Genealogia de la moral

Páginas: 6 (1426 palabras) Publicado: 16 de mayo de 2011
PAUL ZABALEGUI
Santo Tomas Lizeoa 1.A
28

AURKIBIDEA:

1- FRIEDRICH NIETZSCHE
• biografia
• bizitzako lanaren zatiak
2- LA GENEALOGIA DE LA MORAL
• azalpena
• laburpena
3- IDAZLEAREN IKUSPEGIA GAI BATEKIKO
4- NIRE IRITZIA GAIAREKIKO
5- KLASEAN EMANDAKOAREKIN LOTURA
6- BIBLIOGRAFIA

-1-
1-FRIEDRICH NIETZSCHE

Friedrich Nietzsche 1844ko Urriaren 15ean jaio zen Röckenen,Lutzenen ondoan dagoen Alemaniaren ekialdeko herri batean. XIX. mendeko pentsalari modernoetatik influentzia handienetakoa zuena izateaz gain, filosofo, musikari, poeta eta filologoa izan zen. Bere bizitzan zehar filosofia propioa garatu zuen, izan ere, pentsamendu originala zuen, orokorrean bere erradikalismo bortitzak eraginda.

Munduan bakarrik sentitzen zen, ondoan inor ez zuelarik; horregatikbihurtu zen pentsalarietatik erradikalena eta suntsitzaileena.

Bere familia osoa jende erlijiosoz eta apaizez osaturik zegoen arren, Nietzsche guztiz anti-erlijiosoa zen eta honen inguruan egin zituen bere kritiken gehiengoa.

1858.urtean,hau da, 14 urte zituela, bere gurasoek internatu batean sartu zuten. Bertan, bere formazio zientifikoa jasotzeaz gain, jakituri humanistikoa ere lortuzuen. Gainera, latina eta greziera ikasi zituen hain gogoko omen zituen filosofo zaharrak irakurtzeko. Internatu honetan egon zen urteetan, bertako metodo pedagogikoak kritikatu zituen errebeldiaz, berak zihoenez pertsonalitate indibiduala landu ordez, “gizon masa” baten kontzeptua landu eta sortzen zutelako.
-2-
1888.urtean, psikiatriko batean sartu zuten erotu (gaixotu) zelako. Bertan bere azkenhamabi urteak pasa zituen. Hasiera batean ez bezala, denborarekin jendea eta pertsona ezagunak ezagutzeari utzi zion eta guztiz erotuta zegoela hil zen 1900. Urteko abuztuaren 25ean, Weimarren.

Nietzschek bere bizitzan idatzitako lana lau zatitan edo periodotan banatzen da:

-Periodo erromantikoa edo gaueko filosofia, non Schopenhauer eta Wagner zituen inspiraziotzat eta “El nacimiento dela tragedia en el espíritu de la música” idatzi zuen.

-Periodo positibista edo goizeko filosofia, non Voltaire hartu zuen inspiraziotzat eta “Humano, demasiado humano” idatzi zuen. Bere periodo edo garai honetan gizon askean zentratu eta gai nagusitzat hartu zuen.

-Zaratrustari mezua edo eguerdiko filosofia, non bere pentsamenduaren gailurrera iritsi zen eta “Así habló Zaratrusta”idatzi zuen. Garai honetan, berriz, betiko itzulpenean (eterno retorno) zentratu zen.

-Periodo kritikoa edo arratseko filosofia, non Nietzschek fase kritiko eta negatibo bat jasan zuen eta erlijioaren, filosofiaren eta moralaren aurka egin zuen.
-3-
Momentu honetan idatzi zuen “La Genealogía de la Moral” jarraian aurkeztuko dudan liburua.

2-LA GENEALOGIA DE LA MORAL

La Genealogía de laMoral izeneko Nietzscheren liburu hau 1887.urtean idatzia izan zen, hau da, psikiatrikora sartu baino urte bat lehenago, Leipzigen.

Hala ere, nik, filosofiako lan hau egiteko ez dut liburu hori erabili, ehundaka urte pasa direlako geroztik; horregatik, beste edizio bateko ale bat erabili dut.

Nire edizio hau 1972an argitaratu zuen Alianza Editorial argitaletxeak . Hogei aldizberrimprimatu ondoren, 1997an, “Biblioteca del Autor” izeneko kolekzio batean sartu zuten, non beste bederatzi aldiz inprimatu den.

-4-
Nire ustez, idazle honek liburu hau idazterakoan zuen helburua ez da moralitate bat beste batekin ordezkatzea, moralitatearen balioa bera kuestionatzea baizik. Horretarako, hiru tratatutan banatua dagoen liburu honetan, behin baino gehiagotan aipatzen ditu hurrengogaiak: ohitura kristautik jasotako kontzeptu moralak zaharkituak daudela eta; jainkoa hil egin dela, hortaz, gizonak bere pentsatzeko era propioa sortu behar duela.

LA GENEALOGIA DE LA MORAL-ren laburpena:

Liburu hau, esan bezala, hiru tratatu desberdinetan banatuta dago eta hauetakobakoitzean, gai konkretu bat lantzen du Nietzschek:

• LEHENENGO TRATATUA: BUENO Y MALO / BUENO Y MALVADO...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Genealogia de la moral
  • Genealogia De La Moral
  • Genealogía de la moral
  • La genealogía de la moral
  • genealogia de la moral
  • La genealogía de la moral
  • Genealogia de la moral
  • genealogia de la moral

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS