tecnologia

Páginas: 21 (5116 palabras) Publicado: 22 de octubre de 2014
KONTZEPTUA. GARRANTZIAGorputz Heziketan, abiadura kualitate fisikoarentzat definizio hauxe onartzen da.Abiadura, mugimenduak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko dugun ahalmena da.Kontzeptu hau aski ezaguna da, denontzat. Gorputz mugimenduak, desplazamenduak, jaurtiketak, jauziak, korrika, igeri, sprint-ak eta beste ekintza motriz asko, zenbat eta azkarrago egin orduan etaabiadura handiagoa erabiltzen dugu.Eta bistan da kiroletan abiadura kualitateak duen garrantzia. Aipaturiko ekintza motriz guzti horiek zenbat eta azkarrago egiteko gaitasuna izan orduan eta kirolari trebeagoa izango da. Are gehiago, zenbait probetan kualitaterik garrantzitsuenean bihurtzen da. Adibide esanguratsuenak atletismoko 100 metro, 200 metro probak, igeriketako proba motzak etatxirrindularitzako etapa amaierako sprint-ak izan daitezke. Baina beste kirol askotan ere ezinbestekoa izaten da abiadura maila on bat edukitzea. Esate baterako, tenisean, ping-pongen, boleibolen, futbolean eta abar luze batetan. Are gehiago, pentsatzeko eta erabakiak hartzeko azkartasunak ere badute axolarik kiroletan.MOTAKAbiaduraz hitz egiterakoan, besteren artean, honako abiadura motak bereiztendira:· Erreakzio abiadura: Estimulu baten aurrean erantzuteko dugun ahalmena da. Lasterketa motzetako korrikalariek (atletismoko 100 metro, 200 metro eta 110 metro hesidunak eta igeriketako 50 metro eta 100 metro probetan), esate baterako, erreakzio abiadura handia izaten dute pistolaren tiro hotsa entzun orduko lehenbailehen irten ahal izateko. Buruz buruko edo talde kiroletan ere, aurkako jokalariarenasmoak ikusterakoan oso garrantzitsua izaten da norberak besteak baino lehenago erantzutea edo egoera berrien aurrean iniziatiba aurkako jokalariak baino lehenago hartzea. Kirolari hauek egoera hauen aurrean ahalik eta lehen erreakzionatzeko ahalmena oso garatua izaten dute.· Azelerazio abiadura: Kirolariak daraman abiadura handitzeko ahalmena da. Lasterketa motzetan oso garrantzitsua gertatzen da,lehenengo unetik aurrera abiadura ahalik eta azkarren handitu behar izaten baita.· Abiadura gorena edo maximoa: Kirolariak lor dezaken abiadura mailarik handiena da. Lasterketa motzetan oso garrantzitsua izaten da, ere. Proba hauetan ez da nahikoa hasierako unean azkar erantzutea eta ondoren abiadura azkar handitzea. Derrigorrezkoa suertatzen zaie, horietaz gain, lortzen duten abiadura gorena edomaximoa handia izatea.· Erresistentzi abiadura: Abiadura mailari denbora luzean eusteko ahalmena da. Erdipareko lasterketetan eta luzeetan (adibidez, atletismoko 400, 800, 1500, 5000 eta 10000 metrotako probetan, 3000 metro oztopodunak eta maratoian) abiadura motarik garrantzitsuena bihurtzen da. Korrikalari hauek gai izan behar dute abiadura maila altu bat (nahiz ez izan abiadura gorena) denboraluzean mantentzen. Lasterketa motzetako korrikalariek, beren aldetik, abiadura gorenari eutsi behar izaten diote helmugara iritsi bitartean. Abiadura gorenaren erresistentzia, beste abiadura motekin batera landu behar izaten dute.· Desplazamendu abiadura: Alde batetik bestera azkar joateko dugun ahalmena da. Ikuspegi fisiko batetik, hauxe izango litzateke benetako abiadura, hots, denbora bateanburutu dezakegun distantzia. Abiadura mota honek beste aurreko guztiak hartzen ditu kontutan, guztien bataz bestekoa bezala uler daiteke. Abiadura soilez hitz egiterakoan honi buruz ariko gara.ABIADURAREN OINARRI FISIOLOGIKOAKGorago aipatu dugu kualitate fisikoak oinarri fisiologikoa duten zenbait ahalmen direla. Abiadura bi alderdi fisiologikoen menpe dago: nerbio-sistema eta gihar-sistema, edobeste hitzetan esanda, koordinazio neurogiharraren menpe.Batetik, jakin badakigu, nerbio-sistemak estimuluak jasotzen dituela, aginduak sortzen dituela eta azkenik giharretara garraiatzen dituela hauek uzkur daitezen eta honela gorputzeko zenbait zati mugitu. Nerbio-sistemak prozesu horretan azaltzen duen abiadura genetikoki oso baldintzatuta omen dago. Beraz, nerbio sistemaren abiadura maila...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Tecnologia
  • Tecnología
  • Tecnologia
  • Tecnologia
  • Tecnologia
  • Tecnologia
  • Tecnologia
  • Tecnologia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS