Persona (Bergman, 1966) Filmaren Analisia

Páginas: 12 (2920 palabras) Publicado: 1 de mayo de 2012
ANALISIA

HASIERA: Aurrekredituak

Personaren hasierak zer esan eman du urte luzeetan zehar eta gaur egun oraindik zabalik dagoen eztabaida da bertan erabiltzen dituen planoen esanahia eta arrazoia.

Filmaren hasierako planoan proiektore baten ikatz-ziriak ikus ditzakegu piztuta. Jarraian, filmeko bobina martxan jartzen da eta proiektorearen argia ikusten dugu. Pantaila zuriz geratzen daeta alderantziz dagoen “START” hitza irakurri daiteke segundo laurdenez. Honen ondoren atzerakontua egiten da alderantziz ere dauden 9,8 eta 7 zenbakien planoekin.

Nuria Sara Mirasek (2007) bere lanean adierazten duenaren arabera, elementu hauek, erabat metafilmikoak dira. Nolabait, Bergmanek ikusleari ohartarazi nahi dio ondorengo ordu eta erdian ikusiko duena film bat dela. Honek zentzua du,luzemetraiaren hasierako titulua “Cinematógrafo” izan behar baitzen. Beraz, hasiera hasieratik zuzendariak ikuslearen arreta bilatzen du, eta bere inplikazioa istorioan zehar aurrerago ikusiko ditugun beste elementu batzuei esker.

Esan dugu “Cinematógrafo” izan behar zela hasierako titulua, baina Bergmanek erabaki zuen “Persona” hitza erabiltzea bere etimologiagatik. Persona hitza grekoko“prosopón” hitzean du bere jatorria eta “aurpegi, itxura, azal, fatxada edota maskara” esan nahi du. Are gehiago, “prosopón” deitzen zitzaien tragedia klasikoetan aktoreek jantzen zituzten maskarei, eta kasualitatez, filmeko protagonista bat mutu geratzen da “Electra” tragedia antzezten ari den bitartean. Beraz, hor dugu tituluaren eta filmaren funtsaren arteko erlazio zuzena islatzen duen adibide argia.Elementu metafilmiko hauen ostean, itxuraz euren artean ulertezinak diren irudi kate bat erabiltzen ditu Bergmanek. Plano hauek segundo laurdeneko iraupena dute eta Sergio R. Bárcenasek (2012) http://www.alohacriticon.com webgunean egindako analisiaren arabera bertan ikus dezakegu besteak beste: Tente dagoen zakil bat (zuzendariaren obra guztian zehar presente dagoen haragi-gosearen isla),armiarma bat (Como en un espejo filmean agertzen den “Armiarma-jainkoaren” erreferentzia, zeinek absentzia eta Jainkoaren isiltasunaren ikurra den) eta arkume baten hilketa eta esku gurutziltzatua (kristautasunari erreferentzia, eta bere lehen etapatik erlijio balioenganako izan duen zalantzaren isla).

Plano azkar hauen ondoren, haur bat agertzen da esku-ohe batean etzanda. Liburu bat hartzen du etaondoren eseri egiten da, ikuslearengana begiratu arte. Orduantxe da ikusleari beste erreferentzia egiten zaionean. Haurrak ikuslea “ukituko” duen keinua egiten du, eta kontra-plano batekin ikusten dugu benetan ukitzen ari dena pantaila bat dela. Bergmanek beste behin gogorarazten digu hau guztia film bat besterik ez dela, eta ukitze-zantzu horrekin, ikuslearen arreta eman nahi du.

Aurrekredituhonetan aipatzeko geratzen zaigu, azkenik komentatu berri dugun planoko bitxikeria bat: Haurrak pantaila ukitzen duenean, bertan proiektatuta agertzen da emakume baten aurpegiaren lehen planoa. Irudia oso lauso dago, baina argi geratzen da emakume bat dela. Eta arretaz begiratzen badugu ere, konturatuko gara emakumearen aurpegia aldatu egiten dela. Hasieran Almaren irudia agertzen da, eta ondorenElisabethena. Honek pertsonaien anbiguotasunaren aurrerapen bat ematen digu, eta bien arteko sinbiosiaren isla da.

PLANTEAMENDUA

Filmaren planteamendua egiteko Nuria Sara Mirasen lanean (2007) eta Carlos Gimenez Soriak (2009) bere entseguan oinarrituko gara.

Lehenengo sekuentzian Alma izeneko erizaina ate batetik sartzen ikus dezakegu. Bertan, medikuak eginkizun berri bat esleitzen dioerizainari: Ospe handiko Elisabeth Vogler aktorea zaindu behar du mutu geratu baita. Electra tragedia antzezten ari zen bitartean, barrez hasten da eta bat-batean isilik geratzen da. Handik aurrera, ez du inorekin harremanik izan nahi eta mututasunean murgiltzen da.
Erizainak, mututasun honen aurrean bion arteko elkarrizketa sortzen saiatzen da, baina ez du lortzen. Ordura arte egindako froga...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Persona (1966) de ingmar bergman
  • Persona, de bergman
  • Persona
  • Persona, De Ingmar Bergman
  • analisis persona de Bergman
  • Análisis cinematográfico persona
  • analisi
  • Analisi

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS