Frida Kahlo

Páginas: 12 (2932 palabras) Publicado: 4 de marzo de 2013
EHU-ARTEAREN HISTORIA
ABANGOARDIA ARTISTIKOAK
2012-201


BIOGRAFIA
FRIDA KAHLO, mina eta pasioa

Magdalena Carmen Frieda Kahlo Calderón, 1907an jaio zen Coayacan-en, Mexikon eta 1954ean leku berean hil zen. Margolari mexikarra, batzuen ustetan surrealista, besteen aburuz berriz, surrealismoa ez dator bat Fridarekin. Izan ere, bere pinturetan, ametsetakoa dirudien mundu hori ez da ametsbaten isla, margolariaren bizitzaren eta nahiena baizik. Horrela, bere bizitzan zehar izandako momentu ezberdinak islatuko ditu autorretratuen bitartez.
1925ean izandako autobus istripu batek bizitza osorako baldintzatuko du; arazo handiak edukiz bizkarrean, mina eta ebakuntza artean. 1928an Mexikoko Alderdi Komunistarekin bat egingo du, Diego Rivera margolaria ezagutuz; ondoren bere senarrabilakatuko zena. Zenbait bidaia egingo ditu bere izaera margolaria garatuko dutenak, Estatu Batuak-en lan egiteko aukera izango du eta New York-en bere lehendabiziko esposizioa egiteko aukera izango du. Bestalde, Paris ere ezagutuko du, surrealismo mugimenduko pintore zein poetekin bat eginez.
1943tik aurrera pintura eta eskultura klaseak emango ditu, bere ikasle esanguratsuenekin Los Fridos aldeasortuz. 1946an Pintura sari nazionala irabazi zuen.
40. hamarkadaren amaieran bere osasunak okerrera egingo du; korse-a eta gurpil-aulkia erabiltzera behartuko dute medikuek. 1953an bere lehendabiziko esposizio solitarioa egitea lortuko du. Baina urte bete beranduago, hanka gangrenadun bat anputatuko diote, hil aurretik.
Frida Khaloren bizitza eta lana markatu zituen mina aztertu beharra dagobere lanak ulertzeko, gorputzaren eta arimaren minez. Kolorez eta indarrez jositako mundu piktorikoa sortzera eraman zuen horrek. Gaztetan izandako istripuak eragindako min fisikoa, Diego Rivera senarrarekiko harremanak sortutako pairamen emozionala eta ama izateko ezgaitasun fisikoa izan ziren haren zorigaiztoak. Horiek guztiek, haurtzaroko eta gaztaroko sufrimenduekin eta haren pasiozko izaeraindartsuarekin batera, bere lana guztiz modu sentibera batean jorratzera eraman zuten.
Lo que vi en el agua o Lo que el agua me dio
URETAN IKUSI NUENA EDO URAK EMAN ZIDANA
Museum of Fine Arts, New York

1938an egindako lan hau Kahlok egindako lan sinbolikoa da. Bertan bere bizitzako gertakari ugari islatzen ditu, beste hainbat obretako elementuak batuz, modu ez erreal batetik habiatuko denbitartean. Baineran dauden bi hanka nagusitzen diren harren, obraren mezua askoz ere sakonagoa izango da, Kahlok bere bizitzaren berri emanez. Perspektiba Fridak gauzatuko luke, argiaren presentziarik ez dago eta harmoniarentzako lekurik ez dagoela dirudik.
Lan honetan artista eta ikuslea puntu berdinean kokatzen dira; bainuontziko puntu berdinetik dutelarik ikuspegia, Fridaren bizitzako pasarteezberdinak uraren gainean flotatzen daude. Kontutan hartzekoa da, Kahloren obra gehienetan ez bezala, bertan ez dagoela nagusitzen den irudirik. Baina nagusitu genitzaken irudien artean Fridaren oinak daude, eskuinekoa odoleztatua. Ziurrenik bere istripuari aipamen eginez. Konposizioaren erdian Frida ikus dezakegu bere pentsamendu zein gertakarietan itota, ahotik odola dariola. Ur gainean mantentzenda, intsektuak eta miniaturazko dantzari batek euskarri moduan duten kordel bati eskerretan. Irudi berdina Henry Ford Hospital obran agertzen da, bere emankortasun ezari erreferentzia eginez.
Koadro honetako gainontzeko irudiek beste batzuekin duten erlazioa bilatuko dugu orain. Aipatu bezala bere bildumako beste hainbat koadrotan agertzen diren elementuak bertan batu egiten ditu Fridak modubikainean, baina lotura barik;
Bainuontziaren tapoitik odol tantak isurtzen dituen zain moduko bat irteten da. Jarraian aztertuko dugun Bi Fridak (1939) obran zain horrek izango du benetako protagonismoa.
Bere oinen marrazkia bere egunerokoan aurkituko dugu, 1953ko irudi batean. Fridak Kahlok 1942tik aurrera idatzi zuen egunerokoa, gaur egun bere ikertzaileentzako iturri nagusia dena. Bertan ez...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Frida Kahlo
  • Frida kahlo
  • Frida Kahlo
  • Frida kahlo
  • Frida kahlo
  • frida kahlo
  • Frida Kahlo
  • Frida Kahlo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS