Loe Euskaraz

Páginas: 134 (33443 palabras) Publicado: 19 de octubre de 2011
2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
JUAN CARLOS I.a
Espainiako Erregeak
Honako hau ikus eta uler dezaten guztiei zuzenduta.
Jakizue: Gorte Nagusiek ondorengo lege organikoa onartu dutela eta Nik
berronetsi egin dudala:

HITZAURREA
Egungo gizarteek garrantzi handia ematen diote gazteek jasotzen duten
hezkuntzari, ziur baitaude ongizatea (bakoitzarena zeinkolektiboa) hari lotuta
dagoela. Hezkuntza bide egokiena da gazteen nortasuna eraikitzeko,
gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, norberaren identitatea osatzeko eta
errealitatearen ulermena taxutzeko, hori guztia ezagutzazko dimentsioa,
afektiboa eta axiologikoa bateratuta. Kultura eta haren euskarri diren jakintzen
eta balioen ondarea transmititzeko (eta, aldi berean, berritzeko), eskaintzendituen aberastasun-iturrietatik ahalik eta aukera gehien lortzeko, elkarbizitza
demokratikoa eta desberdintasun indibidualen errespetua sustatzeko,
elkartasuna bultzatzeko eta diskriminazioa saihesteko bidea da hezkuntza
gizartearentzat, eta beharrezkoa den gizarte-kohesioa lortzea du funtsezko
helburu. Horrez gain, gizarte aurreratuak, dinamikoak eta zuzenak osatzeko
ezinbestekoa denherritartasun demokratikoa, arduratsua, librea eta kritikoa
bermatzeko bide egokiena da. Hori dela-eta, hezkuntza on bat herrialde baten
eta bertako herritarren aberastasun handiena eta baliabide nagusia da.
Pertsonen eta gizarte-taldeen premia aldakorrei eta eskariei erantzuteko gai
izango den hezkuntza eskaintzeko kezka hori ez da berria.
Historikoki, pertsonek zein gizarte-taldeek hezkuntzan jarridituzte aurrera
egiteko eta garatzeko itxaropenak. Hezkuntza beti hartu izan da gizakiaren
egoera eta bizitza kolektiboa hobetzeko tresnatzat, baina asmo hori ez da beti
errealitate bihurtu.
Hezkuntzarekiko interes historikoa areagotu egin zen egungo hezkuntza-
sistemak agertu zirenean. Herritarrak prestatzeko egitura horiek estatu
nazionalak eratzeko funtsezko tresna gisa sortu ziren(estatuen
konfiguraziorako erabakigarria izan zen garai batean). Handik aurrera, herrialde
guztiek gero eta arreta handiagoa jarri dute beren hezkuntzako eta
prestakuntzako sistemetan, zirkunstantzia aldakorretara eta une historiko
bakoitzean sistema horietan jarritako itxaropenetara egokitzeko. Horren
ondorioz, sistema horien bilakaera oso handia izan da; gaur egun dituzten
ezaugarriak eta eratuzirenean zituztenak erabat desberdinak dira.
Hezkuntza-sistemek lehentasunezko zenbait erronkari aurre egin behar izan
diete bilakaeraren fase bakoitzean. XX. mendearen bigarren erdialdean, herritar
guztien hezkuntzarako eskubidea gauzatzeko eskakizunari aurre egin behar
izan zioten. Lehen mailako irakaskuntza XIX. mendearen amaieran iritsi zen

zenbait herrialdetara, eta irakaskuntza horrenunibertsalizazioa hurrengo
mendean osatu zen. Gainera, bigarren mailako irakaskuntzan sartzeko aukera
zabaldu zen eta, horren ondorioz, oinarrizko hezkuntzaren osagai bihurtu zen
bigarren mailako irakaskuntza. Eskolatze-aldia luzeagoa izatea, eta, eskolatze
horren bitartez, neska-mutil guztiak urrutiagora iritsi ahal izatea, horiexek ziren
lehentasunez lortu beharreko helburuak.
XX.mendearen amaierako urteetan, oso zabalduta zegoen hezkuntza hori
kalitate handiarekin eskaintzea, horixe izan zen erronka nagusia. Gainera,
onura hori herritar guztientzat izatea eskatzen zen. Ekonomiako Lankidetza eta
Garapenerako Antolakundeko herrialdeetako hezkuntza-ministroak Parisen
bildu ziren 1990eko azaroan, guztientzako kalitateko hezkuntza eta
prestakuntza gauzatzeko modua aztertzeko.Erronka gero eta premiazkoagoa
zen, eta garapen-maila handiena zuten herrialdeetako hezkuntza-arduradunak
erantzun egokia emateko prestatu ziren.
Handik hamalau urtera, 2004ko irailean, Genevan UNESCOk deitutako
Nazioarteko 47. Hezkuntza Konferentzian bildutako ministroek (hirurogei baino
gehiago bildu ziren) kezka bera erakutsi zuten eta, horrela, aurreko
hamarkadan planteatutako erronkak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Nietzsche euskaraz
  • Descartes euskaraz
  • Analisis de la loe
  • La Logse Y La Loe
  • problematicas LOE
  • Loe educacion
  • LOE Y LOMCE
  • Lge y loe

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS