Krisi Ekonomikoa Gaur Egun

Páginas: 8 (1941 palabras) Publicado: 29 de mayo de 2012
Gaur egun eta 2007-tik krisi ekonomiko egoeran gaude baina zer esan nahi du honek eta nola eta nork sortu du ekonomiaren deklibe hau? eta are garrantzitsuago nola irten gaitezke hemendik? galdera guzti hauei erantzuna ematea ez da erraza baina Juan Torresen liburuan oinarrituta hainbat erantzun garbi gelditu dira.

Zerk eta nork sortu du krisi hau?

Krisi honek Estatu Batuetan du oinarria,batez ere zabor hipoteketan baina, zer dira zabor hipotekak?
Zabor hipotekak dira burbuila inmobiliarioaren eragina, eta beste kontzeptu hau espekulazioaren oinarria da, neoliberalismoan garatu egin zena(Thatcher, Reagan). Espekulatzaileak kapitalak hartzen dituzte eta diru hori enpresen produkziorako edo aktibitate errealetarako bideratu beharrean finantza espekulatiboetara bideratzen dituzte horlortzen duten errentagarritasuna handiagoa delako eta ondorioz lortzen duten etekina,hau da, orain papera erosi geroago paper hori gehiago kostatzen duenean saltzeko eta horrela etengabe. Paper horren prezioa oso handia denean eta jaisten hasten denean (etxebizitzak kasu) burbuila eztanda egin duela esaten da. Honek, etekin handiagoak lortzea, ez da beti horrela izaten izan ere burbuila haueztanda egiteko posibilitateak dauzka beraz risku batekin jokatzen da. Azken urtetan banketxeak eta multinazionalak ekonomista batzuen laguntzarekin risku hori izkutatu dute datu eta eragiketa batzuekin baina dena eztanda egin duenean oker zeudela demostratu egin da. Espekulazioaren ondorioz banketxeen funtzioa aldatu egin da eta enpresen inbertsioa eta gendearen dirua "gordetzea" eta maileguakematearen funtzioa aldatu egin da, orain banketxe guztiak espekulaziora bideratzen dituzte haien etekin handienak horrela kapital gehiago metatuz eta espekulatzeko berriz erabiltzeko, honek burbuila espekulatiboak sortzen dute, kasu honetan zabor hipoteketan, riskua gero eta handiagoa izanda (baita ere errentagarritasuna) eta momentu batetik bestera eztanda eginez 2007-2008an gertatu zen bezala eta krisifinantziario batean murgilduta utziz mundu osoa.Burbuila hauek gertatzen dira ekonomia finantziarioa ekonomia errealetik aldentzen delako gero eta gehiago eta kontrolezinpean geratzen delako. Beraz krisia espekulatzaileak sortu dute, hau da, banketxeak batez ere, diru gehiago mugitzen dutelako espekulazioetan, hortik milaka bankuen eta aurrezki kutxen itxiera. Baina krisia ez dute bakarrikespekulatzaileek (bankuek) sortu baizik eta merkatu finantziarioan aritzen utzi dutenek ere, hau da, gobernuek,FMI-k eta banku zentralek ezer ez eginez (edo erraztasunak jartzen) burbuilak sortzen ari ziren bitartean ekonomia hazten ari zela esanez( hau batez ere FMI-k). Banku zentralak risku gehiago suposatzen dute "independenteak" direlako ( independetenteak juridikoki baina enpresen faborerakojokatzen dute).

Nola sortu da krisia?

Estatu batuetan puntocom empresen krisiarekin 2000. urtean eros ahalmena mantentzeko interes tasak asko jaitsi ziren beraz familiek erosten jarrai zezaketen baina beste burbuila bat eratzen hasi zen, inmobiliariena, eta honek aktibitate espekulatibo izugarria ekarri zuen gainera interes tasak apalak zirenez bankuek kredituak oso erraz ematen zuten, baita ereordaindu ezin zuten familiei interes altuagoetan eta batzuetan era ilegaletan edo fraudulentuan. Likidezia areagotzeko kontratu horiek titularizatu eta finanatza merkatuan sartu ziren beste eskuetan jarriz ez-ordainketen arriskua. Honek aktibitate espekulatiboa finantza merkatuan biderkatu zuen BPG-a baino askoz gehiago bihurtuz.
Burbuila eztanda egitean etxebizitzen prezioa murriztu egin zen etainteres tasak gora egin zuten horrek familia asko eta asko harrapatuta utzi zituen eta ez-ordainketak hasi ziren honekin batera aktibo finantziarioak balioa galdu zuten eta beraiek sortutako garraioak, aktiboak mugitzeko, krisian sartu ziren, hauek bankuek sortutakoak ziren beraz erosi behar izan zituzten, galera hauek gehi etxebizitzen depreziazioa gehi hipoteken ez-ordainketa bankuen porrota...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Ekonomia krisia gaur egun
  • Como dar obi a egun
  • Egungo krisia europan
  • Antzin erregimenaren krisia
  • Antzinako Erregimenaren Krisia
  • Tratado De Egun
  • Espainiako Ekonomia Eta Politika Ekonomikoa Xx.Mendea
  • Dinámica del sexo (egún la mitología de las culturas griegas y helénicas )

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS