El Mundo Sofia Euskera

Páginas: 6 (1440 palabras) Publicado: 11 de abril de 2012
El mundo de Sofia


Gizakiok betidanik izan dugu naturaren edo existentziaren inguruko galderak erantzuteko grina, edota bizitzeko eta hiltzeko modu duinena zein den jakitekoa (etika). Galdera horiek erantzuteko sortu dira erlijio, sinesmen, filosofia...ezberdinak.
Hurrengo lana historiako lehen filosofoen ingurukoa da, eta haien ideia nagusiak biltzen eta laburtzen ditu.Greziako naturaren filosofia


-Lehen filosofo hauek naturaren prozesuen inguruan interesatzen ziren, hauek mitoekin azaldu ordez; pentsamolde zientifikoa inauguratu zutela esan daiteke.
-Lehenengoek gauza guztien jatorria zen materia lehen bat existitzen zela uste zuten.

Tales
-Ura da gauza guztien jatorria, materia lehena. Baliteke horrekin esan nahi izatea bizitza mota orok uretan duelajatorria, eta hiltzean ur bilakatzen dela.
-Dena dago jainkoz betea. Baliteke honekin azaldu nahi izatea nola irtetzen diren lurraren barnetik loreak, zuhaitzak, animaliak...

Anaximandro
-Geure mundua indefinitua deitu zuen zerbaitetan jaio eta hiltzen diren munduetako bat da.
-Indefinitua ez zen substantzia ezaguna (ura, Talesek zioen bezala).

Anaximenes (K.a. 570-526)
-Airea da gauzaguztien jatorria, materia lehena. Ura, sua eta lurraren jatorria airea zen.

Parmenides (K.a. 510-470)
-Dena da betierekoa, existitzen den guztia betidanik existitu da. Ezer ez da ezerezetik sortzen, eta ezer ezin da ezerez bihurtu; ezer ez da aldatzen.
-Zentzumenen bidez mundua okerki hautematen dugu, beraz geure arrazoiaz fidatu behar gara; arrazionalista zen.

Heraklito (K.a. 540-480)
-Denadago etengabeko mugimenduan eta ezer ez da betiko; dena aldatzen da.
-Mundua kontraesanez betea dago, eta hauek beharrezkoak dira mundua existitzeko. Ongiak eta gaizkiak, goseak eta asetasunak, gaixotasunak eta osasunak...existitu behar dute eta haien artean joko etengabea egon behar da gauzak ongi ulertzeko eta baloratzeko.
-Arrazoi unibertsal bat egon behar da, naturako prozesuak zuzentzendituena, gauza guztien funtsa dena: logosa (edo jainkoa)

Enpedokles (K.a. 494-434)
-Gauzen jatorria elementu bakarra zenaren ideia ukatu zuen.Natura lau elementuz dago osatuta: lurra, ura, sua eta airea.
-Lau elementu hauek bi indarren eraginez etengabe nahasten eta banatzen dira, dena baitago haietaz osatuta, baina proportzio ezberdinean. Bi indar hauek maitasuna eta gorrotoa dira. Lehenakelementuak batzen ditu; bigarrenak, banatu.
-Geure begiak ere lau elementu hauetaz osatuta zeuden. Begietan daukagun lurrak, ikusten ditugun gauzengan dagoen lurra ikustea ahalbidetzen du, eta gauza bera gertatzen da beste elementuekin.


Anaxagoras (K.a. 500-428)
-Natura, begi hutsez ikusezinak diren pieza txikiz dago ostauta. Dena zatitu daiteke pieza txikiagoetan, baina pieza txikienetan erebadago komuna den zerbait, pieza txiki guztieek duten zerbait. Pieza horiei germen edo hazi esaten zien.
-Enpedoklesen maitasunaren antzeko indar bat zegoela uste zuen, ordena jartzea funtzio zuena. Berak izpiritu edo adimen izena eman zio indar horri.

Demokrito (K.a. 460-370)
-Teoria atomikoa sortu: dena dago atomoz osatuta, zatiezinak diren pieza batzuez.
-Atomo guztiak euren artean osoezberdinak izan behar dira, gauza ezberdinak osatu ahal izateko, baina guztiak dira betierekoak, alteraezinak eta zatiezinak.
-Gorputz bat hiltzean eta desintegratzean, gorputz hura osatzen zuten atomoak hedatu eta beste gorputz bat osatzeko erabili daitezke.
-Naturaren prozesuetan ez zuen inolako izpiritu, indar edo jainkorik eragiten; existitzen den gauza bakarra atomoak eta espazio hutsa dira;materialista zen.
-Espazio hutsean dauden atomoen mugimenduen ondrioz, geure zentzumenen bidez gauzak hautematen ditugu
-Geure arima ere atomoz osatuta dago, eta hiltzean hauek sakabanatu egiten dira; hortaz gizakion arima ez da hilezkorra.


Antzinako hiru filosofo handiak

Sokrates (K.a. 470-399)
-Ez zuen ezer idatzi. Berari buruz dakiguna bere ikasle Platonek idatzitakoari esker da....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • El mundo de sofi
  • El mundo de sofia
  • Mundo de sofia
  • El mundo de sofia
  • El Mundo De Sofia
  • el mundo de sofia
  • el mundo de sofia
  • El Mundo De Sofia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS