Euskara

Páginas: 14 (3349 palabras) Publicado: 12 de abril de 2012
Espainian 1939ko Gerra Zibilari amaiera ematen zitzaion bitartean, Jose Anton Artze jaio zen Usurbilgo herrian. Bere bizitzako lehenengo urteei buruz, egia esan, ezer gutxi dakigu. Informazio iturri guztiak bat datoz gaztetan Ingalaterran bizitzen egon zela diotenean, baina batzuek batxilergoa bukatu baino lehen izan zela, eta besteek 20 urterekin joan zela diote. Handik bueltatu zenean eginzuena ere ez dago oso argi. Oraingo honetan, batzuek 4 urtez Europan zehar ibili zela diote, horrela Suedia, Portugal eta Frantzia bisitatuz. Baina beste iturri batzuk, Ingalaterratik bueltatzean Euskal Herrian geratu zela azaltzen dute. Hala ere, argi dago atzerrian egon zen bitartean, Euskal Herriarekiko sentipenak piztu zitzaizkiola, eta hori zela eta, bertara bueltatzean euskal egoeraz kezkatuzela.
Behin Usurbilen finkatuta, Frankoren diktadurak aurrera jarraitzen zuen, eta honek, zuzeneko eragina izan zuen Euskal Herriarengan, batez ere euskararengan. Hori horrela izanik, 1966an “Ez dok amairu” talde abangoardista sortu zuten hainbat euskal pertsonaiek; hala nola, Jose Angel Irigaraik, Lourdes Iriondok, Mikel Laboak, Julen Lekuonak, Benito Lertxundik, Xabier Letek, ordura arteharakina izandako Joxean Artzek, bere anaia den Jexuxek eta Jorge Oteiza eskultoreak. Azken honek, “Ez dok amairu” izena Resurrección Maria Azkuek idatziriko San Martinen estutasuna liburu herrikoitik hartzea proposatu zuen. Izan ere, taldeari izena eman zion hitz horrek, “ez dago malefiziorik” esan nahi zuen, eta hori zen taldearen nahia, hain zuzen ere, euskal kulturan hamahiruaren adur gaiztoahautsi eta pizkundeak aurrera jarraitzea. Bestalde, nahiz eta taldearen helburua euskal kulturaren esparru guztiak batzea izan, azkenean musikaren arloak izan zuen oihartzun gehien. Gauzak horrela, hau da, musikari garrantzia gehien emanik, 1969an taldeko kideek Baga, Biga, Higa espektakuloa sortu zuten. Oholtza gainean, poesia errezitatuek, kantuek eta antzerkiek, euskal arimaren sakonena erakutsizuten. Zetozen urteetan ere lan gogorra egin zuten. Esaterako, 1971an Benito Lertxundik, taldearen omenez, “Ez dok amairu” izeneko diskoa atera zuen, tartean Zenbat Gera edo Urak dakarrena abesti ezagunak zituelarik. Baina 1972. urtean, oraindik ere Frankoren diktadura bukatu gabe zegoela, taldea desegin egin zen. Hala ere, momentu hartatik aurrera, “Ez dok amairu”ren partaide izan zirenek, eurenbide bakarlariari ekin zioten euskal kultura bultzatuz. Adibide argiena, 1974an Joxean Artzek Mikel Laboarekin prestaturiko Ikimilikiliklik ikus-entzunezkoa dugu. Bertan, Artzek idatziriko poesiak abesten ziren Zumeta pintorearen ilustrazioak ikusten ziren bitartean. Proiektu honek hain izan zuen arrakasta handia ezen hurrengo urteetan, Venezia, Madril edota Paris bezalako hirietara eraman zuten.Gainera, Mikel Laboarekin jarraituz, esan beharra dago 2003. urtean, Korrikaren 13. edizioa zela eta, berak “Ez dok amairu” taldeari omenaldi gisa urte hartako abesti ofiziala interpretatu zuen. Letrak ondorengoa zihoen:
Arrr, errr, irr, orr, urr,
arr, harri, err, herri, irr, irri, harri herri, irri urri.
Ga, ge, gi, go, gu,
ga, gara, ge, gero, gu, gure, gu gara gure gero.Geu gara harri, geu urre gorri, geu gure orri, gure urri, gure irri
harriz harri gora, gure gerogura, irriz gara, gero, gu herri gara.
Ez dok hamairu. Ez da malefiziorik.
Herri bat. Herri bat osorik. Gero bat. Gero bat gaurdanik
Ar, er, ir, or, ur,
ar, ari, er, eri, ir, hiri, hara herri hori hiri!
Gar, ger, gir, gor, gur,
gar gorri, gorgarri, gureherri, geroaren egarri
Ez dok hamairu. Ez da malefiziorik...

Berriro ere, bere hastapen eta lanetara bueltatuz, esan beharra dago, Joxe Anton Artze poesia munduan murgildu zela batez ere. Horren erakusle dira urteetan zehar idatziriko poesia guztiak. Denak idazterakoan ere, pertsona baten begiradan, zuhaitz batean, txori eder bat ikusterakoan, irakurritako paragrafo bat gogoratzean...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • subjuntiboa-euskara
  • Filo Y Eusk
  • Platon Euskara
  • euskara
  • Euskara
  • Musika Intrumentuen Familiak (Eusk.)
  • Inización Al Euskara
  • Manual de Euskara

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS