Monitora de tiempo libre

Páginas: 18 (4259 palabras) Publicado: 26 de agosto de 2010
BAI MUNDU BERRIA

Aldous L. Huxley

Lanaren egilea: Estitxu Cabezón
Gela: 1P
Entregatze data: 2010/04/12
1- Egilearen aipamen laburra
Aldous Leonard Huxley (1894-1963) idazle anarkista ingeles bat zen, Amerikako Estatu Batuetara emigratu zena. Mota anitzetako nobelengatik da ezaguna, baina istorio motzak, poesia, bidai liburuak eta pelikulak egiteko istorioak eta abar baita ereegin zituen. Eleberri horien bitartez, Huxleyk rol sozialen, arauen eta idealen kritikoaren papera hartu zuen. Parapsikologia eta filosofia mistikoa bezalako gai espiritualetan interesatu zen. Bere bizitzaren amaieran pentsamendu modernoaren nagusitzat zuten denek.

2- Eleberriaren laburpena eta gizartearen antolamendua
Eleberri hau etorkizuneko ikuspegi posible bat kontatzen du. Hasieranazaltzen dute nolakoa den gizarte berri hori, eta gurearekiko gauza asko aldatu dira. Ez diote gizabanakoari garrantzirik ematen, gizarte osoari baizik. Forden pentsaera jarraitzen dute, eta Ford delako hori jainko bat izango balitz bezala miresten dute, bera izan zelako, nolabait, bere bizimodu eta pentsaera hori sortu zituena. Gizarte honen gauzarik garrantzitsuena da denak pozik bizitzea eginbehar dutenarekin, inor ez egotea deseroso bere lanpostu eta bizitzarekin.

Hori hala izateko, pertsona bakoitza sintetikoki egiten dute, obulu fekundatu bakoitzetik beste asko ateraz eta horrela itxura berdineko hainbat gizaki izateko. Enbrioiak diren bitartean akondizionatu edo girotu egiten dituzte bere heldutasuneko bizitza eta tokia maitatzeko. Hauetako asko beste batzuk bainogutxiago garatzen uzten zituzten, lan gogorragoak eta aspergarriagoak egiteko. Horrela, nahiz eta garatuenentzat lan horiek mesprezagarriak izan, besteek ez dute hainbesterainoko bere buruarekiko kontzientzia horretaz jabetzeko.

Beste alde batetik, gizarte honetan ez dago guk gaur egun ezagutzen dugun familia, ezta sentimendurik ere. Beraiek egin behar duten bakarra bere lanorduak betetzeaeta jendearekin erlazionatzea da. Hauekin ez dute inolako lotura indartsurik, eta gaizki ikusten dute norbait pertsona batetaz maitemintzea. Hala ere, gaizki edo triste sentitzen badira, soma izeneko pastilla batzuk hartu eta dena konponduta, hauek poztasuna eta gaztetasuna ematen dizutelako. Gainera, zientzia hain dago aurreratuta non ez duten inolako zailtasunik ezer egiteko, ia denaautomatizatua dagoelako.
Guzti hori kontuan izanda, liburu honek pertsonai batzuen istorioak kontatzen ditu, haien artean lotuta daudenak. Hasieran, Henry Foster eta beste batzuk ikasle talde bati gizakien kreazio artifiziala irakasten diete gainetik, baita lehen azaldu dudan gizartearen antolamendua. Henry Leninarekin dago ateratzen, neska eder eta etorkizun onekoa, baina aldi berean beste neskabatzuk ere ikusten ditu, bere gizartean onartzen den bezala. Lenina ez dago oso pozik bikote asko edukitzeko arauarekin, baina bere lagunak Fannyk konbentzitu egiten du. Hortaz, Bernard Marxen astebururako gonbidapena onartuko du. Bernard maila gorenetarikoa dela suposatzen da, orain arte ikusi ditugun pertsonaiak bezala, baina itxura itsusia du, baxua, eta gainera ez du soma hartzea gogoko eta ezdu inorekin erlazio onik. Guztiek sorbalda gainetik begiratzen dute bera enbrioia zenean bere odol artifizialean alkohola bota zutenaren zurrumurrua dagoelako, eta horregatik dela hain itsusia eta maila baxuenen antzekoa. Gainera, bere kooperatzeko nahi ezagatik Islandiako irlara bidali nahi du zuzendariak, hor inori molestatuko ez diolako bere bakardadean. Hala ere, berak badu lagun bat, Watson,gauza guztietan bikaina dena baina, Marxek bezala, ez duela bere gizartea oso gustuko.

Hortaz, esan bezala, Leninak Bernarden gonbitea onartu eta biak doaz Basatien Erreserba ezagunera, jende gutxik ikusteko aukera duena. Bertan benetako gizakiak daude, familia dutenak eta zibilizazio atzeratu batean bizi direnak, Amazonaseko gaur egungo indigenen moduan. Tribu bat da, eta garai...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Memoria Monitor Tiempo Libre
  • Proyecto monitor tiempo libre
  • Proyecto Monitor De Tiempo Libre
  • Monitor Tiempo libre
  • Preyecto Monitor De Tiempo Libre
  • Monitor Tiempo Libre Proyecto
  • Monitor Tiempo Libre
  • memoria practicas monitor tiempo libre

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS