Iñaki

Páginas: 2 (258 palabras) Publicado: 30 de noviembre de 2012
Astelehen gaua zen, Tolosako Ihauterietako egun haundia. Lanean sartzerako Tolosan gau hortan jende uholdea ibiliko zela eta gaua konplikatu zitekeenaren inguruan jardun ginen gure artean.Goizeko 1:30ak aldera bueltatu ginen tximiniko sute batetik eta kamioiak beste irteera baterako prest utzi ondoren ateko txirrinak jo zuen. Atea irekitzean bi guardia zibil sartu ziren barruraIñakigatik galdezka. Iñakik lasai erantzun zuen bera zela eta haiek eskuburdinak erakutsi eta atxilotua zegoela esan zioten. Iñakiren aurpegiak, ez zuela ezer ulertzen adierazten zuen, erabat arritutazegoen egoeraren aurrean.
Eraman zutenean “animo Iñaki! soil bat besterik ez zitzaigun atera, ezin sinestuz hura benetakoa ala ihauterietako parodia bat ote zen
Atxiloketaren zergaitiazgaldetzean, guardia zibilek hau dagokion momentuan komunikatuko zitzaiola erantzun zioten. Orduerdi pasatzerako emana zuten albistea espainiako egunkari batean, baita Oriako suhiltzaile parkeanatxikotu zutela ere. Badirudi baten batek gertakariak gertatzerako albistea emana zuela edo oso azkar eman zituela.
Horretaz gain oso larritzat eta arduragabekeriaz jokatu zela eritzi diogu. Unehorretan Iñaki zen parkeko arduradun eta bere atxiloketarekin hiru suhiltzaile eta arduradunik gabe geratu zen Oriako parkea, Tolosako herriarentzat urteko gau zail eta jendetsuenaren aurrean, honeksuposa dezakeen arriskuarekin.
Iada 4 egun pasa dira ordutik. Ordu asko daramatzazu inkomunikaturik, zure burua defendatzeko aukerarik gabe eta inpunitate osoarekin. Herri hontan badakigu zeresan nahi duen horrek.
Garai berriak bizi omen ditugu, itxaropenez betetako garaiak, bakerako garaiak, konponbide garaiak. Badirudi baten batzuei ez zaiela ideia hau gehiegi gustatzen
Ez dugugure lantegietara inor etortzerik nahi, lankiderik atxilotzera eta are gutxiago hau torturatzeko arriskuan egotea. Horrela ez da bakea eraikitzen. Horrela sufrimendua bakarrik eragiten da.
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • iñaki
  • Iñaki aispitarte
  • Iñaki abalos
  • Iñaki Gabilondo
  • Chef Inaki Aizpitarte
  • La Buena Vida. Iñaki Ábalos
  • Resumen texto Iñaki Ábalos
  • Conferencia iñaki abalos

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS