Platon

Páginas: 25 (6142 palabras) Publicado: 28 de febrero de 2013
ASKATASUNA BHI
FILOSOFIA DEPARTAMENTUA
FILOSOFIAREN HISTORIA

PLATON

ESKEMA
a. Testuingurua
i. Datu biografikoak eta lan garrantzitsuenak
ii. Testuinguru Historikoa
iii. Testuinguru Filosofikoa: Filosofiaren sorrera. Antzinako
Filosofia. Sokrates. Eragin nagusiak Platonengan
b. Platonen Filosofia
i. Errealitatearen teoria
ii. Filosofia praktikoa
c. Testua: Haitzuloko mitoa.Politeia, Bilbo: Klasikoak, 1.993, orr. 703733
A TESTUINGURUA
DATU BIOGRAFIKOAK ETA LAN GARRANTZITSUENAK
Atenasen jaio zen Platon k.a. 427. urtean eta bertan hil zen k.a. 347.an.
Sokratesen ikaslerik ospetsuena, bere lehenengo idazlanetan ez da ondo bereizten nor
den maisua eta nor ikaslea, Sokratesek ez baitzuen deus ere idatzirik utzi.
Platon, familia aristokratikoan jaiotakoa dugu, Periklesendemokrazian bizi
izan zelarik. Baldintza hauek Platonen bizitza eta filosofia eragingo dituzte, politikaren
zale amorratua izan zen gure filosofoa, eta sistema politiko hoberena aurkitzeko asmoan
mugitu zen. Asmo honekin bidai asko egin zituen Platonek, beste sistema politikoak
ezagutzearren, eta berak asmatutakoa praktikan jartzeko gogoan Sirakusan aritu zen
behin baino gehiagotan, lekuhonetatik hainbat aldiz porrot egina ospa egin behar izan
zuelarik.

1

ASKATASUNA BHI
FILOSOFIA DEPARTAMENTUA
FILOSOFIAREN HISTORIA

Bidai eta saiakuntza hauek egin ondoren Atenasera itzuli zen eta hor bere eskola
ezarri zuen "Akademia" izen. Akademia eskola platonikotzat ezagutua izan zen
mendeetan zehar. Eskola honetako ikasleen artean famatuena Aristoteles dugu, baina
ikaslea,denborarekin, bere maisuaren ideiengandik urrundu egin zen eta bere eskola
propioa fundatu zuen.
Platonen pentsamendua hiru alditan banatzen ohi da eta zatiketa honen arabera
bere idazlanak taldekatzen dira, ugari eta sakonak izaten direlarik, hemen
garrantzitsuenak besterik ez ditugu aipatzen:


Lehenbiziko aldia: Platon gaztea edo aldi sokratikoa: Sokratesen apologia,
Ion, Kriton, eta Gorgias.Hemen, Sokratesen pentsamendua agertzen da
batez ere, oraindik Platonen jatorrizko teoriak ez dira agertu.



Bigarren aldia: Platon heldua edo jatorra. Hemen Ideien Teoria eta Estatu
hobezinaren teoria agertzen dira. Idazlan nagusienak hauek dira: Oturuntza
(El Banquete), Faidon (el Fedon), Errepublika (La Republica o el Estado,
grekoz Politeia).



Hirugarren aldia: Platon zaharra.Politika arloan porrota jaso ondoren,
kosmosari buruz hitz egiten hasten da eta presokratikoengana jotzen du.
Idazlanak: Teeteto, Parmenides, Timaio (El Timeo).

Platonen idazlan gehienak elkarrizketa moduan idatzita daude Sokrates guztien
protagonista izanik. Platonek bere maisuaren ahotsean bere ideiak jartzen ditu,
horregatik, eta batez ere lehengo aldian, oso zaila da jakitea norena denpentsamendua.
Sokratesen solaskideak normalean ikasleak dira, eta batzuetan , dialogo gogorrak egiteko
asmoan, sofistak dira Sokratesen aurka jotzen dutenak, hemen sofistikarekin zegoen
gatazka argi eta garbi utziz. Platonen idazlanetako beste ezaugarri bat hau da: askotan
gauzak azaltzeko mito edo metaforak erabiltzen ditu, jainko eta jainkosak erabiliz ere.
Platonen ustez, mitologiakomundu jainkotiarrak ideien mundu perfektua adierazten du,
eta Greziako mitologia behin eta berriro azaltzen da bere obretan.
TESTUINGURU HISTORIKOA
K.a. VI mendearen inguruan Grezia Mediterraneoko potentzia nagusia zen. Itsas
ertzetako lurralde gehienak kolonizatu egin zituen, eta bere eragina ekonomiko eta
politikoa oso handia zen. Hirietan, eta industri eskulangileari esker, biztanleria ugaribiltzen hasi zen. Nobleziak egoera ekonomiko garai bat lortu zuen eta, hori dela eta, artea
eta pentsamenduari ekiteko aukera zuten, bizitza kulturala aberasten zelarik. Jonia
Greziako kolonia garrantzitsu bat zen eta herrialde honetako ezaugarri berezi bat
nabarmendu beharra dugu: toki ezberdinetako jendea biltzeko gune geografiko aproposa
da. Erlijio eta kultur ezberdinetako pertsonak han...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • platon

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS