Los Girasoles Ciegos

Páginas: 3 (740 palabras) Publicado: 21 de abril de 2012
PORROTA BELDURRAREN ATZETIK


Los girasoles ciegos / Alberto Méndez / Anagrama, 2004
Generoa. Literarioa. Orrialde kopurua. 155. Salneurria. 13,00 €.

Alberto Méndez 1941. urtean Madrilen jaiozen eta bertan bizi izan zen batxilergoko ikasketak egitera Erromara joan zen arte. Izan ere, bere aita, José Mendez, poeta eta itzultzailea zen eta garai hartan Erroman FAO-rentzat lan egiten zuen.Unibertsitateko ikasketak burutu ahal izateko Madrilera itzuli zen eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen.

Méndez ezkertiarra izan zen eta 1982. urtera arte Alderdi Komunistako militante izanzen. Modu batera edo bestera, edizio munduari lotuta egon da beti, eta hau honela, besteak beste, Frankismoaren aurkako borrokan “Ciencia Nueva” editorial politikoa sortu zuen. Montena argitaletxekoexekutibo garrantzitsua ere izan zen. Gidoilari eta itzultzaile lanak ere burutu zituen.

Los girasoles ciegos Alberto Méndezen lehenengo nobela eta bakarra izan zen. Tamalez, liburua argitaratu eta 11hilabetera hil zen idazlea, 2004ko abenduan hain zuzen ere.

Narrazio-testu baten aurrean gaude, non Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteak lau istorio –lau porrot– desberdinen bidez azaltzendiren. Beraz, aztergai dugun liburua lau istorio desberdin eta independentek osatzen dute, baina, ikusiko dugunez, elkarren artean gurutzatzen dira.

Kontaketa desberdinak pertsonaien artean daudenloturei esker lotuta daude. Ondorioz, batzuen porrota beste batzuen porrotera luzatzen da, guztiak istorio bereko menderatu bilakatuz.

Lehenengo porrotean –1939 edo Si el corazón pensara dejaríade latir– Carlos Alegría kapitainaren istorioa kontatzen da. Alegría, Francoren armadako ofiziala da, eta hainbat urtetako dedikazio eta zerbitzuaren ondoren gerrari uko egitea erabakitzen du. Honenzergatiak gerra indarkeria erabiliz irabazi dela eta jende asko erail dela dira. Harrapatu eta traizioagatik kondenatzen dute, eta hainbat egun kartzelan igarotzen ditu, fusilatzen duten arte. Baina...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Los Girasoles Ciegos
  • Los girasoles ciegos
  • LOS GIRASOLES CIEGOS
  • Los Girasoles Ciegos
  • LOS GIRASOLES CIEGOS
  • Los girasoles ciegos
  • Girasoles Ciegos
  • Los Girasoles Ciegos

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS