Piaget

Páginas: 5 (1061 palabras) Publicado: 22 de octubre de 2012
EZAGUTZAREN GARAPEN-ESTADIOAK
Piageten ustez, ezagutzaren garapenak hainbat estadio ditu eta honako ezaugarri hauek dituzte: lehenik, estadioak, beti, ordena berean agertzen dira, eta ordena hori aldaezina da. Bigarrenik, estadio bakoitza adin-tarte batekin erlazionatzen da. Zenbaitetan, haur batetik bestera
edo kultura batetik betera, badaude aldaketak; beraz, erritmo kronologikoa aldatu egindaiteke
ume batetik bestera, eta, beraz, adin-tarte horiek gutxi gorabeherakoak dira. Hirugarrenik,
estadioen artean, harreman hierarkiko inklusibo bat dago: aurreko estadioaren egiturak
hurrengo estadioko egituretan integratzen dira. Nolabait, batak bestea gainditzearekin, beste
maila bat lortzen da. Eta, azkenik, estadio batetik hurrengorako urratsa mailaz-mailakoa da.
Piagetek lau estadiobereizten ditu: adimen sentsomotorrararen estadioa, eragiketa aurreko
pentsamenduaren estadioa, eragiketa konkretuen estadioa eta eragiketa formalen estadioa.

ADINA ESTADIOA EZAUGARRIAK
0-2 urte Adimen sentsomotorra
Jaiotzetiko erreflexuak egitea.
Kasualitatez plazera ematen dion jokaera
errepikatzeko joera izatea.
Ekintzak koordinatzea borondatezkoa nahitaezko
bihurtzea.Gertakari berriak sortzea, eta, beraz, esploratzen
hastea.
Arazo sinpleei nolako irtenbideak eman pentsatzen
hastea.

2-6 urte Eragiketa aurreko
pentsamendua Imitatzen hastea.
Hizkuntza ikastea.
Bi mundu bereiztea: barnekoa eta kanpokoa.
Pentsamenduaren ezaugarriak: animismoa,
artifizialismoa eta kausaltasuna.

7-11 urte Eragiketa konkretuak
Logika.
Eragiketa mentalzehatzak.
Arlo sozialean, kooperatiboa da, egozentrismoa
gainditzen da.

11< Eragiketa formalak
Hausnarketa,teoria eta hipotesiak egiteko gai
izatea.

Lehenengo estadioa adimen sentsomotorraren estadioa da, eta, jaiotzetik, bi urtera
arte joaten da. Estadio hori erreflexuekin hasi eta funtzio sinbolikoak agertzen direnean
amaitzen da. Urte bat baino gutxiago duen ume batentzat,mundua agertu eta desagertu
egiten diren irudi batzuez dago osatuta. Bigarren urtean, objektuaren bila joateko gaitasuna
izango du, eta, horri esker, kausaltasuna zer den ikasiko du. Piageten ustez, hasiera batean
ez dago desberdintasunik umearen barne-munduaren eta kanpo-munduaren artean; uste du
mundutik datozkion usteak eta bere gorputzetik datozenak, denak, bat direla. Estadio
horrek seiazpiestadio ditu.
Lehenengoa jaiotze-unetik urte bete izan artekoa da. Erreflexu-ariketa azpiestadioa
deitzen zaio. Umeak bere ahora hurbil dagoen edozer gauza eramaten du eta bere eskuek ukitzen duten guztia hartzen saiatzen da.

Bigarren azpiestadioa lehenengo hilabetetik laugarren hilabetera artekoa da.
Lehenengo mailako erreakzio zirkularrak ikusiko dira. Umeak, kasualitatez, plazeraematen dion jokaera errepikatzeko joera izango du. Adibidez, behatz potoloak kasualitatez
ukitzen ditu; horrek zupatzeko erreflexua martxan jartzen du; plazer-sentsazioa sortzen du,
eta, beraz, erantzuna errepikatzen saiatuko da.
Hirugarren azpiestadioan, laugarren hilabetetik zortzigarren hilabetera, bigarren
mailako erreakzio zirkularrak gertatuko dira. Umeak, kasualitatez, zerbait interesgarriaedo atsegina egiten du, bere gainean ipinitako gauza baten mugimendua, adibidez. Ekintza
hori behin eta berriz errepikatuko du ondorio bera lortzeko.
Laugarren azpiestadioa zortzigarren hilabetetik hamabigarren hilabetera gertatzen
da. Bigarren eskemen koordinazio positiboa izaten da. Umeak bere ekintzak koordinatzen
dituen heinean, nahita eginiko ekintza bihurtzen dira. Hala, umea gelanikusten duen
jostailu bat hartzera joan daiteke. Gertakariak aurreikusten hasten da.
Bosgarren azpiestadioan, lehenengo urtetik hemezortzi hilabetera, hirugarren
mailako erreakzio zirkularrak gertatzen dira. Une horretan, umeak gertakari berriak
sortzen hasten dira,esploratzeko xedea dutelako. Adibidez, ume bat kaxa baterantz abiatuko da; hantxe etzango da, eta, gero, bere buru gainean jarri...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Piaget
  • Piaget
  • Piaget
  • Piaget
  • piaget
  • piaget
  • Piaget
  • Piaget

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS