Zer Da Unibertsoa?

Páginas: 5 (1250 palabras) Publicado: 24 de febrero de 2013
Zer da unibertsoa? Noiz hasi zen?... eta hori baino lehen zer? Unibertsoa aldatzen ari da? Nola? Horrelako galderei erantzuten saiatu da gizakia antzinatik, eta horrela sortu dira hainbat teoria urteetan zehar. Martxoan Alberto Galindo Tixeirorekin egon ginen, eta oso gauza interesgarriak esan zizkigun.

Zer da unibertsoari buruz gaur egun dakiguna?
Gaur egun, kosmosari buruzko ideia nahikokoherente eta zehatza dute zientzialariek. Aitzitik, ezin da ahaztu astronomiak eta kosmologiak, beste zientzia batzuek ez bezala, behatu daitekeenera bakarrik mugatu behar dutela; izan ere, ezin dira hipotesi kosmologikoak baieztatzeko saiakuntzak diseinatu. Gehienera jota, teoria koherente bat eraikitzea lor daiteke, unibertsoan egiten diren behaketekin bat datorren teoria, hain zuzen ere.Horrela, gaur egungo kosmologo gehienek onartzen dute Big Bang-aren teoria; horren arabera, unibertsoak hasiera bat izan zuen eta eboluzio-prozesu bati darraio. Teoria hori zenbait behaketa egin eta gero ari da baieztatzen. Behaketa horiek hurrengoak dira.

Gorriranzko lerrakuntza
Susmatuko ote zuten gaur egun dakiguna?
Urrun-urruneko galaxietako izarren argia aztertzean, gauza bera ikusten dasistematikoki; izarraren konposizio atomikoaren lerro espektralari dagokion uhin-luzerak gorriranzko lerrakuntza erlatiboa agertzen duela eta, galaxia zenbat eta urrunago egon, lerrakuntza orduan eta handiagoa da. Astrofisikarien arabera, unibertsoa hedatzen ari delako froga da hori. Izan ere, galaxiarteko espazioa zabaltzen ari da, eta egitura handiago bat sortuz grabitazioak galaxiak elkarrenondoan mantentzen ez baditu (kumulu eta superkumuluen kasua, adibidez), zenbat eta urrunago egon, orduan eta abiadura handiagoaz aldentzen dira galaxiak. Higidura horretan, argiak bere uhin-luzera egokitu behar dio unibertsoaren tamainari; uhin-luzera handitu behar da eta, beraz, gorriranzko lerrakuntza gertatzen da.

Unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazioa
Big Bang-aren osteko unibertsoarenlehen 300.000 urteetan, hain altua zen tenperatura, ezen materia guztia zegoen ionizaturik eta argiarekiko opakua zen. Hedakuntzaren ondorioz tenperatura 3.000 gradu ingurura jaitsi zenean, atomoak eratu ziren eta unibertsoa argiarekiko gardena bilakatu zen. Lehen argi horren arrasto diren fotoiek unibertsoa zeharkatzen jarraitu dute, eta gaur egun 3 K-eko tenperaturan jasotzen ditugu; hondokomikrouhin-erradiazioa da hori, hain zuzen ere.

1965ean Arno Penzias eta Robert Wilsonek ustekabean aurkitu zuten unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazio hori eta Big Bang-aren ebidentziarik nabarmenena da.

Nukleo arinen kopurua
Big Bang-ean oinarritutako eredu kosmologiko estandarrak iragarritakoaren arabera, unibertsoaren lehen bi edo hiru minututan helio-atomoak sortu ziren, baita bestelakozenbait elementu arinen aztarnak ere. Egindako neurketek baieztatu egiten dute iragarritakoa.

Unibertsoan dauden nukleoak aztertu, eta % 75 hidrogeno-nukleoak direla ikusi da, eta ia gainerako guztia helioa. Oso neurri txikian (% 2) beste elementu batzuk ere badira: oxigenoa, karbonoa, neona, nitrogenoa eta abar (ordena kantitate handienetik txikienera, hain zuzen). Izan ere, unibertsoa ‘erdihutsik’ dago. Alegia, deuterio-kantitatea neurtu da hidrogeno-hodeietan eta, besteak beste, honako ondorio hauek lortu dira: unibertsoaren % 65 hutseko energia da eta % 35 baino ez da materia; hortik, % 5 da ohiko materia eta beste guztia materia iluna da. Zientzialariek ez dakite zerk osatzen duen materia iluna; ez da ikusten, baina ikuskorrak diren gauzen gaineko grabitazio-eragina du.Esaterako, galaxian gas-hodeiak nukleo baten inguruan abiadura konstantean biraka ikusten dira. Hori ezinezkoa litzateke ikuskorrak diren izarren masa baino ez balego galaxian.

Supernoben argia espero zitekeena baino ahulagoa da
Ia-motako supernobak nano zurien leherketa termonuklear erraldoiak dira, eta alboko izarraren masa bereganatu eta grabitazioak eraginda inplosionatzen dira. Irudietan ikus...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Zer da gizabanakoa?¿?
  • Zer Da Psicologia
  • Unibertsoa
  • Zero
  • Zero
  • Zero
  • zero
  • ZERO

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS