Hezkuntza alorrean ditudan kezkak eta hauen konponbideak

Páginas: 5 (1067 palabras) Publicado: 4 de marzo de 2012
Hezkuntza alorrean ditudan kezkak eta hauen konponbide posibleak

1. Hausnarketa pertsonala

Haur bat jaio eta bere lehenengo urteetan harentzat garrantzia duen bakarra gurasoak edo legezko tutoreak diren bezala, hurrengo urteetan, hau da, eskolan hasi eta lehen hezkuntza bukatzen duten arte (12 urte) gutxi gora behera eskolak ere eragin handia izaten du haien bizitzeko eta pentsatzekomoduan.

Hasieran, irakasleak, gurasoekin batera, umeen ereduak izaten dira eta, hori horrela izanik, irakasleek betetzen duten funtzioa ezagutzak irakasteaz baino harago doa. Irakasleak gogor aritu behar dira balore moralak erakusten eta ikasgelan harreman onak egon daitezen saiatzen.

Umeak eskolan haien adineko pertsonekin elkartzen hasten dira eta ikaskideek bata bestearekikoduten influentzia oso handia izaten da, bata bestearen eredu bihurtzen baitira. Hori dela eta, haur bat beste batengatik baztertua izanez gero oso erraza izango litzateke besteek ere baztertzea.

Horrela bada, hezkuntza eremuak kezka asko sortarazten badizkit ere, gehien kezkatzen nauena eskola-jazarpena edo bullinga eta bazterketa da. Honen arrazoi garrantzitsuenetakoa oso gertutik biziizana da, izan ere, nire inguruan bi irakasle eta hainbat ikaskide izan dira erasotuak, baita nire ahizpa ere, gorra izateagatik. Azken kasu hau izan da gehien kontzientziatu nauena, ahizpa txikia baztertua eta sufritzen ikusteak asko eragin baitzidan.

Alde batetik, eskola-jazarpena, egun nonahi ikusten dugun, ikasle batek bere eskolan beste ikasle-talde baten eskutik jasaten duenetengabeko eraso-egoera da. Eraso horiek psikologikoak (irainak, txantxak...) edota fisikoak (kolpeak) izan litezke. Erasotua erasotzaileen botereari aurre egin ezean mendekotasun-egoera batera heltzen da eta honek ondorio larriak ekar ditzake. Haur erasotuak stressa, estutasuna, beldurra eta depresioa jasaten dituzte eta kasu batzuetan suizidatu ere egin dira.

Eskola-jazarpena, beraz, ez datxantxetan aritzeko gauza. Askotan bulling egiten diote haurren bati eta guraso eta irakasleek jaramonik ez diote egiten, egun batzuetan izandako liskarra delakoan. Horrelakoetan, irakasle edo gurasoak azkar konturatu ezean, ondorioak oso larriak izan litezke.

Badira kontrako kasuak ere, non gurasoak izaten diren liskar batengatik haien seme-alaba eskola-jazarpena jasaten ari dela esatendutenak. Kasu honetan, gehienetan jarraitzen den prozedura salaketa horren inguruko behaketa izaten da. Irakasle zein zuzendaritza-taldeak ikasle hura eta bere ikaskideekin duen harremana behatzen dute eta eskola-jazarpena gertatzen ari dela ziurtatzen badute edota horren usteak badituzte salatu egingo dute eta eskola-ikuskatzaileak eramango du kasua.

Gehienetan gurasoen salaketak faltsuakizan ohi dira, izan ere, gurasoek ez dute eskolan gertatzen dena ikusten eta irakasleen lana da eskola-jazarpenik ematen ez dela kontrolatzea. Salaketak faltsuak badira ere, haur asko beldurturik erasotua omen den haur horrengana hurbiltzen dira eta erasotzailea omen den beste haurrarengatik urruntzen haien errugabetasuna erakutsi nahian. Horrela, erasotzailea omen zena erasotua izatera pasatzenda.

Bestetik, bazterketa dugu. Bazterketa kasu askotan eskola-jazarpenarekin batera joaten da. Arrazoi asko direla medio izan badaiteke ere, eskola-jazarpena bezala, gehienetan haur bat bere fisikoagatik (potoloa izateagatik, betaurrekoak eramateagatik...) edota gaixotasunen bat izateagatik (gorra izateagatik, Down-en sindromea izateagatik...) izaten da baztertua. Baztertua den haurrakjasan ditzakeen ondorioak eskola-jazarpenaren oso antzekoak izan litezke.

Gaur egun, oso entzuna den gaia dugu hau eta ezin dugu ahaztu eskola-jazarpena ikasleez gain, irakasleek ere jasaten dutela. Irakasle horiek jasaten dituzten erasoak ikasleei egiten dizkietenaren antzekoak izan ohi dira eta askotan haien lana utzi beharrean aurkitzen dira arazo psikologikoak izaten baitituzte.

2....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Ijitoak eta hezkuntza
  • Que son las ETA
  • Las ETA
  • La Eta
  • ETA
  • La Eta
  • La eta
  • Que Es Eta

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS