Malos tratos

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 55 (13682 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 18 de mayo de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
SARRERA

Gaur egun gure gizartean tratu txarrak giza gatazka bilakatu dira, egunero entzun dezakegu telebistan nola gizon batek bere emaztea jo duen, edo eskola batean haurrek jaso dituzten tratu txarrak, edo egoitzetan nola zaharrei haien duintasuna kentzen zaien... eta abar luze bat.

Baina egia da bista atzera biratuz gero, konturatuko garela orain dela urte batzuk tratu txar hauekondo ikusita zeudela, eta gaur egun hainbat gizarteetan oraindik ere jarrera normaltzat hartzen direla.

Gai hau aukeratu genuen, alde batetik interesgarria iruditzen zaigulako, eta etorkizuneko gizarte hezitzaileak izango garen heinean, ziur aski tratu txarrak jaso dituzten pertsonekin lan egin beharko dugulako, eta gaiari buruz gero eta gehiago jakin, gero eta prestatuagoak egongo gara.Baita ere, tratu txarrei buruz mintzatzean burura etortzen zaigun lehenengo irudia gizon bat emakume bat jipoitzen da, eta ez da dagoen tratu txar mota bakarra.

Lan honetan tratu txar mota desberdinak jorratzen ditugu, eta baita ere jasotzen dituzten pertsonei buruz mintzatzen gara, adibidez : zaharrak, haurrak, emakumeak, gizonak...

Motei buruz mintzatzerakoan, tratu txarrak ematekomota desberdinak jorratuko ditugu : fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak.....

Beraz gure lanak tratu txarrak orokorrean jorratuko ditu, ez gara soilik mota edo egoera bakarrean zentratuko. Nahiz eta gaur egun gizartean tratu txarrei buruzko informazio asko eman, soilik zati txiki bat besterik ez zaigu erakusten, baina errealitatea desberdina da. Ez dira emakumeak tratu txarrak jasotzendituzten bakarrak, eta ez dira gizonak tratu txarrak ematen dituzten bakarrak.

Lan honetan, lehen aipatu bezala, mota eta jasotzen dituzten gizarte talde guztiak jorratzen zaitu gara, etorkizunean haiekin lan egitea tokatzen bazaigu, behintzat oinarrizko ezagutza bat izan dezagun, eta azken finean pertsonak garen heinean eta gizarte bortitz honen kide garen heinean , ez dakigu guri noizbaittratu txarrak jasotzea tokatuko zaigun edo ez.

ERASOAK ETA TRATU TXARRAK

Eraso normalak

Erasoa, aktuazio fisiologiko nahiz emozional handia duen portaera da, pertsona batek abusiboa deritzon egoera batetan esperimentatu dezakeena, oposizioa, tratu txarra, erasoa... bezalako egoeretan. Pertsonak era erasotzailean erantzun dezake, bere indar guztia beste batengana bideratuz, egoerakontrolatzeko intentzioarekin.

Autore batzuentzat erasoa hiru faseetan ematen da. Lehenengoan autoreak kanpoko estimuluak interpretatzen ditu. Bigarrenean sintoma afektiboak gehitzen hasten dira eta azkenik bere burua defendatzearen fasea dator.

Bestalde esan behar da eraso batetan gutxienez bi pertsonek hartzen dutela parte eta hasieran erasotzailea dena erasotua izatera pasatu daiteke.Horregatik pertsona batek ez du jakin behar bakarrik bere burua kontrolatzen, baita ere bestearen erantzuna kontrolatzen ere. Azkenik jakin behar du, eztabaidak irtenbiderik ez duenean beste alde batera jotzen, ibilbidea aldatzeko.

Eraso extremoa

Oraingoan tratu txarren egoeretaz ari gara. Garrantzitsua da erasotzaileen portaerak aztertzea. Seguruenik momentu txarrak igarotzen egongo dira edotaegoera txarretan eta mingarrietan egon izan dira, askotan traumatikoak. Egoera hauek ere sortu dezakete arazoak familia barnean edota lanean, eta baita ere ultzera bezalako gaixotasunak besteak beste.

Erasoa kontrol faltaren emaitza bezala agertzen da eta gizartearen kontra errebelatzeko erabiltzen dute. Horregatik jarrera hauen erantzulea gizartean aurkitu behar da eta honek transmititzendituen baloreetan, ahaztu gabe gu ere gizartearen zati bat garela.

Familiak apurtzen dituzten arazoak

Tratu txarren ondorioz agertutako gaixotasunak

• Alkohola: medikamendurik ez duen gaixotasun bat da. Oso arriskutsua eta psikoterapiaren bidez garaitzeko saienetarikoa. “alcoholicos anonimos” bezalako erakundeek lagundu dezakete arazo hau gainditzen.

• Drogak: tolerantzia...
tracking img