Bizkaia Esnea

Páginas: 5 (1117 palabras) Publicado: 24 de octubre de 2012
BIZKAIA ESNEA KOOPERATIBA: ZURIA ETA BOTILAN
PRODUKTUA, ZERBITZUAK ETA MARKA ESTRATEGIAK
Bizkaia Esnea Kooperatibaren produktu nagusia produzitzen eta saltzen duen baserri bizkaitarretatik datorren behi esne freskoa da; eta produktu honen gainean aplikatzen du bere marka estrategia. Kontsumo produktu batez hitz egiten ari gara, produktuari estuki lotuta dauden atributuak kalitatea,ezaugarriak eta diseinua dira.
Kooperatiba honek bere produktu nagusiari izena emateko enpresaren izen berbera hartu du eta aldi berean, erabiltzen duen logotipoa bi baserritarren buruaren itxura da. Horrez gain, markaren izena laburra, sinplea, ezagutzeko erraza, originala eta aurkezpen baten aurrean bezeroak erraz ikustekoa da. Baita ere, esan dezakegu tipografiaz aritzean, kolore eta sinboloekinjolastu egiten duela, hau da, baserrien eta hauen inguruko irudiak eta koloreak erabiliz.
Ontzi estrategiari buruz hitz eginez gero, ontzi bakarraren estrategia erabiltzen du, hau da, ontzi bakarra erabiltzen du bere produktu guztientzat. Ontzi bakoitzak ezaugarriak argiak eta osoak ematen ditu, edukiera, osagaiak, etab.

PRODUKTUEI BURUZKO EZAUGARRIAK
Produktu honen produktu zorroa nahikoezberdina da beste produktu batzuekin eta beste enpresa batzuekin konparatuz, hau da, produktu bakarra du, esnea bakarrik saltzen du eta horretara bakarrik mugatzen da bere zorroa.
Enpresa honen produktu liderra definitzen da bere esnea, mozkin handienak ematen dizkion produktua bilakatuz. Aldi berean,produktu taktiko bezala ere jokatzen duela aipa dezakegu, lehiakideen merkatuan sartu eta bezeroaklapurtuz eta lehiakideei bere egoera oztopatuz haiena hobetuz.
Produktuek, gizaki guztiek bezala, bizi ziklo bat izaten dute eta hau 5 fasez dago osatuta, garapenetik hasita gainbeherara arte, hazkunde fase batetik pasatuz. Produktua garapen fasean hasten da eta honen helburua heldutasun maila batetara iristea da, hau da, enpresaren sarrera handienak lortzea produktuarekin.
Baina enpresarigainbehera fasera pasatzea ere tokatu zitzaion, hots, produktua produzitzeak eta saltzeak suposatzen zituen kostuak nahikoa altuak zirenez, enpresa produktua bideragarria zen ala ez analizatzen hasi zen, preziotik hasita.

PREZIOAK ZEHAZTEKO FAKTORE ETA IKUSPEGIAK
Prezioa, enpresaren errentagarritasuna ikusteko aparte, produktu batengatik kobratutako diru kantitatea da, produktu bat erositakoanordaintzen duguna.
Prezioa zehazterakoan, faktore batzuen arabera egiten da, barne eta kanpo faktoreak. Hauen barruan enpresaren marketin helburuak, kostuak, estrategiak eta antolaketa kontuan hartu behar dira. Baina horretarako produktuaren estrategiak aukeratuta egon behar dute eta aldi berean bere posizionamendua ere zehazturik egonik. Kanpo faktoreen artean aipatzekotan, merkatua, lehiakideaketa ingurua aurkitzen dira, hobeto esanda, benchmarking delakoa.
Faktoreak aipatuz, Bizkaia Esnearen lehiakideen artean Asturiana, Kaiku, Pascual, etab. daude eta hauekin borrokatu beharra du bere produktua saltzeko. Inguruari dagokionez, posizionamenduak bere zeresana dauka eta Bizkaia Esnea Bizkaian produzitzen denez, Bizkaian bakarrik da ezaguna eta ondorioz mugatua dauka bere merkatua.PREZIO ESTRATEGIAK
Prezio estrategien artean produktuari etekin handiena atera beharra dago eta horretarako enpresa bakoitzak prezio estrategia desberdina erabiltzen du. Bizkaia Esnearen kasuan, prezio desberdinekin jokatzen du, hau da, produzitutako esneak prezio bat dauka, saltzerako orduan beste bat eta horrela denbora osoan. Adibidez, lehen litro bat esne produzitzea 0,42 eta 0,47 euro arteanzegoen eta ondorioz litro bat esne saltzea 0,26 eurotan zegoen; gaur egun, ordea, litro bat esne erosteko 0,30 euro ordaindu beharra dago. Aldi berean, litro bat esne produzitzean sortutako kostuak bataz bestekoz 0,37 eurokoak dira.
Formula berriarekin euro 1ean saltzen dute esnea vending-eko makinetan, zeinetara kontsumitzaileak darama bere ontzia, eta 1´10 eurotan saltoki txikietan (ontzia...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • esne
  • Población Bizkaia
  • El Cinturon de Hierro en Bizkaia
  • Comercio Textil Bizkaia
  • Txakoli de bizkaia
  • Extraescolares Bizkaia
  • Análisis Dafo De Las Agencias De Publicidad De Bizkaia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS