Industria iraultza

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 13 (3013 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 4 de noviembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
1. DEFINIZIOA ETA KOKAPENA.
Zer da iraultza? Zer da iraultza industriala?
Nekazarien eta eskulangileen ekonomiatik industriaren eta produkzio mekanizatuaren menpeko ekonomiarako aldaketa da.Industria Iraultza XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.mendearen hasieran Britainia Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko,sozioekonomiko eta kulturala izan zen. Horri esker, industrianeta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen
Iraultza industriala ala industrializazioa? Non eta noiz hasi zen?
Britainia Handian gertatu zen lehenengoz, eta berehala Europako beste gune batzuetara eta beste kontinente batzuetara zabaldu egin zen , eta horri esaten zaio industrializazio prozesua.
Zein pertsonaiak izan zuten honetan garrantzia berezia?Ilargiaren Elkarteko Zientzialariak, artistak eta industria-gizonak biltzen ziren garaiko eta etorkizuneko makinei, industriari eta zientziari buruz luze eta sakon hitz egiteko; edo, garai hartan esan ohi zuten moduan, filosofia naturalaz aritzeko.Lunaticks deitzen zioten euren buruari, hilero-hilero, ilargi beteko gauetan, elkartzeko ohitura zutelako. Aipagarrienak :
• Erasmus Darwin . CharlesDarwinen aitona. Inguruko medikurik onenaren ospea zuen, baina, asmatzaile emankorra, kimikaria, fisikaria, botanikaria, meteorologoa, filosofoa eta poeta ere bazen.
• Josiha Wedgood. zeramikari entzutetsua.
• Mathew boultton, enpresari ausart eta argia zen.
• James Watt, lurrun makinaren asmatzailea.
• Josept Priestley, kimikaria.
Zientzia interesatzen zitzaien, baina,bereziki, zientziaren aplikazioak. Etorkizuneko tren azkarrak, fabrika erraldoi automatizatuak, landa-lur mekanizatuak eta abar imajinatu zituzten. Imajinatu bakarrik ez; ilargi betearen azpian sortutako ideia haietatik ekintzetara pasatu ziren kasu askotan. Ilargiaren Elkartea industria-iraultzaren ideia-lapikoa izan zen, neurri handi batean. Mundua aldatzen ari ziren, eta bazekiten.

2. INDUSTRIAIRAULTZA AURREKO EKONOMIA eta PROTOINDUSTRIALIZAZIOA.
• Industria aurreko gizartean biztanleriaren gehiengoak soldata txikiegia zuen edo, gehienetan,  nekazaritzako sarrerek ez ziren bizitzeko beharrezko gastuak gainditzeko nahikoak, elikagaien eta manufakturen prezioak oso garestiak baitziren.
• Biztanleriaren gehiengoa (%80-90 inguru) nekazaria zen.
• Produktibitate txikia etaurritasuna ziren bereizgarri nagusiak.
• Uzta txarrak egon edo oinarrizko produktuen prezioek gora eginez gero, urte askotan goseteak izaten ziren. Horrelakoetan, pobreenak matxinadak egiten zituzten.
• Goiko klaseetakoek, berriz, janaritarako gastua egin ondoren, oraindik ere %70 inguru zeukaten, era guztietako produktuak kontsumitzeko eta morroi nahiz zerbitzari kopuru handiaedukitzeko.
• Finantza erakunderik ez zegoenez, jendeak dirua gorde egiten zuen.
• Aberastasuna, ia beti, lur kantitatearen arabera neurtzen zen. Zenbat eta lur gehiago eduki, orduan eta errenta handiagoa.
2.1 Protoindustrializazioa
Funtzionamendua: XVIII. mendean, Europako eskualde batzuetan nekazarien familia batzuek, nekazaritzako lanarekin batera, ehungintzako produktuak egitenzituzten, eta merkatariek produktuok urruneko merkatuetan saltzen zituzten. Gertaera hori Flandesen nabaritu zen lehenengoz, eta, fenomeno hori adierazteko, protoindustrializazio kontzeptua sortu zen.
Ehuleek eta iruleek tresna sinpleak erabiltzen zituzten lanerako eta nekazarien familien hiru laurdenak manufakturen produkzioan jarduten zuten, horrek diru sarrera gehigarriak ematen baitzizkieten.Sistema horren bitartez, gehiago sortu, diru-sarrerak handiagotu eta, elikadura hobetzean, biztanle kopuruak ere gora egin zuen.
2.2.1. Domestic system. :
XVIII. mendearen erdialdean, Europa Erdialdeko, Britainia Handiko, Holandako eta Mediterraneoko eskualde batzuetan –Italia iparraldean, Katalunian…- nekazaritza industria sakabanatua hedatzen hasi zen; industria horrek, hurbileko merkatuak...
tracking img