Mundu

Páginas: 10 (2495 palabras) Publicado: 22 de octubre de 2012
Unibertsoa

Naroa Adán
Andoni Dominguez
Beatriz García
Urko Ipiña
Kerman Rengel

UNIBERTSOAREN SORRERA

BIG BANG-a

Unibertsoaren sorrera azaltzen duen teoriarik ezagunena Big Bang-a da. Fisikako kosmologian, Big Bang Teoria edo leherketa handiaren teoria unibertsoaren sorrera eta bere garapena espazio-denborako singularitate baten bitartez azaltzen saiatzen den eredu zientifiko batda. Unibertsoa gero eta zabalagoa denez, hasieran unibertso osoa puntu batean batuta zegoela pentsatzen da. Denbora-espazio batasun batetik abiatuta leherketa moduko bat egon zen hasieran eta unibertsoko materia eta energia guztia elkarrengandik aldentzen hasi zen eta aldentzen ari zen heinean hozten.

Hasieran teoriaren kontra zegoen erdeinuz sortutako izendapenarekin, Big Bang izenxelebrearekin deitu zioten teoriari, eta teoriari kontra egiteko asmatutako goitizena izen estandarra bihurtu zen laster.

Eredu zientifiko hori sortu zenetik gero eta indartuago suertatu da egindako aurreikuspenak baieztatu diren heinean eta sortzen ziren problemei aurre egiten zitzaion heinean. Gaur egun, teoria horri jarraiki, eta neurketa askoren ostean, unibertsoaren "jaiotza" duela 13.700 milioi baturte gertatu zela kalkulatzen da.

Kosmologoek hiru aukera proposatzen dituzte unibertsoaren etorkizunerako:

A) Unibertsoa zabaltzen jarraitzen bada, puntu batera helduko litzateke zeinetan txikitzen hasiko lirateke. Horrela, dentsoagoa eta beroagoa bihurtuko litzateke, eta azkenean, Big Bang-a baino lehenago zuen egoerara itzuliko litzateke. Honi Big Crunch deritzo.

Badago beste teoriabat, Big Bounce-a. Honen arabera, Big Crunch-a eta gero, beste Big Bang bat gertatuko litzateke, horrela, unibertso kulunkaria sortuz. Baina teoria hau ez da oso egonkorra termodinamikaren bigarren legea (sistema isolatu baten entropia beti handiagotu egiten da balio maximo bat arte) ez duelako betetzen.





B) Beste teoriak dio unibertsoa ez dela inoiz zabaltzen bukatuko, baina gero etaastiroago zabalduko litzateke, horrela gero eta dentsitate gutxiago edukiz. Bere tenperatura gero eta txikiagoa izango litzateke, zero absolutura hurbilduz (0 K edo -273,15° C, eduki daitekeen tenperaturarik baxuena). Zulo beltzak desagertuko lirateke eta unibertsoaren entropia handituko litzateke unibertsotik energiarik ateratzea ezinezkoa izango litzatekeen puntu bateraino. Honi heriotzatermikoa deitzen zaio. Are gehiago, protoien deskonposaketa existitzen bada, prozesu honek hidrogenoa desagerrarazi egingo luke, erradiazioa sortuz. Honi Big Freeze esaten zaio.

Azkenean, azeleratzen den unibertso
batean, galaxia guztiak elkar aldentzen dira
argiaren abiaduran; geroago izar guztiak,
gero partikula elemental guztiak,
unibertsoa guztiz laua bihurtu arte.

Azeleratzen denunibertsoaren etorkizuna

C) Energia ilunaren teoria batzuk diote unibertsoa zabaltzearen ondorioz galaxiak eta galaxien kumuluak apurtuko liratekeela. Honi Big Rip esaten zaio.

INFLAZIO-TEORIA

Alan Guth eta Adrei Lindek proposatu zuten 80. hamarkadan. Grabitazio eremu indartsuetan oinarritzen da, zulo beltz baten inguruan daudenak bezala. Honen arabera, gure unibertsoa sortu baino lehen, ezzegoen ezer, bakarrik dentsitate amaigabeko puntu bat. Puntu honetan, materia, enegia, espazioa eta denbora kontzentratzen ziren. Teoria honen arabera, Big Bang-a sustatu zuena oso denbora gutxi iraun zuen inflazio-indar bat izan zen.


EGUZKI SISTEMA

ZER DA UNIBERTSOA?

Ezagutzen de unibertsoa 100,000 milio galaxia ingurui ditu. Horietako batean Eguzki-Sistema dago eta izena ematen dionizarra ere bai, Eguzkia. Eguzkiaren inguruan bederatzi planeta biraka daude. Gure eguzki sisteman 71 astroz osatuta dago, 71 astro horietatik 9 planeta, orain zortzi ikerketen ondorioz jakin izan dute pluton ez dela planeta bat, eguzkiaren inguruan biraka grabitatearen ondorioz eta 61 satelite daude gure galaxian. Galaxian izarrarik garrantzitsuena eguzkia da beste izarretan bezala aldaketa...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Lehen Mundu Gerra
  • Lehen Mundu Gerra
  • I Mundu Gerra (Dbh 4. Maila)

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS