Historia

Páginas: 2 (306 palabras) Publicado: 14 de diciembre de 2010
Balezaleak
[pic]XVI. mendean asko zabaldu zen Ozeano Atlantikoaz bestaldeko balearen eta bakailaoaren arrantza. Pasaiako portua basetzat izanik, XVI. mendean Donostia mundu osoko baleazale gunenagusia izatera iritsi zen.

Erakusketan erromatarren garaitik gaur egun arteko ibilbide bat egingo da Donostiako itsas historian barrena.
[pic]Moilen neurri txikiak ikusirik zail egiten da Erdi Aroazgeroztik XIX. mendea arte Donostian garatu zen itsas jarduera garrantzitsua imajinatzea. Izan ere, ikuspegi honetan ahantzi egiten dugu Donostiako portu espazioak bilbe bat osatzen zuela, eta bertantxertatuta zeudela badia, Santa Katalinako portua (Urumearen bokalean) eta Pasaia bera ere. XIX. mendearen hasiera arte, Pasaiako badiako portuko mugimendua Donostiaren kontrolpean egon zen, eta PasaiSan Pedro ingurua hiriburuaren udalbarrutian sartuta gainera.
Partekatutako interesez eta gatazkez osatutako eszenatoki honetan itsasoari lotutako ekonomiaren gune bat finkatu zen, eta hainbat unetangarrantzi handia izan zuen Europa mailan. Eta eszenatoki horretan itsasoari lotutako lanbide sorta zabala garatuko zen. Itsas garraio eta merkataritza, alturako eta baxurako arrantza, baleakharrapatzea, ontzigintza, itsasoko gerrak eta kortsarioen jarduera izan ziren, hainbat mendetan zehar, Donostiako biztanle gehienen bizimodua. Banakako zein kolektibo gisako ahalegin horien baturak osatu du,bere argi eta itzal guztiez, hiriaren muin historikoa.
[pic]
XIX. mendearen amaieran Donostiak sendotu egingo zuen bere alderdi turistikoa, itsasoarekiko eta merkataritzarekiko lotura tradizionalabaztertuz bide batez. Arrantza suspertu egingo zen, ordea, baporea iritsi zenean eta, zailtasunez bada ere, mantendu egingo zen XX. mendean zehar. Gaur egun arrantza jarduerak aurrera segitzen du,duintasunez, ziurgabetasuna nagusi den etorkizunari begira.
Museoko funtsez gain, bilduma partikularretako eta beste zentro batzuetako materialak ere ikusgai daude. Aipatu zentro horien artean ditugu...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • La historia de la historia
  • historia de la historia
  • Historia de la historia
  • La historia de la Historia
  • la historia de la historia
  • historia de la historia
  • el historiador y la historia
  • Historia de la no historia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS