Natur Inguruneko Kirol Jarduerak

Páginas: 9 (2039 palabras) Publicado: 12 de junio de 2012
Aurkibidea

Sarrera………………………………………………………….
Oinarri teorikoa………………………………………………………
2007ko curriculumarekiko harremana…………………………………..
Segurtasun neurriak……………………………………………………..
Barne logikarako analisia…………………………………………………..
Beste arloekiko harremana……………………………………………………
Hasunarketa…………………………………………………………………….

1. Sarrera
Martxoak 25ean guk aurkeztutako saioaren gaia Orientazioaizan zen. Aurretik ezagutzen ez genuen gai bat izanik, eta interesgarria zela iruditzen zitzaigunez, gai hau aukeratzea erabaki genuen. Gainera lehenengo eguna zen eta horrek gain motibazio bat eragin zigun, irakasgaia saio dibertigarri batekin asteko asmoarekin.
Lehenengoak izan ginenez ez genuen saioa prestatzeko denbora askorik izan, aste bete eskas. Hala ere, aste bete lehenago Armentiakobasoa ezagutzera joan eta saioa prestatzeari ekin genion. Basoaren ezaugarriak ikusirik eta gure gelakideen gai honekiko ezjakintasuna azterturik, leku aproposa zela konturatu ginen.
Taldea osatzen dugunetatik, Anerrrek orientazioaren inguruko ezagutza minimo batzuk bazituela kontuan harturik, saio aurrera eramatea erraztu zigun. Gainera, irakasleak bidalitako oinarri teorikoak gehituz lan txukunbat egiteko baliabide nahikoak genituen.
Gure saioa 3. Zikloko 6 .mailako ikasleei bideratuta dago, nahiz eta gure saioa aurrera eramateko bertan egindako jarduera batzuk moldatzeko beharra izan dugun.





2. Oinarri teorikoa


SARRERA
Orientazioak oinarri teoriko zabalak dituen arren, lerro hauetan oinarrizko kontzeptuen azalpenak baino ez ditugu emango. Bestalde,orientazio jolas eta jardueretan aritzeko, ezinbestekoa da ipar hemisferioan gaudela eta ipar magnetikoa erabiliko dugula kontuan hartzea.

HISTORIA
Antzina, gure arbasoek eraiki zituzten tumulu, trikuharri eta hilobiak ekialde edo sortaldera orientatuta zeuden. Begiratuz gero, gure herrietako elizen sarrera nagusia ere ekialdera orientatuta dagoela ohartuko zara. XVIII. mendean egin zirenkontinenteen barrualdeetako lehen esplorazioak eta Alpeetako zein Pirinioetako gailur garaienetara lehen ahaleginak. XIX. mendeko lehen erdian, azkenik, sestra kurbadun lehen irudikapenak agertu ziren. Ordutik hona, munduko bazter guztien kartografia egin da, bai lurretik bertatik, bai zerutik sateliteen bitartez. Gizakiek betidanik erabili dituzte orientatzeko estrategiak, baina gaur egun orientazioa kirolere bihurtu da.



Orientatzea Iparra eta, ondorioz, beste hiru puntu kardinalak non dauden jakitea da. Espazioan kokatze hau hainbat modutan egin daiteke:

- Eguzkia. Eguzkia ekialde/sortaldetik (E) atera eta mendebalde/ sartaldean (W) ezkutatzen da. Horren ondorioz, goizeko lehen orduetan gerizpeak mendebaldea markatuko du, eta arratsaldeko azken orduetan, berriz, ekialdea. Eguerdian,eguzkia gorenen dagoenean, gerizpeak iparra (I) markatzen du.

- Izarrak. Gau izarratuetan Iparrizarrak markatzen du iparra. Aurkitzeko, Hartz Nagusia (burruntzali itxurako izar multzoa) erabiliko dugu erreferentziatzat, irudian azaltzen den bezala.

- Behaketa. Eguzkiak askoz gehiago berotzen du hegoa (H) iparra baino; hori dela eta, ipar aldean hezetasuna hobeto gorde eta goroldioa haztenda. Basoan gaudenean, zuhaitzen enborrak beha ditzakegu: goroldioaren presentziak iparra adieraziko digu. Bestalde, moztuta dauden zuhaitzak begiratuz, eguzki bila enborraren azala hegoalderantz hazten dela ikus dezakegu.

Mapa
Mapa goitik ikusitako lurraren irudikapena da. Hegazkin batetik ateratako argazkiak bezala, mapa batek eremua adierazten du, eta horretarako ikurrez baliatzen da. Hainbatmapa mota dago:
- Geografikoak ( Atlasa... )
- Planimetriakoak ( turistikoak,
errepideetakoak... )
- Erliebezkoak
- Mendilerro edo gangar-marrenak (
eskematikoak )
- Topografikoak ( sestra kurbadunak )
Orientazio lanetan garrantzi berezia dute mapa topografikoek.

Eskala
Mapan irudikatutakoaren neurri mailari deitzen zaio eskala, hau da, errealitateak duen neurriaren eta mapan...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • natura
  • natura
  • Nature
  • Natura
  • naturismo
  • natur
  • Natura
  • natura

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS