Ziklo zelularra.kontrola. zahartzea eta eriotza zelularra

Páginas: 6 (1328 palabras) Publicado: 29 de noviembre de 2011
ZIKLO ZELULARRA, KONTROLA, ZAHARTZEA ETA HERIOTZA

INTERFASEA
Ziklo zelularraren %90 hartzen duen aldia da. Interfasean zehar a¡hainbat aldi bereiz ditzakegu: G1, S eta G2 aldiak.

G1 aldia

Aktibitate zelularra bereskuratu egiten da, zelulan aldaketa morfologiko eta eta funtzional garrantzitsuak ikus daitezke:
• Zelulen tamaina handitu egiten da: zelulakume bakoitza hazi egiten dadagokion tamaina lortu arte, hots, amak zeukan tamainaraino normalki.
Animali zelulen kasuan, tamainaren hazkuntza mintz-zatien eta beste osagai zelular batzuen sintesiari esker gertatu ohi da. (Giltza 166 or.)

• Egitura zelularren kopurua handitu egiten da:
o Bikoiztu egiten dira mitokondriak eta kloroplastoak.
o Erretikulo endoplasmatikoa hazi egiten da etaGolgi-ren aparatua, lisosomak eta bakuolo berriak sortarazten ditu.
o Erribosomak eta zitoeskeletoa eratuko dituzten proteinak sintetizatzen dira.

• Zelulen ohiko forma berreskuratu egiten da:
kromosomen banaketan parte hartu duten zuntz egiturak “desmuntatu” egiten dira eta zitoeskeletoa ohiko moduan antolatzen da.

G1 etapa oso iraupen aldakorrkoa da : ordu gutzi batzuetatikzenbait egunetara luza daiteke eta ziklo zelular osoaren iraupena baldintzatzen du.

G0 egoeran geratuko dira helduarora iritsi ondoren zatitzen ez diren zelulak, hala nola neuronak. Baita ere, zelula-hazkunderako nahitaezkoa den substantziaren bat eskas egonez gero zelulek eten egiten dute zikloa, eta ez dira ADNaren erreplikaziora igarotzen.

S aldia
Kromosomen bikoizketarako DNAren sintesiagertatzen da etapa honetan. S etaparen amaieran, helize bikoitzen bikoizketaren ondorioz bi kromatida eratzen dira, zentromerotik elkartuta.

G2 aldia
Mitosiaren aitzineko aldi gisa, G2 delakoan zehar prozesu horren prestakuntzarako hainbat gertaera izaten dira:
• Kromosomak kondentsatzen hasten dira.
• Zentriolo bikotea bikoiztu egiten da eta nukleoaren inguruan kokatzen dira.
•Zitoeskeletoa aldatzen hasten da mitosian parte hartu ahal izateko
Honezkero, zentromeroan ikus daitezke zinetokoroak.

ZIKLO ZELULARRAREN KONTROLA

Organismo zelulanitzetan, ziklo zelularraren segida ehunen araberakoa izaten da. Horrela, honako aukera hauek aurki ditzakegu:
Etengabe ziklo zelular osoak izaten dituzten ehunak, hezur-muinaren kasua da, egunero ehunek miloi bat eritrozito edoglobulu gorri sortzen baitituzte.
Banatzen diren zelulak dituzten ehunak aldaketa edo asaldura gertatzen denean soilik. Zelula epitelialen kasua da; zelula horiek, larruazalean zauria gertatuz gero, zatiketa-prozesu bati ekiten diote ehuna birsortzeko helburuz; zelulen ugalketa-ahalmena desagertu egiten da orbainketa osatutakoan.
Sekula zatitzen ez diren zelulak, neurona helduak adibidez.Organismo zelulanitzetan helburua ez da zelulen iraunarazpena, indibiduoaren iraunarazpena baizik. Horregatik, ehun batzuen eta besteen ziklo zelularrak mekanismo batzuen kontrolpean daude, zelulak organismoari bere osotasunean komeni zaion erritmoaren arabera zati daitezen.

Zikloaren kontrol puntuak

Zikloaren erregulaziorako puntu batzuk ezagutzen dira: G1-etik S-ra artekoa bata (murrizketapuntua izenekoa), G2 aldikoa bestea (M-an sartzeko) eta M-an dagoena azkena. Etapa batetik besterako iragatea puntu horietan sintetizatzen diren proteina batzuen presentziaren menpe dago, garrantzitsuenak ziklinak dira, eta hauen mende dauden kinasak; beraz, nukleotik zuzentzen da kontrola.

Zelulek murrizketa puntua gainditu ondoren, zikloaren gainerako faseak egin behar dituzte ezinbestean,eta, horren ondoren zatitu egiten dira.
Zelula murrizketa puntutik igarotzea zelulak kanpotik edo barrutik jasotzen dituen seinale batzuen mende dago.

G1 murrizketa puntuan gertatzen den kontrola garrantzitsuena dela dirudi. Zelulak tamaina aproposa du? alegia, erlazio nukleoplasmatikoa egokia da? Egokia al da ingurunea? Orduan tranakripzio faktoreak aktibatzen dira nukleoan, zeintzuk DNA-ren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Que son las ETA
  • Las ETA
  • La Eta
  • ETA
  • La Eta
  • La eta
  • Que Es Eta
  • Caso ziklos

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS