Espainiako Hezkuntza Sistema

Páginas: 25 (6005 palabras) Publicado: 29 de octubre de 2012
Espainian gaur egun indarrean dagoen hezkuntza sistema, Hezkuntzaren Lege Organikoan (LOE) oinarrituta dago, eta 2006. urteko maiatzean onartu zen. Lege honek, hezkuntza sistemaren egitura eta antolakuntza arautzen du. Lege honetan Konstituzioan onartutako eskubide eta printzipioak errepikatzen dira, guztientzako berdina izango den kalitatezko lege berri bat defendatuz. Hezkuntzaren izaerahartzailea azpimarratzen da, tratuan berdina izatea eta diskriminaziorik gabe, egoera edozein izanda ere. LOEk hezkuntzak zerbitzu publikoa izan behar duela azpimarratzen du, eta eskola-hezkuntza guztien eskura egotea lortuz, inolako bereizketarik gabe, aukera-berdintasunarekin, erregulartasuna eta jarraitasuna bermatuz eta pixkanaka aldaketa sozialei egokituz.
Hezkuntza-sistemaren helburu nagusienak,irakaskuntzari dagokionez, ondokoetara laburbildu ditzakegu: hezkuntza-eskolako emaitzak hobetu, derrigorrezkoak ez diren zikloen eskolatze kopurua handitu, batxilergoko eta lanbide heziketako tituluak gehiagotu, bizitza osoan ikasketak sustatu,...
LOEk, derrigorrezko ikaskuntza 6-16 urte bitartean ezartzen du, derrigorrezkotasun hau, bi etapatan bereiziz: Lehen Hezkuntza (6-12) eta DerrigorrezkoBigarren Hezkuntza (12-16). Derrigorrezkotasun honetaz gain, legeak haur-hezkuntza, batxilergoa, arte-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, hizkuntzen irakaskuntza eta helduen eta urrutiko hezkuntza eskaintzen ditu.
Azpimarratzekoa da LOEk familia eta eskolaren arteko lankidetza sustatzen duela, ikasleen eta gurasoen parte-hartze eta ardura handiagoa sustatuz. Irakasleei dagokienez, Legeakhezkuntza-sistemaren ezinbestekotzat jotzen ditu eta arreta berezia eskaintzen die, etengabeko prestakuntza sustatzen du eta hasierako prestakuntza Europako Espazioko Goi-mailako gradu eta graduondoko sistemara egokitzen du. Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko, 2009/2010 ikasturtetik aurrera, unibertsitateko graduatua edukitzeaz gain, master ofizial bat ikastea beharrezkoa izango da, pedagogia etadidaktika prestakuntza egokiarekin. Bestalde, Legeak ikasleen gaitasunen inguruan diagnosi-ebaluazioak ezartzen ditu lehen hezkuntzako bigarren zikloa eta bigarren hezkuntzako bigarren zikloa amaitzerakoan.

HEZKUNTZA-SISTEMAREN ANTOLAKETA
1978ko Espainiako Konstituzioa onartu zenetik, hezkuntzak hainbat aldaketa jasan ditu. 1981Ean, Kataluniak eta Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntzan bereneskumenak garatzeko baliabide eta bitartekoak jaso zituztenetik 2000an, unibertsitatekoa ez den hezkuntzan Asturias, Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leon, Extremadura eta Murtziak jaso zutenean, erkidego guztiek unibertsitateko zein unibertsitatekoa ez den hezkuntza funtzio, zerbitzu eta baliabideak beren gain hartu dituzte.
Estatuak erabakitzen du zeintzuk diren landu beharreko konpetentziak, estatu osoanberdinak izateko, betiere konstituzioari uko egin gabe.
Autonomia Erkidegoek daukate ardura, arauak garatzeko eta hezkuntza-sistemaren oinarrizkoak ez diren elementu edo alderdiak arautzeko eskuduntza arauemaileak, baita eskualdi bakoitzeko eskuduntza exekutibo-administratiboaren sistema-kudeaketa ere, Estatuari gordeta daudenak izan ezik. Udalerriek ikastetxe publikoen sorkuntzan, eraikuntzan,mantentzean eta ekintza edo zerbitzu osagarrietan Hezkuntza-Administrazioekin lankidetzan jarduten dute.
Autonomia Erkidego bakoitzean, Estatuko Administrazioak gaitasun betearazlea duen organoa du, estatukoak esklusiboki diren hezkuntza-eskuduntzak garatzeko. Organo hori Goreneko Ikuskaritza da. Ministerioak Hezkuntza-Administrazio gisa jarduten du Ceuta eta Melillako hiri autonomoetan. AutonomiaErkidego bakoitzak bere Hezkuntza-Administrazio eredua osatu du. Batzuetan saila da eta besteetan departamentua, beren gain hartu dituzten funtzioen eta dagozkien estatutuengatik jaso dituzten zerbitzuen arabera.

HEZKUNTA SISTEMAREN HELBURUAK ETA OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
LOE-ren helburu nagusiena, bizitza harmoniko eta integratu bat lortzea da; lana, kultura, aisialdia, osasuna, naturarekiko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Frantziako Hezkuntza Sistema
  • Hezkuntza Komunitatea
  • Hezkuntza bereziaren oinarri pedagogikoak
  • Hezkuntza proiektua
  • Espazioa Hezkuntzan
  • Espainiako Ekonomia Eta Politika Ekonomikoa Xx.Mendea
  • Hezkuntza alorrean ditudan kezkak eta hauen konponbideak
  • Sistema De Sistema

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS