Las madres de la plaza de mayo

Páginas: 12 (2804 palabras) Publicado: 7 de junio de 2011
LAS MADRES DE LA PLAZA DE MAYO

AURKIBIDEA

SARRERA…………………………………………....................................... 2 - 3

DIKTADURA MILITARRA ARGENTINAN……............................ 3 - 6

MUGIMENDU SOZIALAREN GARAPENA………………………. 6 - 11

MUGIMENDUAREN AZALPEN TEORIKOA…………….……. 12 - 13

EZTABAIDA……………………………………………………….....................14

MATERIAL OSAGARRIA………………………………….………..….15-19BILBLIOGRAFIA………………………………………………….……….….. 20

SARRERA

Argentinako 70 eta 80ko hamarkadetako mugimendu sozialek, gehienbat aurkakotasun harreman bat izan dute Estatuarekin. Ez ziren kontsumitzaile edo produktore elkarte soilak, baizik eta polítika estatala zalantzan jartzen zuten talde sozialak, eta ondorioz krisian zegoen paradigma industrialista ere.

1976an ezarritako erregimen militarrak,adierazpenarekin , interesen kanalizazioarekin eta Estatuarenganako salaketekin amaitzeaz gain, gizartea berrantolatzeko proiektu bat jarri zuen martxan. Erregimen berria, nazioartean konpetitiboa zen kapitalismo bat indarrean ezartzearen ondorioa izan behar zen. Proiektu honen zati bat erregimenaren kontrakoak ziren pertsonen desagerketa sistematikoez osaturik zegoen, ideologikoki segurtasunnazionalaren doktrinarengatik mantendua.

Kontestu hartan Giza Eskubideak defendatzen zituzten hainbat talde sortu ziren, horien artean “las Madres de la Plaza de Mayo“. Amen lehenengo agerpena eszena publikoan 1977ko Apirilaren 30ean izan zen, gizarte zibil osoan zahar diktaduraren kontra hedatzen zen lehenengo martxa . Hamalau ama lehenengo egunean, eta geroz eta gehiago kopuru eta adoreanhandituz. Atxiloketen , jazarpenen, mehatxuen eta beraietako batzuen bahiketa eta hilketen kontrako erresistentzia bakarra zela zirudien

Amak diktaduraen legitimitatean, pozoitutako orratz baten moduan sartu ziren. Beraiek eta Giza eskubideen Mugimenduak orokorrean, gobernuari borrokara bultzatu zieten printzipio etikoak zalantzan jartzen zituzten.

Kazetaritza, protestatzen eta gehienbat aurreegiteko aukerari ateak zabaltzen zieten emakume hauengan gero eta interes gehiago jartzen joan zen. Beraien presentzia diskurtso politikoan nabaritzera iritsi zen, sinbolikoki alde batera uzten zituztelarik.

Urte luzez bildu eta gero, 1980an elkarte bat osatu zuten, eta gaurdaino, munduari gertatutako injustizia erakutsi diote. Amnesty Internationalek behin eta berriz gonbidatu dietebatzarretara.

Gaur egun ama horiek, oroimena ez dela galdu behar aldarrikatzen dute behin eta berriro, asko baitira ahaztu nahi dutenak.

1983 aldera, Maiatzeko Amen mugimendu soziala, bi adarretan banandu zen. Madres de la Plaza de Mayo alde batetik, eta Madres de la Plaza de Mayo Linea Fundadora bestetik. Lan honetan, nahiz eta biek denbora luzez helburu berdinak izan zituzten, Madres de la Plazade Mayo mugimenduaren garapena aztertuko da.

DIKTADURA MILITARRA ARGENTINAN
(1976ko Martxoaren 24a – 1983ko Abenduaren 10ª)

1976ko Martxoaren 24ean askok espero zutena gertatu zen: Isabel Perón atxilotua izan zen eta Neuquénera eraman zuten. Komandanteen Biltzarrak boterea eskuratu zuen gobernua Jorge Rafael Videlak, Almirante Eduardo Emilio Massera eta Brigadier Gral. Orlando R. Agostikosatzen zutelarik. Presidente izendatu zuten Jorge Rafael Videla . Armadak , Ejerzituak eta Aire Armadak gobernuaren etorkizuna osatuko zutela adieraziz. Honela hasi zen “ Berrantolaketa Nazionalerako Prozesua ” deiturikoa.
José Martínez de Hoz Ekonomiako Ministro izendatu zuten eta Apirilaren 2an, inflazioa geldiarazteko , espekulazioa geldiarazteko eta inbertsio atzerritarrak estimulatzekoplan baten berri eman zuen.
Epealdi honetan, zor enpresariak eta kanpo zor publiko zein pribatuak bikoiztu egin ziren. Zor Pribatua laster estatizatu zen, erregulazio estatalerako gaitasuna murriztuz.
Klima ekonomiko honekin, Junta Militarrak Estatu terrorismoa ezarri zuen. Ekintza gerrilariei aurre egin beharrean, planifikatutako proiektu bat garatu zuen herriko edozein partehartze suntsitzera...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Madres de Plaza de Mayo
  • las madres de plaza de mayo
  • madre de plazas de mayo
  • Madres De La Plaza De Mayo
  • Las madres de plaza de mayo
  • Las Madres De La Plaza De Mayo
  • Madres De Plaza De Mayo
  • MADRES DE PLAZA DE MAYO

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS