Antologia

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 4 (884 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 10 de febrero de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
ANTOLOGIA POETIKOA




1. Biluzteko Orduan


Ohe bazterrean besarkatu ginenean
maitasun poema bat eskatu zidan.
Izterrak ene giltzurrinen inguruan
hestutu zituenean
maitasun poemabat eskatu zidan,
berriro.
Zeregin? Poeta ofizioa ez da erreza,
Rainer Maria Rilkek
poesia odolezko izerdia dela
esaten zuen.
Zertarako ekarri izua eta ikara
izara artera…
Larruak ematenduenarekin aski da,
eta dena dela
larrua jotzeko ez da derrigorrez giro hain
poetikorik behar.
Biluzten bagara errezagoa da.


Joseba Sarrionaindia*Justifikazioa: Olerki hau aukeratu dut, sentimendu ugari
transmititzen duelako eta ni horrekin identifikatzen naizelako. Olerki hau asko gustatu zait eta uste dut Josebak idazten dituenolerkiak, kalifikapen 10, guztiak. Oso poeta ona.
2.Begiera egien berriro

Begira egien berriro masustei,
horma moreak egiten bideari,
soseguan ixiltasuna brodatzen,
Ainhoa;
bete ezanhorrela
udaren adar gorrietatik
eskegita dagoen arratsa;
ez ditun
gela hutsetako etxean aurkituko,
ez ditun
sentituko geroan,
hire begietako erle urdinak elikatzen,
hire aho multiplikatuarenantsiak zaintzen,
Ainhoa;
baina ez dun esan behar brodatzen
(bordatzen, bordatzen
kantatzen zinaten irule panpalek);
Ainhoa ile beilegi
ispilu ttikiaz orrazten.Bernardo Atxaga

*Justifikazioa: Olerki hau aukeratu dut, Bernardo Atxaga, niretzat poeta oso ona delako, sentimendu ugari espresatzen dituelako poemetan eta baita ere aukeratu dut, olerki hau, lasaitasunasko transmititzen didalako.

3. O! Miren

O! Miren
Hire bularren
gailurreko
dorrearen ezkilen
lapikotako
esne ehosia
arratasalde aspergarritako
kafesne hotzetan nahasturik
zurrupatueta koskatu nuenean
eta beren gozotasun atseden emaileak
nire eskuin masaileko
granotxo harrotuak
losindu zituenean,
O Miren!
o, ene maitea!
o, ene laztana!

Alex Azkue...
tracking img