituzte ohean. Azkenean, beren amodiotik ume bat sortzen da; neskato begi urdin eder bat. Haurraren jaiotzetik,Adarbakoitza sarritan ikusten dute nebek, neskatxoari begira. Orduan, plan bat burutzen dute. Arreba lizar enborrera lotzen dute eta beste bostak, Presebal, haurra eta hiru nebak, sasien atzean ezkutatzendira. Denbora pasa, eta azkenean Adarbakoitza hurbiltzen da. Beldurrez doa baina dontzeila dagoen lekura heltzen da. Burua makurtu eta dontzeilak goxo-goxo pasatzen ditu atzamarrak animaliaren lepoa etaadarra ferekatuz. Orduan, geziak sasien artetik atera eta animalia zauritzen dute. Baina ez da odolez bustitzen, urez baizik. Animalia hila hartu eta gazteluko aterpean larrutu dute hiru nebek....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • hola hola hola hola
  • hola hola hola hola hola
  • hola hola hhola hola y hola
  • hola hola hola
  • Hola Hola Hola
  • Hola Hola Hola
  • hola hola hola
  • Hola hola

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS