Zer Da Psicologia

Páginas: 8 (1901 palabras) Publicado: 25 de octubre de 2012
Zer da psikologia?
3 Replies
Nola da posible soinu jakin bat entzutearakoan sinestesikoek kolore bat ikustea? Zergatik nago arrazoirik gabe triste batzutan? Ba al daukate esanahirik nire ametsek? Benetan antzeman dezaket beste errealitate bat drogei ezker? Zergatik daukat horren anai edo arreba alperra? Posible al da hobeto lo egitea? Ulertuko al dut nire burua inoiz?
Psikologia giza jokabideaaztertu eta azaltzeaz arduratzen da. Horrelako hamaika galdera erantzuteko gai aukera izango dugu kurtsoan zehar.

1. Psikologiaren definizioa
* Psikologia zientzia da
* Gogamena
* Baldintzapena
* Jokabidea
2. Psikologiak zientzia bezala dituen bereiztasunak
3. Psikologiaren esparruak
4. Psikoloriaren ikertze-objektuak
* Ezagutza etakognizioaren alorra
* Portaeraren alorra

Psikologiaren definizioa
Psikologia hitzak etimologia grekoa dauka. Bi hitzen batueraz sortu da. Alde batetik psychéedo arima. Bestetik logos, arrazoia edo ezagutza. Psikologia, beraz, arimaren ezagutzaren zientzia izango litzateke.
Hona hemen eskolan erabiliko dugun definizioa:
Jokabideak eta jokabideok baldintzatzen dituzten gogamen-prozesuak aztertzendituenzientzia da psikologia.
Hala ere William James-ek (1842–1910) erabil dezakegun definizio operatibo errazagoa utzi zigun:
Psikologia bizitza mentalaren zientzia da.
Lehengo definizioaren azkenetik hasiko gara.
Psikologia zientzia da
Zientzia denez metodo zientifikoa jarraitu beharra dauka. Metodo zientifikoa filosofiako ikasgaian landuko duzue aurrerago. Momentuz horri buruz jakin beharduzuna honakoa da:
1. Behaketan oinarritzen da. Zentzumenen bitartez lortzen du psikologiak azaldu nahi dituen fenomenoen berri. Beharrezkoa izan ezkero behatzeko tresnak eta metodoak ere erabiliko ditu, hala nola erresonantzia magnetikoa edo elektroenzefalograma.
2. Indukzioz heltzen da ondorioetara. Hau da, kasu konkretu ezberdin asko aztertu ondoren orokortuz jokabidea gobernatzen dutenerregulartasunak eta arauak aurkitzen ditu.
3. Arauok hipotesiak dira, ustezko jokabidearen zergatiak. Ustezkoak direnez egiaztatubeharko ditugu.
4. Hipotesiak esperimentuen bitartez egiaztatzen dira. Hipotesiak egoera jakin batean nola jokatuko dugun aurreikusten du. Egoera horiek laborategian prestatzen ditugu eta pertsona zein animaliekin praktikan jartzen dira saiakeretan.
5.Zuzen bageunden gure hipotesia indartu dugu. Gauzak espero genuen moduan ez badira gertatzen esperimentua errepikatu edo hipotesia aldatu beharko dugu. Pausu hau behar bestetan errepikatuko dugu.
6. Portaerari buruzko ziurtasun batzuk ditugunean eta fenomeno jakin batzuk azaldu eta aurreikusteko ahalmena lortzen dugunean teoria zientifiko bat proposatuko dugu.
Rollo guzti hau, zertarako? Ikusdezazun psikologoek jokabideari buruz egiten dituzten baieztapenak ez direla lagunartean egiten direnen modukoak, edota ileapaindegian egiten direnen modukoak. Ziurtasun maila askoz handiagoa izan beharko lukete.
Horrek zure amak pertsonak nola tratatu behar dituzun esan dizunean inongo arrazoirik ez zuela esan nahi al du? Ez. Inondik inora. Zuzen egon daiteke. Eta gakoa hor dago, daitekehorrekdakarren ziurtasun ezan. Hala ere, egin iezaiozu kasu amari… gehienetan.
Psikologoek jokabidea aztertzerakoan lortzen duten ezagutza arrazoituta dago, diotenaren zergatiak ematen dituzte eta zergati hauek gertakarietan daukate oinarri, ez entzundako gauzetan edota siniskeretan.
Beraz psikologia diskurtso serioa da. Bere baieztapenak ikertu eta egiaztatu daitezke eta aurkikuntza berrietara moldatueta eguneratu egiten da.
Gogamena
Gogoa edo gogamena gaztelerazko mente hitzaren baliokidea da. Gogamena gure garunaren funtzio bat da. Hau da, burmuinaren iharduerak gogamena sortzen du[1]. Burmuinik gabe ez dago gogamenik. Baina edozein burmuinek ez du gogamenik sortzen. Dakigunaren arabera bestelako animaliek ez daukate gogamenik. Horrek ez du esan nahi inolako adimenik edo sentimendurik ez...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Zer Da Unibertsoa?
  • Zer da gizabanakoa?¿?
  • Nascimento da psicologia
  • A Psicologia Da Mentira
  • Prova De Epistemologia Da Psicologia
  • Zero
  • Zero
  • Zero

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS