Manuuu

Páginas: 5 (1171 palabras) Publicado: 21 de septiembre de 2011
Natura Parkeak

Zer da Parke Naturala?
-Paisaia eder, ekosistema berezi, fauna zein flora berdingabe, formazio geomorfologiko bitxi edo antzeko ezaugarriak dituelarik, giza jarduerak edo ustiakuntzak nabarmenki eraldatu ez duen alderdia da Parke Naturala. Gune hauek, bertako natur baliabideen ustiakuntza antolatua, eta ekologia, estetika edo hezkuntza ikuspegitik dituen balio interesgarriakelkarren osagarri izan daitezen, botere publikoen lehentasunezko jarduera eskatzen dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Naturgune Babestuen Sarean gaur egun bederatzi Parke Natural ditugu izendatuta. Hauek dira:

HAIAKO HARRIAK
Aiako Harriaren natura parkeak6.913 hektareako zabalera dauka. Gipuzkoako Bidasoaldea, Oarsoaldea, eta Donostialdea eskualdeak hartzen ditu barne, Irun,Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerriek osatzen dutelarik. Ekialdean, Bortziriekin (Nafarroa) eta iparraldean Hendaiako Kantonamenduarekin (Lapurdi) egiten du muga. Aiako Harria mendiaz beraz gain, beste tontor hauek osatzen dute parkea: Zaria (635m),Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irupagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m).

AIZKORRI-ARATZA Aizkorriko mendilerroaren mendia da Aizkorri, 2006. urtetik natura parke dena. Atxuri, Aketegi, Aitzabal, Arbelaitz etaIraulerekin batera. Hegoaldeko isurialdean Urbiako landak ditu, 1.000 metroko altuerarekin. Harana, ekialdetik mendebaldera zabaltzen da, Arantzazutik Lizarratera. Urbiako landetan hainbat monumentu megalitiko aurki daitezke. Kareharrizko harkaitz, pago eta arantzen artean, Ardi latxen artaldeak ugariak dira. Artzainek bordetan hartzen dute aterpete.

ARALAR
Aralarko natura parkea Aralarkomendilerroan kokaturiko Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren natura parkea da, Goierri eta Tolosaldean kokaturikoa.
Eusko Jaurlaritzak 1994ko apirilaren 26an izendatu zuen natura parke[1]. Aralar aldea, Gipuzkoan kokaturik, paisaien edertasunagatik eta flora zein faunaren berezitasun eta aniztasunagatik nabarmentzen da. Naturgune hau babestea funtsezkoa da Euskal AutonomiaErkidegoan alde gutxitara hedatzen diren espezie askoren kontserbaziorako. Abeltzaintza oso garrantzitsua da Aralarren, eta mendikatean zehar banatzen diren monumentu megalitiko ugariek erakusten duten bezala, lurralde honetan antzinatik praktikatzen den erabilera. Gipuzkoan tradiziorik handieneko mendialdeetarikoa da, eta bertan egiten den jolas erabilera ere garrantzi handikoa da.Aralarko Parke Naturalak 10.956 hektareako azalera biltzen du bere baitan, Gipuzkoako Abaltzisketa, Amezketa, Ataun, Lazkao, Tolosa eta Zaldibiako udal mugarteei eta Enirio-Aralar mankomunitateko lurraldeari dagozkienak.

ARMAÑON
Armañongo natura parkea Karrantza eta Turtzioz arteko Armañon mendiak (854 m.) menderatzen duen 3.519 hektareako lurraldea da, horietatik 2.971 parkeanbertan. Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzigarren natura parkea da, Enkarterrin kokaturikoa
Eusko Jaurlaritzak 2006ko irailaren 19an izendatu zuen natura parke[1].
Bizkaiko Foru Aldundiak parkea kudeatzen du[2].
Armañonen 12 saguzar ezberdin aurkitu dira. Basogintza eta abeltzaintza dira alde honetakoerabilera nagusiak.

GORBEIA
Gorbeiako natura parkea Araba eta Bizkaia arteko Gorbeia mendiak (1.481 m.) menderatzen duen 20.016 hektareako lurraldea da.
Borda bat Gorbeiako natura parkearen iparraldean. Baserri izandakoa, egun aziendak gordetzeko. Eusko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS