Historia De La Dialectología Vasca

Páginas: 5 (1107 palabras) Publicado: 12 de octubre de 2011
Euskal dialektologiaren historia
XVI. mendetik, euskal literaturaren sorrerarekin bat, azaltzen da euskal idazleengan euskalkien zatiketaren ideia eta hizkuntza ez arautua izatearen kezka. Garai hartako erlijio liburuek irakurlearengan eragin nahi zutenez, egileek ahalik eta jende gehienek ulertuko zuten euskara erabili nahi zuten, askotan zein aldaki hartzeko auzitan izaten zirelarik.
Euskalliteraturako lehen liburua, Linguae Vasconum Primitiae (1545), behe-nafarreraz idatzia dagoen arren, urte gutxira, Lazarragaren eskuizkribuan (1562) eta Leizarragaren Testamentu Berrian (1571) agertzen da lehengoz euskalkien aniztasunaren ideia. Honela dio Leizarragaren hitzaurreak: “batbederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá etadiuersitatea den” (Heuskaldunei). Arazo honi aurre egiteko, Iparraldeko hiru probintzitako laguntzaileak hautatu zituen, euskara ulergarria idatz zezan denentzat. Honetaz gain, obraren azkenean zuberera hitz zerrenda bat gehitu zuen.
XVII. mendean ere Axular (1556-1644) da aldakien kezka adierazten duen autoreetako bat, Guero (1643) helburu doktrinala zuen obra izanik. Aintzinsolasean aipatzen du hizkeraezberdinak egiten direla Euskal Herri osoko lurraldeetan eta baita handik kanpora ere, irizpide administratiboaz azalduz: “Badakit halaber ezin heda naitekeiela euskarako minzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira euskal herrian.” (Irakurtzailzaileari, 8). Tartasek ere adierazten du zatiketaren kontzientzia Onsa hilceco bidia (1666) lanean.
Oihenartekin(1592-1667) helduko da Notitia Utriusque Vasconiae (1638) historia liburuaren azken ataletan euskalkien sailkapen laburra, baina inolako irizpide linguistikorik gabea. Lau bereizten ditu zuberotarrak: Ekialdekoa (Iparraldea osoa hartuz); Nafarroakoa; Bizkaikoa; eta, azkenik, Gipuzkoa eta Arabakoa (Arabako euskara gipuzkeratik hurbil zegoela baitzioen).
XVIII. mendean Aita Larramendik (1690-1766)lehen gramatika eta lehen hiztegia argitaratuko ditu: El imposible vencido (1729) eta Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latin (1745). Hiru ekarpen garrantzitsu egin zituen hauekin: alde batetik, hizkuntzaren gramatika zehaztuz, arautu zuen; bestetik, dialekto hitzaren definizioa eman zuen argi eta garbi, ezaugarri linguistikoa banaketa geografikoarekin lotuz. Azkenik, XX. menderainoeragina izango zuen metodologia finkatu zuen: kanpo lana eta galdekizunak erabiliaz.
Gramatikan eta hiztegian Bizkaikoa, Nafarroakoa (Iparraldea eta Araba barne) eta Gipuzkoakoa bereizi zituen, muga geografikoak aipatuz. Beranduago, Corografía de Guipuzcoa (1754) lanean, aldiz, bost dialektotako sailkapena egin zuen: Zuberokoa; Gipuzkoakoa; Lapurdikoa; Nafarrokoa; eta Bizkaikoa eta Arabakoa.Garaikideak zituen Etxeberri Sarakoak eta Kardaberazek ere aldaki ezberdinen kontzientzia zuten arren, ez zuten hainbeste sakondu dialektologian. Ondorengoengan ere izan zuen eragina Larramendiren lanak: Huizik Gramática bascongada (1899) idatzi zuen, Nafarroako aldaera asko azalduz bertan; J.M. Zabalak El verbo regular bascongado del dialecto vizcaíno (1848) lanean, bizkaieraren azpi euskalkiezaritu zen; Aizkibelek euskalkien inguruko lehenengo tratatua argitaratu zuen, Tratado acerca de los dialectos del vascuence izenpean. J.I. Aranak ere San Ignacio Loyolaren bizitza laburtua (1872) laneko eranskin batean ere euskarari buruzko sailkapen labur bat egin zuen: sortaldekoa (Iparralde osoa), mendebaldekoa (Bizkaia eta Araba) eta sartaldekoa (Gipuzkoa eta Nafarroa).
XIX. mende bukaeran LuisLuziano Bonapartek (1813-1891), Napoleonen iloba zenak, egingo du euskalkien lehen mapa eta sailkapena, soilik irizpide linguistikoetan oinarritua. Larramendiren sailkapena abiapuntutzat hartu bazuen ere, material zuzenez eta zeharkakoek baliatu zen lana egiteko. Horretarako, hainbat laguntzaile izan zituen, itzultzaile eta biltzaile legez aritu zirenak, bakoitza zegokion hizkeran. Eusebio Mª...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Historia del nacionalismo vasco
  • Breve historia del País Vasco
  • La dialectología
  • Dialectología
  • Historia de la lengua vasca
  • Historia Del Montañismo Vasco
  • Historia del país vasco
  • Historia del Pais vasco

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS