Filosofia

Páginas: 5 (1243 palabras) Publicado: 4 de enero de 2013
2. ARIKETA
Irakurtzeko jarduera

“Badirudi gizakiok animali erreinuko beste espezieengan ez duten (edo hain maila handian ez duten) koalitate bat dugula: adimena, alegia. Beste animali espezieen norbanakoek burututako egintzak badirudi senean oinarritutako portaera-patroiaz baino ez direla gidatzen. Dirudienez, animaliek senaren arabera jokatzen dute eta egintza oro espezieak biologikokiherentzian jasotako bultzada naturalen emaitza da. Ondorioz, gizakia izan ezik edozein animaliak ia erabat bere senak gidatuta jokatzen du eta horregatik beren egintzen erantzukizunik ez dute.

Gizakiok adimena dugulako, ordea, gure sena bigarren mailan uzteko (senak hor segitzen badu ere) eta geure borondateaz gidatuta jokatzeko gauza gara.

Gertaera horretatik atera genezakeen lehen ondorioahonakoa litzateke: animaliek ez dute egiten dutena nahita erabakitzen, baina gizakiok erabakitzen dugu zer egin behar dugun. Beraz, gizakiok gara gure ekintzen jabe bakarrak, geu gara erantzuleak.
Beraz guk jokatu dezakegu era moral edo ezmoral batean.”

Galdeketa
1. Zein da animalien eta gizakien arteko ezberdintasuna?
Gizakiok, animali erreinuko beste espeziek ez duten, edo hain mailahandian ez duten koalitate bat dugu, adimena. Gizakiok, aske gara, baina animaliak ordea ez, hauek ez dira aske eta modu automatikoan jokatzen dute.
Animaliak, seneetan oinarritutako portaera-patroian oinarrituta gidatzen dira, hau da, ekintza oro espezieak biologikoki herentzian jasotako informazio naturalaren emaitza da. Horrez gain, ez dute beren eginkizunen erantzukizunik. Gizakiok berriz,berezko ezaugarriek eta bereganatutako ezaugarriez oinarrituta jokatzen dugu, eta gure ekintzen erantzukizunak ditugu.
Laburtzeko, animaliek jokabide amoralaz, jokatzen dute, eta gizakiok, era moral edo ez moralean joka dezakegu.
2. Zer esan nahi du “gizakiok geure borondateaz gidatuta jokatzeko gauza gara”
Gure sena bigarren mailan uzteko eta gure borondateaz gidatuta jokatzeko gauza gara.Honek, nork berak nahi duena egiteko gaitasuna dugula adierazten digu, eta beraz, nahi duguna egin eta pentsatzeko aske gara.
3. Eta “geu gara erantzuleak. Beraz guk jokatu dezakegu era moral edo ez moral batean”
Gizakiok ez gara hutsik jaiotzen, izaera jakin batekin jaiotzen gara: naturak eta gizakiak emandakoa. Baina izaera hori ez da betikoa; bideak aukeratu behar ditugu etaaukeratutakoa justifikatu behar dugu. Horregatik gara izaki moralak.
Jokabide ezmoralean ere joka dezakegu, izan ere, arau eta printzipioak ez ditugu derrigorrez errespetatu behar, eta errespetatzen ez ditugunean, jokabide ez morala erabiltzen dugu.
Gizakiok, moraltasunez ala ez-moraltasunez jokatzen dugu ezarritako jokabide-arau batzuei dagokionez.
4. Zer da kontzientzia morala? Zer funtzio betetzendu?
Kontzientzia morala, moralaren aldetik zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioez (egia esatea, alferrikako minik ez egitea, gaixoak zaintzea, etab.) jabetzeko gaitasuna da. Bere zereginak printzipio horiek praktiko bihurtzea eta autokritika egitea dira.
 Kontzientziaren funtzioak:

* Erabakiak hartzerakoan aukeratzen laguntzen digu.
* Epai praktikakematen ditu, printzipio orokorrak eta egoerari buruzko datuak kontuan izanez.
* Zerbait egiten dugunean kontzientziak esaten digunari jarraitzea edo hura aintzat hartu gabe beste bide batetik jotzen dugunean, beste funtzio bat betetzen du: funtzio autokritikoa.

Kontzientzia moralik ez duena, ez da ekintzen erantzule, izan ere, erantzukizunak eskatzeko , izakiek aske eta kontziente izanbehar dute; aukeratzeko gai ,eta beren ekintzen jabe izateko ezinbesteko ezagutza moralen jakitun.

BERAZ,  PRINTZIPIOAK EZAGUTU APLIKATU AUTOKRITIKATU

5. Bereizi morala, amorala eta ezmorala.
Morala: Bizitza bideratzeko modu da. Gizakion eta gizarteen alderdietako bat da, gizakiok gure arau eta printzipioak errespetatzean sortzen da morala.
Ez-morala: Arau eta printzipioak errespetatzen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • filosofia de la filosofia
  • Filosofia
  • Filosofia
  • Filosofia
  • La Filosofía
  • Filosofia
  • Filosofia
  • Filosofia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS