Euskal herriko industriak

Páginas: 7 (1719 palabras) Publicado: 21 de febrero de 2012
Euskal herriko industriak

Industria lehengaiak eraldatuz produktuak ekoiztu egiten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da. Euskal herriko industriaren bigarren sektoreari buruz idatziko dut lan honetan.
Industrializazioa Euskal Herrian XIX. Mendean burutu zen Bizkaia eta Gipuzkoan eta geroago iritxi zen, XX.mende bitarte Araba, Nafarrora eta Lapurdira batez ere. Hasiera batean batez ereBizkaian izan zen Industria Iraultza.
Europan Industrializazioa (Ingalaterra 1750 - 1850) aurretik gertatu zen moduan, Euskal Herrian ere, industrian aldaketa nabarmenak izan ziren XX. mendean. Aldaketa horiek Bizkaian gertatu ziren batez ere, eta neurri txikiagoan Gipuzkoan eta Araban. Iparraldean eta Nafarroan nekazaritza zen nagusi. Bizkaiko meategiek izugarrizko garrantzia izan zuten,esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zen 1870ean. Hasiera batean ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta eskuratze erraza zelako. Baina atzerritar enpresek lortzen zituzten irabazien parte bat bizkaitar burgesiaren eskutan gelditzen zen, beraiek baitziren lurjabeak.
Garai hartan irabazi handiak egin zituzten, lan merkea eta presio fiskal ahula baitziren. Metatutakokapitalarekin Bizkaiko burgesia siderurgia enpresak sortzen hasi zen. Horien behar nagusia erregai merkea zen eta ikatz meategi hurbilenak Asturias aldean izan arren, ikatza Ingalaterratik ekartzen hasi ziren. Ingalaterrako ikatza kalitate hobekoa zen eta garraio kostua txikiagotzen zen hara burdina eraman eta ikatza edo cok-a ekarriz.
1895ean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, haienartean 1902an sortu zen "Altos hornos de Vizkaya" izan zen; bertan lortzen zen burdina barraren kostu prezioa munduko txikienetakoa zen. Siderurgiaz gain papera eta ontziolen industriek hedapen handia izan zuten, beti ere finantza egitura sendo batean oinarrituta. Aldi berean, Espainian sortu zen barne-merkatuak ere Hego Euskal Herriko industriaren bilakaera erraztu zuen. Espainako Gerra Zibilarenondoren, Jose Maria Arizmendi aitzindari zela beste industria eredu berri bat sortu zen: Kooperatibak.

Bizkaiko industriaren kokapena, industriaren sorrera bultzatu zuen oligarkia baten agerpena (burges talde diruduna)eta bere historian izan dituen foruen eta herri eta hirien bereizketak eman diote herri honi nortasuna.
Forua indarrean zegoen bitartean debekatua zegoen burdina herrialdetikkanpo esportatzea, bere indargabetzeak erauzketa eta esportazioaren gehikuntza ekarriko du, 1841ean.
Aurrerakuntza teknikoek birmoldaketak eta politika aldaketak eragingo dituzte. Labe garaiak agertzen dira, 1902an , trenak Bilboko portuarekin lortzeko, eta beste herriekin komertzioan jarduteko(Ingalaterra, Belgika, Frantzia…).
Siderurgiaren ondoren ontzigintza eman zen, Astilleros del Narvion,Euskalduna…
Lehenengo garai honetan Bizkaiko nagusitasunari erantzuna agertzen da beste herri batzuetan(Arrasate, Elgoibar, Beasain…). Eibar, Ermua eta Plazentziako armen industria, edota Tolosa, Hernaniko paper eta ehungintzak ere garrantzia izango dute. Nafarroa eta Araba industrializaziotik kanpo egongo dira beranduagorarte.
1914tik 1916ra, lehen mundu gerran oinarritutako eskaera handiarenondoren, atzerapena etorriko da.
Sektorea hedatu zen,Zornotza, Durango, Gernika… Gipuzkoan bestalde, Eibarreko arma industriaren krisialdiari erantzuteko produkzio aniztasuna ematen da, bizikletak, josteko makinak ea burdingintza.
1939 eta 1959 bitarteko autarkiak eragina euskal industriarengan, ez baitu kanpoko konpetentziarik. Zailtasunak daude industrian, hornigaiak lortzeko (beste tokibatzuetan INIren sormena eta enpresen kokapena izango dira arazoak).
1959ko Plan de Estabilizacion autarkiaren amaiera ekarriko du Bizkaia eta Gipuzkoako industrializazioaren hedapena eta Araba eta Nafarroarena bultzatuz.
Kanpokoekin konpetitzeko ondo ekipatu beharra zekarren eta lehenbiziko erasoari eusten diotenak, sendotu egingo dira, espezializazioa ekarriz.
1959-1975 bitartean Nafarroako eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Euskal herriko historia geologikoa
  • Euskal Herriko Lurzorua
  • Ing Industriak
  • seguridad industriak
  • Euskal Encounter
  • Euskal Hitzez
  • Euskal
  • Euskal musika tresna herrikoiak

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS