Reaccion entre tiosulfato y acido clorhidrico

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 9 (2235 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 15 de noviembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
1. Praktikaren txostena

Ane Valentín Madariaga
Kimika 31

TIOSULFATOAREN ETA AZIDO KLORHIDRIKOAREN ARTEKO ERREAKZIOAREN ZINETIKA. TENPERATURAREN ERAGINA.

HELBURUA

Praktika honen helburua Na2S2O3 + 2HCl H2SO3 + S + 2NaCl erreakzioaren ordena determinatzea da eta tenperaturaren eragina aztertzea da, ondoren, erreakzioaren aktibazio-energia determinatu ahal izateko.TRESNERIA

Tentengailua (x1): laborategiko materialak eusteko erabiltzen da eta kasu honetan, buretak eusteko erabili ditugu.

Saiodiak (x2: 1 handia, 1 arrunta): disoluzioen transferentziarako erabiltzen den materiala da, beirazkoa dena. Kasu honetan, handian sodio tiosulfatoa eta txikian azido klorhidrikoa sartu ditugu.

Termometroa (x1): edozein kasutan tenperatura kontuan hartzeabeharrezkoa denean erabiltzen den tresna da, izenak berak adierazten duen bezala, tenperatura neurtzeko.

250 cm3-ko prezipitatu-ontzia (x1): saiodiak bezala, disoluzioak transferitzeko erabiltzen den beirazko ontzia da.

Urezko bainu termostatikoa (x1, 45ºC): orokorrean, prezipitatu-ontzi bateko disoluzioa nahi den tenperaturan berotzeko erabiltzen den tresna da, “maria bainua” erabiliz, alegia.Kronometroa (x1): denbora tarteak (∆t ) neurtzeko erabiltzen den tresna da.

Bureta (x3, mahaiaren alde bakoitzean): zehaztasun handiko neurketak egiteko erabiltzen den tresna da, ziurgabetasuna %0,1-ekoa delarik. Gure kasuan, lehenengoa tiosulfatoarentzat erabili da; bigarrena, azido klorhidrikoarentzat; eta hirugarrena, urarentzat.

ERREAKTIBOAK

Sodio tiosulfatoa (0,1M), azidoklorhidrikoa (1M) eta ur distilatua.

• SODIO TIOSULFATOA (Na2S2O3)

Azido tiosulfurikoaren gatzetatik lortutako substantzia da tiosulfatoa; kimika analitikan, iodometrian eta koloranteen edo farmakoen sintesi organikoan erabiltzen da gehienbat; gardena den kristal txikia eta ez oso homogeneoa, kolorgea eta usain gabea da; eta %99,0 edo gehiagoko purutasuna du.

Sodiumthiosulphate izen zientifikodun substantzia hau narritagarria da (Xi), hainbat arrisku eta segurtasun neurri kontuan izan behar direlarik erreaktiboa erabiltzean. Arriskuen aipagarrienak bai begientzat eta bai azalarentzat narritagarria dela dira. Hartu beharreko segurtasun neurrien artean, begiekin kontaktua gertatzean, urarekin ondo garbitu eta medikuarenera joan beharra; arroparekin kontaktuagertatzean, arropa kendu beharra; azalarekin kontaktua izatean, urarekin ondo garbitu beharra; hondakinak ur-iturritik inoiz ere ez botatzea; ura produktura ez botatzea; golpeak ekiditea; eta arropa egokia erabiltzea daude.

• AZIDO KLROHIDRIKOA (HCl)

Gas egoeran dagoen hidrogeno kloruroaren disoluzio akuosoa da; likido kolorgeko edo horizkako itxuraz ezaguna da; eta kloruroorganikoen sintesian, ioi-elkartruketen erretxinen birsorketan, produktulez kloruro ferriko (FeCl3) edo aluminio polikloruroaren sintesian etab. erabiltzen da.

Ácido muriático (Amerika), agua fuerte (Espainia), salfumán edota espíritu de sal ere deitua, erregarria (C) eta toxikoa (T) da, eta ondorioz, hainbat arrisku eta segurtasun neurri kontuan hartu behar dira hau erabiltzean.Sukoia denez gero eta ehun bizi zen bizigabeak erretzeko arriskua sortzen denez gero bere erabileran, horri aurre egiteko segurtasun neurrilez giltzapean eta umeengandik urrun gordeta izatea; begiekin kontaktuan jarriz gero, urez garbitzea eta jarraian medikuarenera joatea; eta behin erabilita txarto sentituz gero ere medikuarenera joatea komenigarria da.

OINARRI TEORIKOA

Lehen aipatubezala, gure helburua Na2S2O3 + 2HCl H2SO3 + S + 2NaCl erreakzioaren ordena determinatzea da, bai eta haren aktibazio­energia determinatzea ere tenperaturaren eragina aztertuz.

Lehenik eta behin, sufrearekin erreakzio­abiadura determinatuko da, izan ere, sufrearen agertze­abiadura erreakzio­abiaduralez definituko da, onodrengo ekuazio zinetikoa lortuz: v=d[S]/dt = k· [Na2S2O3]a · [HCl]b....
tracking img