Delirio de nueva york

Páginas: 10 (2390 palabras) Publicado: 6 de enero de 2012
Eneko Saez de Lafuente Diez de Ulzurrun

ESTETIKA ETA KONPOSIZIOA_2011-12

laburpen kritikoa DELIRIO DE NUEVA YORK, un manifiesto retroactivo para Manhattan. REM KOOLHAAS
1_Historiaurrea Kontutan izan beharreko lehen gauza, Estatu Batuetako ia edozein hiri edo ingururi buruz hitz egiterakoan, Kolon heldu baino lehenagoko garai bat egon zela da. Izan ere, askotan Amerikako sorreraz hitzegiterakoan badirudi eraldatua izateko itxaroten zegoen landa ikutu-gabe bati buruz hitz egiten ari garela dirudi. Baina ezin dugu inolaz ahaztu “zuriak” edo europearrak heldu baino lehenagoko gizarte eta zibilizazio bat ere bazela, eta gehienetan guztiz era bidegabean trataua izan zela bertako lurretatik erabat garbituz. Beraz, esan bezala, aipatzekoa da europearrek ez dutela, bertara heltzean,aurrean haien ametsak egi bihurtzeko orri zuri bat aurkitzen nahiz eta praktikan horrela jokatu izan den. Horregatik liburuaren lehen parrafoan garapen honi buruz hitz egiterakoan, era batean aurretik esandakoarekin bat datorren gai bat jorratzen da, Manhattan eta New Yorkeko oinarri moral izango dena: aurre-existentzien suntsipena, desagerpena, basatiaren iruditzat hartuta, bide emanez etorkizunairudikatzen duen fintasun edo dotoresiari. Hortaz badirudi gizarte honek edo pentsaera honek ez duela historiarekiko eta batez ere aurretiko bizimoduarekiko inolako errespeturik. Garapena da gizarte berri honen eta sortzear dagoen herrialdearen helburu nagusia, suntsiketa eta sorreraren bidez. Esan bezala, ametsak betetzeko kontinentea izango europarrentzat Amerika, eta beraz ametsetan hasten dira,kontinente zaharrean ezinezkoak izan diren edo izango diren ideiak aurrera eramanez. Harritzekoa da, esaterako, 1672an frantziar grabatzaile batek Amsterdam Berriko irudi utopikoa marrazten duenean, nahiz eta errealidadearekin inolako loturarik izan ez, Manhattango proiektuaren funtsa marraztu izana. Azken finean bertan adierazten diren elementu guztiak europearrak dira; bakoitza bere testungurutikatera eta uharte mitiko batean kokatzen dira: dentsitateak eta konpresioak eragindako Europa utopiko batera. Marrazkia kontitente zaharreko elementu desiragarrien katalogo bat da, azkenik leku bakar batean batuak. Era honetan holandesak Manhattango irlara heltzerakoan, haien ametsetako lurraldea ikusi zuten begien aurrean eta berehala sortu zen bertan kolonia bat. Kontutan izanda haien herrialdeosoa sortutakoa dela –itasoari lur-sailak janez sortu baita- ezin dute bertako orografia beste era batean ikusi eta Holandatik daramate marraztua hiri berria nolakoa izango den, eraikitako lurraldea. 1807rako jada, irlaren zati handi bat kolonizatua izan da, eta beraz, holandarren eraikitzeko beharra jarraituz, okupazio osoa barne hartuko duen plan bat sortzea erabakitzen dute. Lau urte geroago gauregun guztiz ezaguna den marrazkia sortu dute, 12 etorbidez eta 155 kale perpendikularrez osatua: Manhattango erretikula. Hasieratik izango dute buruan lurraren aprobetzamendua, izan ere erretikula ikustean espazio libre gutxiegi dagoela eman dezake, baina kontutan izan behar da Londres edo Parisen ez bezala, hiri honek ibai bat baino askoz gehiago duela, bi


  1
 

Eneko Saez deLafuente Diez de Ulzurrun

ESTETIKA ETA KONPOSIZIOA_2011-12

aldeetara bi itsaso zati izango ditu, hiriaren osasunerako, beraz, lurraldea, hasierako unetik garestia izango eta erabilgarritasunean oinarrituko dira lehenengo momentutik. Azkenean espekulazioaz hitz egiten da bertan, lurraldearen orografiari gainjartzen zaion sare honek ez baitu topografiarekiko inolako ardurarik, eta partzela guztiakberdinak izango dira printzipioz. Horregatik berdaintasun honetatik habiatuz, partzela bakoitzak bidea aurkitu beharko du besten gainetik kokatzeko. 1850a aldera, demografia hazkundeak irla osoa betetzearen aukera posible dela ikusita, parkeak sortzeko beharra ikusten da, eta horrela sortzen da Central Park erraldoia. Baina, nahiz eta ikutu gabeko gunea eman, justo kontrakoa da. Aurretik esan...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Delirio De Nueva York
  • Resumen Delirio En Nueva York
  • Delirio de Nueva York
  • Nueva york
  • Nueva York
  • Nueva York
  • Nueva York
  • Nueva York

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS