Platon, (Euskera)

Páginas: 21 (5224 palabras) Publicado: 23 de octubre de 2011
PLATON
1.1 Bizitza eta Idazlanak
1.1.1 Heziera
Platon Atenasen jaio zen, K.a 427. Urtean. Aristokles Podros zuen egiazko izena, nahiz eta denek Platon deitzen zioten, ( sorbalda zabaleko) esan nahi duen goitizenez. Amak Periktione zuen izena eta Solon legegilearen familiakoa zen; aita, Ariston izenekoa, Kodro erregearen ondorengoa omen zen. Bi anaiek Glauko eta Adimanto zuten izena, eta“Errepublika” liburuan aipatzen ditu. Bi osaba, Karmides eta Kritias, oligarka (boteredunak) ospetsuak izan ziren. Platonen familia, beraz, entzute handikoa zen, eta ageri denez, politikarako zaletasuna lenutik zetorkion.
Platon gazteak goi-mailamo familia greko bati zegokion heziera izan zuen, arteak eta letrak ikasi zituen.
Goi-etorkiko familietako tradizioari jarraiki, Platonek karreramilitarraren oinarrizko hezkuntza jaso zuen, eta egin-eginean, Peloponesoko gudan zalditerian borrokatzera iritsi zen. Eginkizun politikoei ere eutsi beharko zien.
1.1.2 Politikarako joera
Hogei urte zituenean, K.a. 407. Urtean, Sokrates ezagutu zuen, eta haren taldekide egin zen. Sokratesek ezin hobeto eraviltzen zituen erretorika eta elkarrizketa , vaina gara hartako iritzi nagusien aurka, zuzentasunetikoa bilatu nahi zuen. Demokrazia berrezarri zen Atenasen, eta demokrazia indarrean zegoela, K.a. 399. Urtean, epaitu eta heriotza-zigorra ezarrio zioten Sokratesi, bi akusaziopean: atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.
Gertaera horrek erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamendu politiko eta filosofikoan. Izan ere, politikarako hasierako joeragaldu zuen, eta arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren gogoeta-gaiak.
Sokrates kartzelan zegoela, behin baino gehiagotan proposatu zioten ihes egitean lagunek, baita atzerrira joatea ere, presozainak erosita baitzituzten. Sokratesek uko igen zion proposamenari, eta arrazoiak ere eman zituen: heriotza-zigorra bidegabea izan arren, bizialdi osoa eman zuen hiriaren esanak eta legeak bete beharzirela aldarrikatzen. Horrela irentsi zuen astaperrexilaz egindako edabe, eta lagunen aurrean hil zen.
1.1.3 Bidaiak eta Akademiaren sorrera
Sokratesen lagunak arriskuan zeuden haren kontrako epaiketa eta heriotza-zigorraren ondoren. Gauzak horrela, Platonek Atenastik alde egin zuen, eta Megarara joan zen, Euklidesekin matematika ikastera. Ondoren, Egipto aldera abiatu zen, bertakogeometria-jakintzak ezagutzera. Azkenean, 40 urte zituela, Siliziara iritsi zen, eskola pitagorikoaren ekarpenez jabetzera. Pitagorasen jarraitzaileekiko harreman horrek bere zahartzaroan hain nabarmen egingo zen zenbakiekiko grina piztu zuen.
Aldi hartan, Sirakusan zebilela, Dionisio I.a erregearen koinatua, Dion izenekoa, Platonekin adiskidetu zen. Gure pentsalariak gizartea antolatzeko eta gobernatzeko zuensistemak erakarrita, Sirakusan bertan abian jartzeko proposamena egin zion Dionek, Dionisio I.aren agintaldian.
Ez dakigu zergatik, baina Platon eta Dionisio I.a haserretu egin ziren. Dakiguna da Platon handik abiatu, eta haren itsasontzia Egina uharteraino heldu zela. Garai hartan Egina eta Atenas etsaiak ziren, eta hori dela-eta esklabo hartu zuten. Eginan, Zireneko Anikeris izeneko merkataribatek ordaindu zuen erreskatea.
K.a. 387an, Platonek Akademia izeneko bere eskola sortu zuen, izen bereko basoan. Unibertsitate-mailako ikasketak eskaini zituen lehen erakundetzat har daiteke, eta matematika, astronomia eta zientzia fisikoen inguruko ikerketak egin zituen. Akademian, politikariak eta gobernariak izango zirenak hezten zituzten askatasun osoz.
K.a 369an, Dionisio I.a hil zenean,Dionek berriro ere gonbidatu zuen Platon Sirakusara, erregearen oinorde zen Dionisio II.aren hezieraz arduratzeko. Hala ere, Dion eta Dionisio II.a etsaitu egin ziren, eta Dionek Siziliatik alde egin behar izan zuen. Platon Atenasera itzuli zen.
Dion Sirakusara itzuli eta bertako agintearen jabe eginik, Platoni deitu zion uhartera hirugarrenez, greziarrentzako konstituzio berria egiten lagun...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • El euskera
  • El Euskera
  • euskera
  • Números en euskera
  • Donostia (Euskera)
  • idioma euskera
  • Origen Del Euskera
  • Biomecanica (Euskera)

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS