Marx

Páginas: 8 (1865 palabras) Publicado: 20 de abril de 2010
I.FASEA:

Labur ezazu, hamar lerrotan Manifestu Komunista-ren edukia.

Marx et Engels-en Manifestu Komunistan industria garapenaren ondorioz bi klaseen arteko antagonismoez aritzen dira, etengabeko borrokan daudenak eta historiaren garapenaren fruitu direnak.

Burgesia sistema feudalarekin apurtzea lortu duen klasea da. Nahiz eta gizarte mota hori deuseztatu menpeko klasearentzat egoera ezda aldatu, hau da, proletalgoarentzat. Burgesia produkzio medioen jabe da, makina eta fabriken jabe, ondorioz proletalgoa menpe izatea lortu du langileak bizi irauteko beharrezkoa duena burgesak ematen baitio: soldata bat lanaren truke.

Egoerarekin apurtzeko Mar eta Engelsen arabera ekintza da ezinbestekoa, manifestu honen bitartez munduko proletalgoak batzea deitzen dituzte masa indartsubezala iraultza ekin dezaten.

III. Fasea

Glosario tematiko bat osatu Marx eta Engelsek erabiltzen dituzten ideia eta kontzeptu nagusiekin (gutxienez hamar kontzeptu). Azal ezazu Marx eta Engelsek kontzeptu bakoitzari ematen dioten esanahia. Zure hitzak erabili behar dituzu, noski.

-Burgesia: Produkzio bideen jabe den klasea da, baliabide honekin proletalgoaren lan indarra erosten du. Hasieransistema feudalean, burgesia behe mailako estamentuan kokatzen zen. Poliki-poliki industriaren garapenarekin indarra eta dirua irabazten joan zen, sistema horretako produkzio baliabide guztiak zaharkiturik geratuz eta estamentu izatetik klase nagusi bat izatera igaro zen denbora gutxian. Orain burgesia, zapaldua izan ondoren zapaltzaile bihurtu da bere menpe proletalgoa duelarik.

-Proletalgoa:Gizarte kapitalistaren oinarrizko klasea da. Jabetza pribaturik eta produkzio baliabiderik ez dutenek osatzen duten klasea da proletalgoa, hauek soilik beraien lan indarra dute; gainera hau saltzen dute soldata minimo baten truke, bizi irauteko minimo den soldata baten truke. Produkzio prozesuaren ikuspuntutik, aberastasun sozialaren ekoizle dira, proletalgoa gabe industria ez baitzen aurreraeramango ondorioz burgesia ez ze aberastuko, beraz elkar loturik daude, etengabeko borroka batean. Proletalgoa egoera honetatik askatzeko, masa bezala jokatu behar du; nazio guztietako langileak batu beharko dira ekintza egiteko: iraultza.

-Kapitala: Produkzio medioen multzoa da. Kapitalean dirua ere sartu daiteke, honekin nagusiak langileen lan indarra erosten baitu. Etekina ematen duen elementubakarra kapitala da, beste jabetza mota bat da eta soldatapeko langilearen esplotazioa indartzen duena. Kapitala produktu kolektiboa da, martxan jartzeko indibiduo askoen elkarlanarekin soilik da beharrezkoa. Beraz, kapitala ez da jabetza pertsonala baizik eta potentzia sozial bat.

-Klasea: Burgesia eta proletalgoa bi klase bezala definitzen dira, bata bestearen menpe daudenak. Beraz klasea,gizaki talde handia da, bertan pertsonak dutenaren arabera eta sisteman duten tokiaren arabera desberdinduko dira. Baita ere kontuan hartuko dira, produkzio medioekin duten harremana.

-Komunismoa: Ondasun komuntasunean oinarritzen den antolakuntza sozio-politikoari ematen zaion izena da komunismoa. Jabetza pribatua eta klaseen arteko desberdintasuna baztertzen ditu komunismoak. Marxen ustez,historian zehar eman diren gertakizunak eta ematen ari direnak klase sozialen desagerpenerantz gerturatzen digute eta komunismoaren ezarpeneratz zuzendurik daude.

-Indar produktiboak: Gizakiek lanerako edo produkziorako dituzten ahalmenak dira indar produktiboak. Gizakiek dituzten ahalmen intelektualak vaina batez ere fisikoak. Lanare prozesuan hartzen dute parte.

-Klase borroka: Historiarenmotorra da. Klaseak etengabeko borrokan daude, proletalgoa duen menpekotasuna apurtu nahi du behin betiko eta burgesiak ez dio utziko, bere eskuetan dagoen guztia egingo du menpekoak ez askatzeko, hauek gabe bere sistema ez duelako funtzionatuko.

-Masa: Proletalgoak osatzen du, ezinbestekoa baldintza da klase hau masa bezala funtzionatzea denon indarrak baturik burgesia baino askoz handiagoak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Marx
  • marx
  • marx
  • marx
  • marx
  • marx
  • marx
  • Marx

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS