Zabor Mailan

Páginas: 2 (269 palabras) Publicado: 8 de enero de 2013
ZABOR MAILAN
Atzo hasi ziren Londresen beherapenak. Ez dira garai onak oro har eta denok begiratu behar dugu behin eta berriz sakelara ezer erosi aurretik. Dena den, beherapenhorietan txollo bat aurkitu genezakeenak zorionekoak gara, jakitun baikara hurbildu ere ezin duen jende asko dagoela. Jakin behar genuke gainera guk uste duguna baino jende gehiago dagoela egoerahorretan, gure aldamenean. Hala ere ikusi ditut urteroko irudiak, barruko arropa hutsez jantzitako pertsonak, emakumeak noski, beherapen haietan zer mauka lortuko. Bada ordea gehiago ukitunauenik: Grezian, Atenas hiriburuan, gabon bezperan boluntarioak, jantziak, janariak eta jostailuak biltzen erakusten zuen argazkia adibidez. Milaka poltsa, inondik inora bertan daudenbeharrak aseko ez dituztenak. Milaka poltsa, agian baten batzuk une batez pozteko baina ezer konponduko ez duten milaka poltsa, zabor-toki handi baten itxuran. Irudi hori etorri zitzaidan hainzuzen, zabor-tokiarena. Izan ere, Europak duela 15 egun beste 34.000 milioi euro eman izanagatik ekonomialari askok uste du hilabete gutxiren buruan berriz ere zorra ezin sostengatu egongodirela Grezian. Troikak dio saiatu dela zorra jasangarri egiten baina aurten 12.000 milioi gehiagoko pasiboarekin amaituko dute. Bankuek xurgatzen duten dirua ez da ongi neurtu etaber-kapitalizazioa egoki egin ez denez, ez dute inbertitzaile pribaturik lortzeko gaitasunik. Zorra ordaintzen baino ez da ari Grezia. Herritarrek euren irabazien laurdena galdu dute, zergakigoko dizkiete orain berriz ere eta ez dirudi, zulotik irteteko itxaropenik dagoenik. Gabon bezperan bezala, janari eta jostailu zaharrez beteriko poltsek zabor-toki handi bihurtzen ari denherrialdea erakusten dute. Gauzak honela, eta behin eta berriz formula bera martxan jarri ondoren, badirudi eredu berri bila jo beharko duela Greziak herri gisa etorkizunik izango badu.
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • E-Mail
  • mail
  • Mail
  • Mailen
  • MAIL
  • Mail
  • mail
  • Mail

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS