Unidad didáctica elikadura

Páginas: 12 (2886 palabras) Publicado: 15 de marzo de 2012
1. SARRERA
Maristas San Miguel Ikastetxea aukeratu nuen nire herriko inguruan bakarrik hiru ikastetxe daudelako; bat itxi zutenez eta bestea pasaden urtean egon nintzenez Practicum.I egiten, azkenean, ikastetxe hau aukeratu nuen eskolaz aldatzeko eta irakasteko estilo desberdinak ikusteko.
Pasaden urtean egon nintzen eskolan, publikoa zen eta aurtengoa berriz, kontzertatua da, beraz, eskolamoten arteko desberdintasunak ezagutzeko asmoa nuen.

2. ESKOLA
Eskola, Maristas San Miguel Ikastetxea dauka izena eta Zalla herrian kokatuta dago, Bilbotik 20 km-ra. Zalla Enkarterri eskualdean dagoenez, inguru ez euskaldun batean murgildurik dago.
Eskola Zallako inguruetan dago baina ailegatzeko trenez edo autobusez joan daiteke.

Ordutegiari dagokionez, Haur Hezkuntzako ikasleek9:30h-tan sartzen dira eta arratsaldeko 4:30h-tan ateratzen dira. Irakasleek berriz, 9:00h-etan sartzen dira eta astean bi egunetan 5:00h-etan joaten dira bilerak dituztelako.
Haurtzaindegikoek berriz, ordutegi zabala daukate.

Eskolan Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza moduluak daude. Lehenengo hirurak, eraikin berberean daude eta azkena berriz,eraikin aparte batean.
Jangelak berdin antolatuta daude, etapa bakoitza bere eraikinean dauka baina Haurtzaindegikoek jantoki berezi bat dute.

3. TALDEA
Taldea 25 ume osatzen dute, 15 neska eta 10 mutil. Guztiak 5 edo 6 urtekoak dira eta gehienak Zalla ingurukoak, ez baitaude etorkinik. Jakin arren, euskara gutxi hitz egiten duen taldea da, gainera irakasleak erdaraz hitz egiten zutenean,ez zuen zuzentzen. Badago neska bat hezkuntza behar bereziak behar duena, hitz egiteko dituen arazoak konpontzeko. Hala ere, badago beste mutil bat taldean erritmoa ez duena mantentzen eta euskaraz hitz egiteko nahiz ulertzeko, arazo handian ditu baina ez du jasotzen laguntza berezirik.

Beraien tutorea, bakarrik goizetan egoten da eta arratsaldetan beste irakasle bat dator. Beraien artekokomunikazio falta ikusi nuen gehienetan nik esaten niolako arratsaldeko irakasleari goizetan zer egiten zuten. Ingelesa emateko, beste irakasle bat etortzen da baina musika tutoreak ematen du astean behin.

Taldearen antolaketari dagokionez, 5 txokotan antolaturik daude lan egiteko eta txoko bakoitzean arduradun bat dago astero aldatzen dutena txokoaren txukuntasunaz arduratzeko.
Jarduerarenarabera talde handian edo txokotan daude. Psikomotrizitatean, musikan, arbelean eta txokotan jolasteko, talde handian daude baina fitxak edo lanak egiteko, txokotan esertzen dira bakoitza bere lekuan.
Astero ere, makinista bat izendatzen dute ilararen aurrean joateko eta gailetak banatzeko patiorako orduan.

Harremanei dagokionez, guztien artean oso ondo konpontzen dira baina badago mutilenhirukote bat lagunak direnak baina beraien artean jotzen direnak gelan, patioan eta jangelan.

Azkenik, gelan arau desberdinak daude baina ez daude kartel batean adierazita. Ezin dute gelaren barruan janaririk hartu eta jostailuak atera.

4. GELA
Gelan lan egiteko dauden 5 txokoak ez ezik, denbora librean egoteko ere, beste txoko batzuk daude: animalien txokoa, eraikuntzen txokoa, ipuinak,sukaldea, plastika txokoa, puzzleak eta entzun nahi ez dutenen txokoa.
Txoko guztiak beti mantentzen dira eta ni egon naizen denboran ez dituzte jarri txoko berririk.

Txokoaz aparte, gelan beste esparru batzuk daude: edalontziak, apalategiak, arbela, gaurko fitxa, gaia, english corner eta motxilak nahiz jantokiko amantalak gordetzeko kutxak.
Gelako armairuetan jantziak eta amantalak eskegitzendituzte.

Eraikuntzan ez dago psikomotrizitate gelarik baina beheko solairuko bi ateak itxita, psikomotrizitatea egiteko materiala ateratzen dute eta eguraldi ona egin ezkero, patiora ateratzen dira.
Egunero errutina batzuk jarraitzen dituzte. Gelara heldu bezain laster, amantala jantzi eta korruan jesartzen dira abesteko eta irakasleak gaurko lana azaltzeko. Gero, lana bakoitza bere txokoan...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Unidad Didactica
  • unidad didactica
  • Unidad Didactica
  • Unidad didáctica
  • unidad didactica
  • Unidad Didáctica
  • unidad didactica
  • Unidad didactica

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS