Geologia

Páginas: 8 (1969 palabras) Publicado: 14 de noviembre de 2011
1.ATALA: LURRA GURE PLANETA
* Lurraren barne egitura ezagutzeko bideak:
* Zuzeneko metodoa : Aztertu nahi den objetuari sakonera desberdinetako zuloak egitea laginak ateratzeko.
* Zeharkako bideak: Aztertu nahi den objetuaren barnera uhinak bidaltzea, islatzen diren uhinak aztertzeko edo neurtzeko.
* Lurraren kanpoko geruza: kontinentala baino gazteagoa da.
5-10 km-koa itsasoenhondoetan, eta 35-70 km-koa kontinenteen azpian.
* Mohorovicic: Lurrazala eta goi mantuko geruzen arteko etengunea da (30 km-ko sakonera).
* Mohole: barne egitura zuzeneko metodoak erabiliz aztertzeko itsasoaren zulaketak egiteari deitzen zaio. Zulaketa lanak egiten hasi ziren, Moho etenunetik haragoko laginak biltzeko. Proiektua pikutara joan zen, arazo teknologikoak, arazo politikoaketa ekonomiak zirela bitarteko.

* Lurrikarek sorturiko uhin sismikoak:
* Metodo sismikoak: uhin sismikoak Lurraren barnean nola hedatzen diren ikertuz Lurraren egitura aztertzen dutenak.
* Lurrikaren jatorria: Lurraren barneko oreka eteten denean, lurrikara gertatzen da. Leku batean pilatuta zegoen energia askatu eta bibrazioa sortzen du. Hori gertatzen den gunetik norabide guztietanhedatzen da energia uhin sismiko eran.
* Sismografoa: lurrikarek sortutako uhin sismikoak antzemateko, lurzoruak dituen mugimenduak anplifikatu egiten ditu. Sismografoek, jasotako mugimenduen arabera marraztutako grafikoak sismogramak dira.
* P uhinak: uhin primarioak dira. Sismografoetan lehenengo jasotzen diren uhinak dira, beste guztiak baino abiadura handiagoa baitute. Eta konpresioaketa dilatazioak sortzen dituzte arroketan. Gainera, atal fluidoak zeharkatzeko gai dira.
* S uhinak: uhin sekundarioak dira. Hedapen-abiadura uhin primarioena baino txikiagoa da eta ondoren jasotzen dira sismografoetan. Gainera, gorako eta beherako mugimenduak sortzen dituzte eta ez dituzte ingurune fluidoak zeharkatzen.
* L uhinak: aurreko bi uhin moten ondorio dira. Lurrazalean baino ezdira hedatzen. Eta lurrazal dardarazten dutenak dira. Izugarrizko kalteak ere zor ditzake.
* Hedapen abiadura: uhin horiek zeharkatzen dituzten materialen araberakoa da. Sismografoetan azkenak jasotzen dira.
* Etenunea: uhin sismikoen bat-bateko abiadura-aldaketa zurruntasunean alde nabaria duten materialez osatutako bi geruzaren arteko bereizketa adierazten duen aldaketa da.

*Lurraren barne egitura:
* Eredu estatikoaren araberako geruzak:
* Lurrazala: lurraren kanpoko geruza. Bi atal ditu: azal kontinentala eta azal ozeanikoa. Azal ozeanikoa, homogeneoagoa eta gazteagoa da.
* Mantua: azalaren azpian dago, askoz ere uniformeagoa da baina desberdinak diren bi sektore ditu: goi mantua, olibinoa duena, eta behe mantua, material dentsoagoz osatua.
* Nukleoa: barnebarneko geruza. Kanpoko nukleoa, dentsitate altua du, burdina eta nikel aleazioak baititu. Eta barneko nukleoa, burdina puruz osatua ere izan daiteke.
* Eredu dinamikoaren araberako geruzak:
* Litosfera: kanpoko geruza da, lurrazala eta goi-mantuaren parte bat hartzen ditu eta geruza zurruna da. (100 km-ko sakonera).
* Astenosfera: mantuaren sakonera gutxieneko zatia da. Geruzaplastikoa da, eta arrokak urtu egiten dira gune batzuetan.
* Mesosfera: astenosferaren ondoren dago. Astenosferari ez dagokion mantuaren gainerako parteak osatutako geruza da. Nukleoa ukitzen duen gunea (D eremuan), material urtuak egon daitezke.

* Endosfera: barne-barneko geruza da, barneko nukleoa eta kanpoko nukleoa hartzen ditu. Endosferaren kanpoko aldea material urtuek osatuta dago, gunehorretan uhin batzuen transmisioa eten egiten baita.

* Arroka motak:
* Arroka magmatikoak edo igneoak: Lur barnetik datorren magma hoztean sortzen direnak. Goruntz egiteko joera du lurreko edozein zartadura aprobetxatuz.
* Bolkanikoak: lurrazaleratzen direnak. Hauen hoztea bapatekoa da eta horregatik ez dira kristalak sortzen. Adibidez: basaltoa, gabroa…
* Plutonikoak: 10km...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Geologia
  • Geologia
  • Geologia
  • Geologia
  • Geologia
  • GEOLOGIA
  • geologia
  • geologia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS