Talkak

Páginas: 5 (1044 palabras) Publicado: 4 de enero de 2012
6.Praktika

Ardatz batean gertatzen diren talkak

Laburpena

Praktika honetan hiru talka ezberdinen adibideak ikusiko ditugu, hiru saiakuntza ezberdinen bitartez. Alde batetik talka elastikoa ikusiko dugu. Honetan, abiadura jakin batean doan gorputz bat, geldirik dagoen beste baten kontra talka egingo du. Talka ondoren, higitzen doan gorputza geldirik geratuko da eta geldirik zegoenahigitzen hasiko da. Bestetik, eztanda ikusiko dugu. Bi masa, bata bestearekin itsatsiko ditugu, masa bakar bat lortzeko, eta hauei barne indar bat eragingo diegu bereizi daitezen. Azkenik, talka inelastikoa landuko dugu. Honetan, talka elastikoan bezala, abiadura jakin batean doan gorputz bat, geldirik dagoen beste baten kontra bidaliko dugu, baina talka ondoren masa bakar bat bezala (itsatsita)higituko dira abiadura berdinarekin.
Saiakuntzak egin eta datu guztiak hartu ondoren, momentu lineala kontserbatzen dela frogatu eta talketan galdutako energia kalkulatuko ditugu.

Oinarri teorikoak

Praktikak ondo uler daitezen, oinarrizko oinarri teoriko batzuk argi izan behar ditugu.

Alde batetik, momentu linealaren kontserbazioa dago. Lege hau ulertzeko, lehenik, momentu lineala zer denjakin behar da, momentu lineala gorputz baten masaren eta abiaduraren arteko biderkadura da, p = m*v. Lege honek esaten duena, partikula-sistema batek kanpo indarrik jasaten ez badu edo kanpo indarren erresultantea nulua bada, partikula-sistemaren momentu lineal totala kontserbatzen dela da, hau da, partikula-sistemaren hasierako momentu lineal totala, bukaerakoaren berdina dela: m1u1+m2u2 =m1v1+m2v2, m1 eta m2 bi gorputzen masak, u1 eta u2 hasierako abiadurak eta, v1 eta v2 bukaerako abiadurak izanik, denak SI unitateetan.

Bestetik, energia zinetikoaz hitz egin behar da. Talka elastikoetan, energia zinetikoa kontserbatu egiten da, eztanda eta talka inelastikoetan berriz, ez. Hauetan energia galdu egiten da, talkaren ondorioz energiaren zati bat bero-energia bilakatzen delako eta bestezati bat energia potentzial elastiko bilakatzen da gorputzak deformatzen direlako. Galdutako energia, energia zinetikoaren aldakuntzaren berdina da:

[pic]

Talka elastikoan, energia kontserbatzen denez, Q = 0 → Ek = Ek0, beraz ekuazioa honela geratzen da:

[pic]

Talka inelastikoetan formula aplikatzerakoan, galdutako energiaren balioa negatiboa ateratzen da, Q < 0, eztandetan berriz,kontrakoa gertatzen da, galdutako energiaren balioa positiboa da, Q > 0.

Metodo esperimentala

Praktika aurrera eramateko, bi kotxe gurpildun txiki behar ditugu, ertz batean belkroa dutenak, eta pultsadore bati emanez gero, malguki bat ateratzen zaienak. Pisu ezberdinak ere beharko ditugu kotxeen pisua aldatu ahal izateko, eta baita abiadura neurtzen duen entsore bat erabiliko dugu,ordenagailu bati konektaturik dagoena, abiadura neurtzeko. Bi kotxeak errail baten gainean higiaraziko ditugu saiakuntzetan. Saiakuntzak hasi baino lehen, pisuak jarriko dizkiegu (nahi badugu) eta baskula baten laguntzaz pisatuko ditugu.

Talka elastikoaren saiakuntzan, lehenengo, hasieran higitzen egongo den kotxearen abiadura neurtuko dugu sentsorearen bitartez. Kotxeari abiadura emateko, ertz bateanduen malgukia aktibatuko dugu. Honek tope bati emango dio, kotxeari indar bat eraginez, eta ondorioz, kotxeari abiadura jakin bat emanez. Hau egin ondoren, errailaren erdian beste kotxea jarriko dugu geldirik, eta beste kotxea geldirik dagoen kotxearen kontra higiaraziko dugu, lehen esplikatutako moduan. Sentsorea aktibatu egingo dugu, eta geldirik zegoen kotxearen abiadura talka ondoren neurtukodugu. Azkenik, beste kotxearen abiadura teorikoki kalkulatuko dugu.
[pic]

Eztandan, bi kotxeak ertzetan daukaten belkroarekin itsatsiko ditugu, malgukia gorderik daukatela. Hauek, errailaren erdian jarriko ditugu geldirik. Kotxe baten malgukia aktibatuko dugu ondoren, pultsadorea sakatuta. Horrela, bi kotxeak bereizi egingo dira, bakoitza abiadura jakin batekin. Sentsorearen bitartez,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS