Instrumentos para medir la presion

Páginas: 13 (3216 palabras) Publicado: 28 de junio de 2010
4.1. PRESIOAREN NEURKETARAKO TRESNAK

1- SARRERA

Praktika honetan presioak neurtzeko aurki ditzakegun tresna ezberdinak ikusiko ditugu. Hamasei neurgailuz osaturiko zerrenda batetatik bost aztertuko dira gelan eta gainontzekoei buruzko informazioa bilatu beharko dugu, txostenean guztiei buruzko azalpen bat egiteko.

3- BULEGO LANAREN GARAPENA

1.-Bourdon motako manometroa:
NormaleanBourdon motako manometroak zirkunferentzia itxura duen brontzezko eta burdinurtuzko hodi zurrun batez osatuta dago. Hodi zurrun honen ebakidura elkarzuta egin ezkero, obal itxurazko sekzioa du. Hori dela eta, presioa eragiten zaionean sekzio hori zirkularra izatera joaten da eta deformazioen eraginagatik engranaje sistema bat mugiarazten da eta honekin batera orratza, esferan presioa zenbatekoa denadierazten du.
Irudian ikusten den bezala manometroak itxura zirkularra du, hodi zurrunarekin, eta 270ºko angelua osatzen du. Hau da normalean erabiltzen den Bourdon manometroa.
Kasu honetan, presioa bi unitate ezberdinetan ematen da. Alde batetik sistema angloamerikarra (libra/hatz[pic]) eta bestetik kg indar/cm[pic]. 0-140 lb/in[pic] eta 0-10 kp/cm[pic] bitarteko presioak ematendira.[pic][pic]

2.- Hauspodun manometroa:
Bigarren manometro hau hauspodun manometroa da. Presioak hauspoan eragiten du eta honen ondorioz hauspoa deformatu egiten da. Hauspoari loturik dagoen engranaje sinple bati esker orratza mugitu egiten da, presioaren berri emanez. Aipagarria da manometro honetan presio positibo eta negatiboak neur daitezkeen arren, ondoren emaitza balore absolutuan ematen dela.Gure kasuan 0 eta 100 mbar arteko presioa adierazten da.

3.-Mintzezko manometroa:
Mintzezko manometro honek presio erlatiboa edo manometrikoa neurtzeko erabiltzen da eta presioa kg/cm[pic]-ko unitateetan ematen da. Bertan 0 eta 6 arteko baloreak ematen direlarik. Manometro honi buruz esan daitekeena da eskaintzen duten prezisioa nahikoa dela, eta nagusiki hodietan zehar doazen aire, ur edotaproduktu kimikoen presioak neurtzeko erabiltzen dela.
Manometro honen funtzionamendua halakoa da. Aireak, urak edo dena delako fluidoak eragindako presioak beheko kaskilloa bultzatzen du eta era berean honek bere gainean daukan mintza. Mintz honek goraka doanean, ardatza gorantz mugitzen du, harrek orratza birarazten duelarik:

4.- Bourdon motako manobakuometroa
Besteen berdina ez dela argibadago ere, hirugarren manometro hau Bourdon motako manometro bat dela esan daiteke. Altzairu herdoilezinarekin eratua dago eta likidoekin eta gasekin erabiltzeko aproposa da. Kasu honetan hodiaren itxura ez da zirkularra, baizik eta hodi zurruna zirkulutan kiribilduta dago, torloju baten moduan. Kasu honetan ere aurrekoen modu berean funtzionatzen du presioa eraginez gero.
Laugarren manometrohonetan, presioak askoz txikiagoak dira aurrekoekin konparatuz, -125 eta 125 mm.u.z. bitartekoak dira, argazkian agertzen ez bada ere. Beraz esan daiteke manobakuometro bat dela.

5.- Kubetadun manometroa edo bakuometroa:
Manometro hau ere aurrekoen antzekoa da baina honek presio atmosferikoaren gainetik dauden presioak neurtzen ditu, hau da, hidraulikan erabiltzen diren presioak, hala erebaxuagoak neurtzeko gai izan behar du ere,zeren ponpan sartzean presioak atmosferikoa baino txikiagoa izan behar du eta depresioak minimoa izan behar du.
Manometro hauek presio unitateak 0 eta 5 m.u.z artean kalibratuak aurkitzen dira normalean.

6.- Manometro diferentziala:
Manometro diferentzialak, izenak dioen moduan, bi punturen arteko presio diferentzia neurtzen du (P1-P2).Irudia edukiz ekuazioaidatz daiteke.
[pic]
horrela geratzen da:
[pic] non: [pic]: Likido manometrikoaren dentsitatea.
p: Fluidoaren dentsitatea, irudiaren kasuan ura.
Sentsibilitatea handiagoa izango da, diferentzia txikiagoa den heinean: [pic]

7.- Manometro digitala:
Manometro digitalak egokiak dira presio transduktore bat eta kablerik gabeko ikuskatzaile bat bilatzen denean. Sentsorea eta ikuskatzailea...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Instrumentos Para Medir Presion
  • Instrumentos Y Unidades De Medidas Utilizados Para Medir Precipitaciones Vientos Y Presion Atm
  • Instrumentos de medir presion
  • INSTRUMENTOS EMPLEADOS PARA MEDIR LA PRESION
  • Dispositivos para medir presion
  • Aparatos para medir presion
  • Dispositivos Para Medir Presión
  • Dispositivos para medir presión

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS